Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
4076

EBAZPENA, 1999ko irailaren 7koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariarena. Beronen bidez, 1999ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen da. Horren bitartez, onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartu zen, Ertzaintza Ikuskaritza Eskalako Krimen Ikerketa Espezialitatearekin ofiziale-ondoko kategorian sartzeko hautaketa prozesuarena, 1998ko azaroaren 16ko Ebazpenak deitutakoa.

Aurrean aipatutako 1999ko uztailaren 30eko Ebazpenak onartu ondoren, egiaztatu da 10508 eskaera zenbakia duen izangaia deialdiaren oinarri-arauek eskatzen dituzten titulazio betekizunen jabe dela, nahiz eta behin-behinekoz bazter utzita geratu zen, baldintza hori ez betetzeagatik.

Hori dela eta, 1999ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatu behar da, 10508 zenbakiko izangaia hautaketa prozesuko behin-betiko zerrendan sartzeko. Hortaz,

EBATZI DUT:

Bakarra.– 1999ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzea, Krimen Ikerketa Espezialitattearekin ofiziale-ondoko kategoriara sartzeko hautaketa prozesuaren onartutako eta bazter utzitakoen zerrenda onartzen duena, 10508 zenbakia onartutakoen artean sartuz.

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea agortzen duena, interesatuek jarri ahal izango dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari zuzenduta, argitaratuta agertzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epearen barruan, edo administrazio auzigaietako orden jurisdikzionalaren aurrean zuzenean aurka egin ahal izango dute, argitatu eta biharamunetik kontatzen den hasita bi hilabeteko epearen barruan. Azkeneko kasu horretan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak aurreikusten dituen Administrazio Auzitarako Epaitegien lurralde-eskumenari buruzko arauak bete behar dira.

Arkaute, 1999ko irailaren 7a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala