Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Sestaoko Udala
3499

EBAZPENA, 1999ko ekainaren 28koa, Udalbatza Osoarena, funtzionarioen 1999-2000 urtetarako lan-baldintzen akordio arautzailea onartzen duena.

Ezarritakoaren arabera, jakinarazi egiten da Udalbatza Osoak, 1999ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, honako ebazpen hau hartu zuela:

Udalbatza osoak ahobatez erabaki du Sestaoko Udaletxeko Funtzionarien Lan Baldintzen Akordio Arautzailea onartzea, 1999 eta 2000 urteetarako, eta era berean Akordio honen aurretik aintzatetsitako lan baldintza onuragarriagoak, Udaletxe honetako langile funtzionariek mantendu egiten dituztelarik.

1.– 1999 eta 2000 urteetarako Sestaoko Udaletxeko langile funtzionarien Lan-baldintzen Akordio Arautzailea onartzea, haren edukina 5.go zenbakidun eranskinean jasotzen delarik.

2.– Akordio honen aurretik aintzatetsi eta jasotako lan baldintza onuragarriak onartzea, Udaletxe honetako langile funtzionariek mantendu egingo dituztelarik, haren edukina 6.go zenbakidun eranskinean jasotzen delarik:

3.– Akordio hau indarrean egongo da harik eta bere osotasunean edo zati batean aldarazia izan arte, haren aurkako Udalbatza Osoaren erabakiz, eta Udal honetan bere zerbitzupeko langileen lan baldintzei buruz aurretiaz onartutako erabakiak ordezkatzen ditu.

Sestao, 1999ko ekainaren 28a.

ALKATEAK.

SESTAOKO UDALETXEKO FUNTZIONARIEN

LAN BALDINTZEN AKORDIO ARAUTZAILEA,

1999 ETA 2000

URTEETARAKO.

ATARIKO TITULUA

AKORDIOAREN XEDAPEN

OROKORREZ

1. artikulua.– Xedea, eginkizun- eta lurralde-eremua.

Erabaki honek Sestaoko Udaletxeko eremuan lan baldintzak arautzea du xede.

2. artikulua.– Langileriaren eremua.

1.– Akordioa karrerako funtzionariei oso-osoan aplikatuko zaie.

2.– Ondoko hauei ere aplikatuko zaie, beren enplegu harremanak direla eta, batera dakiekeen neurrian, Aldarteko funtzionariei eta Praktiketako funtzionariei, aurretiazko jubilazioari buruz ezarritakoa salbu.

3.– Inoizkako langileriari dagokionez, ordezkoak izango dira, haren harreman juridikoen izaerarekin bateragarri den neurrian.

3. artikulua.– Denborazko eremua: indarraldi eta salaketa.

Udalbatza Osoak onartua den datari eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta agertuko den egunari lotu gabe, Akordioa 1999ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta haren iraunaldia 2000 urteko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Akordio hau luzatutzat joko da eta indarrean jarraituko du, zati batean edo bere osotasunean aldarazi artean, haren aurkako Udalbatza Osoaren erabakiz.

Akordio hau 2000ko azaroan salatua dela ulertuko da, akordio berriaren negoziketak has daitezen.

2000 urtean Sestaoko Udaletxeko Funtzionarien lan baldintzen Akordio Arautzaileak eta Lan-legepeko langileen Konbenio Kolektiboak une horretan egon Eufalebaren artikulu guztiak jasoko ditu, pentsio fondoei dagokiena izan ezik.

4. artikulua.– Xedea.-

Akordioak Sestaoko Udaletxeko langileriaren lan harremanen garapen arrunta araupetu eta errazten du, aipatzen dituen arloen zioz aurreko akordioak zuzentzen ditu eta aldakuntzak jasaten dituzten gaiak ordeztu eta berriztatu egiten ditu.

5. artikulua.– Izaera.

Akordioak, ondore guztietarako, berean itundutako baldintzak beti batasun organiko osoa izan daitezen, izaera beharrezko eta zatiezina dauka. Beraren aplikazio praktikoari dagokionez, baldintza hauek orokorki eta batera batasunari lotuak hartuko dira eta beraz ezin izango dira birnegoziatu, aldatu edo berraztertu zein zati batez oniritziak testuingurutik at, beraren artikulutegiaren zati batzuen aplikazioa gainerakoa baztertuz ezin izango delarik egin, beti bere osotasunean aplikatu eta bete beharko dela baizik.

6. artikulua.– Zuzeneko ezarpena.

Akordioaren alderdi sinatzaileek konpromezua hartu dute, beraren zuzeneko aplikazioa egiteko eta haren testuan itundutako baldintzen aldaketak ekar ditzaketen gaiak ez eragiteko.

7. artikulua.– Lan gatazkakortasuna.

Akordioa izenpetzen dutenek elkarrizketaren bidea agortzeko konpromezua hartzen dute, diziplina neurriak edo izaera kolektiboko jarrera gatazkakorrak hartu aurretik.

8. artikulua.– Baldintza onuragarriagoak.

Akordio honek Eufaleba Akordio Markoa gainditzen duten baldintzak mantendu egingo ditu, aipatu hobekuntza horiek izoztu irentsi eta konpentsatu ahal badira ere.

Sestaoko Udalak, Udaletxe honetako langileen lan baldintzak arautzeko Akordioa onartzen duen Udalbatza Osoaren erabakiz ezarriko ditu zeintzu diren baldintza onuragarriagoak, eta dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu, horien berri emanez Eufalebaren Batzorde Misto Parekideari.

9. artikulua.– Ukaezintasuna.

Akordioan ezarritako edozein onurari langileek uko egin badiezaiote, baliorik gabekotzat eta egin gabekotzat hartuko da.

10. artikulua.– Akordioaren Batzorde Mistoa. 1.– Akordioaren interpretazio, jagotza eta aplikazioak erator ditzakeen arazoak aztertu eta ebazteko, interpretaziorako Batzorde Mistoa eratzen da.

2.– Batzorde Mistoa parekidea izango da eta Udaletxean dauden sindikatuetako ordezkarien kopuru beraz osatua egongo da, eta beraz, Udalaren ordezkaritzak ere kide kopuru bera izango du, Pertsonal Batzorde Burua izango delarik Batzorde honen Presidente kargua beteko duena.

3.– Batzorde Mistoaren deialdia edozein alderdiren idatzizko eskariz egingo da, gutxienez ere bilkura eguna baino zazpi egun lehenago, aztertu beharreko gaiak xehetasunez Aztergai Zerrendan jaso eta bilkura izan behar duen egun eta data adieraziz.

Deialdiaren eta bilkura egunera arteko epea murriztu egin daiteke, alderdi bien adostasunez.

4.– Batzorde Mistoak egiten dituen batzarrek balioa izan dezaten, ordezkaritza bakoitzaren mahaikideen %50a, bai eta Mahaiburua eta idazkaria edo haien karguetan ordezkatzen dituztenak ere joatea beharrezkoa izango da.

5.– Batzar bakoitzetik eta amaitzean Batzordearen Idazkariak hari dagokion akta egingo du, bertan lekua, data eta bileraren hasierako eta bukaerako orduak, daudenen izen-deiturak, aztertutako gaiak, emandako iritzien aipamen laburra dituzten erabaki hartuak agertuko direlarik, honela egindako akta egokia joan diren guztien onespenera eta sinadurara igaroko da, eta haiek haren orrialde guztiak sinatu beharko dituzte.

6.– Erabakia lortu ezin deneko erabaki guztiak Eufalebaren Batzorde Misto Parekidearen ebazpenera jarriko dira, Eufalebaren 13. Artikuluan jasotakoaren arabera, eta haren erabakia alderdi guztiek onartuko dute eta dagokion organoaren erabakira jarriko da.

7.– Akordio honetan jasotako akats, hutsune edo bildutakoa funtzionariarentzako erarik aldekoenean ebatziko dira.

11. artikulua.– Akordioaren argitalpena.

Akordioa hau alderdiek izenpetu eta Udalbatza Osoak onartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Era berean, Udalak Akordio honen liburuxka bat argitaratuko du, eta funtzionarien artean banatu.

LEHENENGO TITULUA

FUNTZIONARIEN LANSAIO, ATSEDENALDI ETA JAI, OPOR, APARTEKO ZERBITZU, LIZENTZIA ETA BAIMENEN ARAUBIDEAZ

I. KAPITULUA

LANSAIOA

12. artikulua.– Lanaren denbora.

Akordio honen indarraldian zehar, funtzionarien lansaioak urteko 1.604 benetako orduko iraunaldia izango du, Udal Euskaltegi eta Musika Eskola Publikoei buruzko Eranskinetan jartzen denaren kaltetan izan ezik.

13. artikulua.– Lan Egutegia.

1.– Orduen araberako lan ordutegiaren banaketa daukan lan egutegia Udalak egingo du, eta azaroan langileen ordezkariei aurkeztuko zaie alegazioak egin ditzaten, zerbitzu bakoitzaren beharrak beteta geratu beharko dute, atalburu honen jarraiko artikuluetan jasotako irizpideen arabera.

2.– Euskal Herriko Autonomi Elkartearentzako egutegi ofizialean ezarritako hamalau jaiegunak eta hurrenez hurreneko lurralde historikoenak eta herrienak ikusirik, Udaletxean urteko lansaioaren banaketa eta hari dagozkion ordutegiak ezarri eta gero, langileen gehiengo ordezkaritzaren idatzizko eskaerak eragindako geroko lansaioaren edozein urripen berreskuratu beharko da.

3.– Lansaio arrunt edo normalaren iraunaldiari dagokionez, ez da ezbehar eta aparteko beste gaitz batzuk aurrikusteko edo konpontzeko ezohizko edo presazko gertakariei aurrea emateko lan egindako orduen gaindikina kontutan hartuko.

14. artikulua.– Benetako lana.

1.– Erropak janzteko eta eranzteko eta , materialak eta bestelako lanabesak biltzeko, ordenatzeko eta gordetzeko beharrezko denbora benetako denbora dela ulertuko da.

2.– Benetako lanaren barruan, lansaio arruntean arauzko geldiune, lekualdaketa, eta segurantza- eta higiene-arauetatik edo lanaren antolaketa berezitik sortzen diren beste geldiarazpen batzuk ere barruan hartuta daudela ulertuko da

Lansaioan zehar, dagokion Atal Buruaren idatzizko baimenaz, edo bestela, Alkatetza Arloko baimenaz, soi-soilik utz daiteke bakoitzaren lanpostua.

15. artikulua.– Jasankortasun eta malgutasun tartea. 1.– Lanean sartu eta irtetzeko orduetan 15 minutuko malgutasun aldea ezartzen da, malgutasun alde horretan beranduago sartutako denbora hori irtetzeko orduan berreskuratzeko, edo baita lanean sartzeko orduan tarte hori aurreratzen duenak, denbora bera lehenago irten ahal izango du.

Malgutasun alde hori laneguneko lansaio berean ezarriko da, eta berandu heldutako denbora ezin izango da pilatu, ezta beste lansaio batzutara aldatu ere.

Malgutasun alde hori ez da lana taldeka edo txandakako araubidean egin beharreko jarduera haientzat aplikagarri izango.

2.– Aurreko idazatietan ezarritakoaren arabera, malgutasun alde hori ezarri ezin denetan, hileko lanaldian gehienez ere 15 minutuko jasankortasun aldea ezartzen da, eta hortik gora, beranduago heldutako denbora lehenengo minututik hasita kenduko da dagokion ordainketatik.

3.– Lanaren beharrizanek errazten badute, erakundearen zerbitzu, establezimendu, zentro, bulego, atal edo idazguren batean bere lana aire zabalean egiten duen langileriarentzat edo bere eginkizunak egiteagatik iharduketa toki batzuetara lekualdatu behar denarentzat ezohizko egutegi malguaren araubidea ezarri ahal izango da, ordutegi hori, kasuan kasu, lanen aroko beharrizanei edo aginduzko izaeraz eskatzen duen beste edozein inguruabarri egokituz, zerbitzuaren eraginkortasuna handiagotzeko.

