Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4075

AGINDUA, 1999ko irailaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketaren ondorioz erregistratzaileak izendatzen dituena.

1999ko maiatzaren 21eko Ebazpenaz (1999ko maiatzaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) konbokatutako ohiko lehiaketan sartu eta hutsik dauden jabetza erregistroak betetzeko prestatu den espedientea ikusi ondoren, Autonomia Estatutuko 12.3 artikuluan xedatutakoarekin bat eta uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuan (abuztuaren 23ko EHAA, 160 zk.) ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegorako iragarri diren jabetza erregistroak betetzeko, ondorengoak izendatzea:

Bilbaoko 3 zk.ko Jabetza Erregistrorako Mercedes Bereincua Gandarias andrea izendatzea. Gaur egun Bilbaoko 5 zk.ko Jabetza Erregistroan dihardu.

Vitoria-Gasteizko 2 zk.ko Jabetza Erregistrorako M.ª del Mar Linares Fernández andrea izendatzea. Gaur egun Ponte Caldelaseko Jabetza Erregistroan dihardu.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 15a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala