Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4074

AGINDUA, 1999ko irailaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko notaritzan hutsik dauden lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketaren ondorioz notarioak izendatzen dituena.

1999ko apirilaren 22ko Ebazpenaz (1999ko ekainaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) konbokatutako ohiko lehiaketan sartu eta hutsik dauden notaritzak betetzeko prestatu den espedientea ikusi ondoren, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat eta uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuan (abuztuaren 23ko EHAA, 160 zk.) ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta lehen iragarri diren notaritzak betetzeko, ondoren zerrendatzen diren notarioak izendatzea:

1.– Lehenengo txandan edo karrerako antzinatasunekoan:

Vitoria-Gasteizko notaritzarako (Oñate Cuadros jauna lekuz aldatu delako) Felix-Ignacio Torres Cía jauna, Altsasuko notarioa, 3.

Hernaniko notaritzarako (Gortazar González andrea lekuz aldatu delako) Francisco Ignacio Romera Pedrosa jauna, Basauriko notarioa, 2.

Galdakaoko notaritzarako (González Sobrino jauna lekuz aldatu delako) Jesús Hernández Hernández jauna, Getxoko notarioa, 1.

Markinako notaritzarako (Figuerola Santos jauna lekuz aldatu delako) Koldo Moreno Baquedano jauna, 1997ko oposaketako notarioa.

2.– Bigarren txandan edo klaseko antzinatasunekoan:

Vitoria-Gasteizko notaritzarako (Martínez Sanchis jauna lekuz aldatu delako) Ana Isabel Jaurrieta Alegria andrea, Elx-eko notarioa, 1.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 15a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala