159. zk., 1999ko abuztuaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
PSV-Intxaurrondo RMA-11 E.Koop.
3616
IRAGARPENA, PSV Intxaurrondo RMA-11 Sociedad Cooperativa desegiteari buruzkoa.
PSV Intxaurrondo RMA-11 Sociedad Cooperativa-ko Bazkideen Ohiko Biltzar Orokorak, 1999ko uztailaren 12an egindako bileran, sozietatea desegitea eta likidatzaileak izendatzea erabaki zuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibei buruzko Legearen 92. artikuluan aipatzen diren egitekoak burutzeko ahalmemak eman zizkien likidatzaileei. Guztiak jakinaren gainean egon daitezen, horren guztiorren berri ematen da lege horretako 88. artikuluan agindutakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 1999ko uztailaren 15a.
LIKIDATZAILEAK.