4.– Zerbitzuaren gutxienezko beharrizanak egiteagatik erraztasunak badaude, lanaren txanda egokiak ezarriz, Gabon eta Aste Santuaren datak bereziki hartuko dira kontutan, egutegi malgua burutzeko.

16. artikulua.– Txandakako lana.

Beren jardueraren izaeraren zioz, lana txanden bidez antolatu behar duten zerbitzu haietan, haiek txandaka egingo dira, eta dagozkion lan egutegietan zehaztuko dira, akordio honen sinatzaileen esanbidezko eskariz bestelako erabakia dagoenetan salbu.

17. artikulua.– Lansaio bakoitzaren arteko geldiunea.

Lanaren antolaketaren araubidea edozein dela ere, lansaio baten amaieraren eta hurrengoaren hasieraren artean, gutxienez, hamabi ordu egongo dira, aparteko izaerako lanak egiten direnean salbu, edo kasu bakoitzean dagokion langilearen adostasunez hartutako aurkako erabaki edo itunean izan ezik.

18. artikulua.– Gaualdiko lana.

1.– Gaualdiko lantzat edo gaueko txandako lantzat gaueko hamarren (m.o.ko 22en) eta goizeko seien (m.a.ko 6en) artean egiten dena hartuko da baina lansaioaren erdia gaualdian egiten bada, den-dena gaualdian egintzat joko da.

2.– Gaualdian lan egindako orduek honako Eufaleban adierazitako ordainketa bereziak izango dituzte. (Idazati hau 2000 urteko urtarrilaren 01ean sartuko da indarrean).

II. KAPITULUA

ATSEDENALDIAK ETA JAIAK

19. artikulua.– Osoko zerbitzu aktiboko administrazio egoera duten funtzionariek etengabeko egun t’erdiko asteko atsedenaldiaren epealdirik laburrenerako eskubidea izango dute, hark larunbataren arratsaldea eta igandearen egun osoa barru hartuko dituelarik, lana txanden bidez antolatu behar duten bulegoetan, jardueretan edo zerbitzuetan izan ezik, hauetan dagozkien lan egutegietan ezarritakoaren arabera araupetuko dira.

20. artikulua.– 1.– Lana igandetan edo jaiegunetan egiten duen langileari dagokion atsedenaldia, aurkako itunik izan ezean, aste bereko edo hurregokoaren egun batera aldatuko da, artikulu honen 3. zatian adierazten den arabera, kapitulu honetako aurreko aurtikuluak aipatutako jarduera edo zerbitzuen antolaketa berezia kontutan harturik.

2.– Ondorio hauetarako, bezperako gaueko hamarren eta igandeko edo jaieguneko gaueko hamarren artean dagoen denboraldia joko da jaieguntzat.

3.– Zerbitzuaren zioz beren eginkizunak igandez edo jaiegunez bete ditzaten funtzionari guztiek, gutxienez bi orduko lana betetzen badute, kontzeptu horregatik eta izaera horretako lan egindako egun bakoitzeko, 5.000 PTA jasoko dute. Larunbatak jai-erdi izaera izango dute, eta 2.500 PTA ordainduko dira. Kopuru hori 1999an gehitu egingo da, urte horretako soldaten igoeraren hein berean.

4.– 2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, igande edo jaiegunean lan egindako ordu bakoitzak astegunez ordu eta erdiko konpentsatutako atsedena hartzeko eskubidea emango du, edo bestela jaiegunean ordu bateko konpentsatutako atsedena hartzeko eskubidea. Azken kasu honetan, igande edo jaieguneko lanagatiko osagarria jasotzeko eskubidea izango du, eta larunbatak erdi jaiegun izaerakoak izango dira, osakin berezia esleitua duen lanpostua denean salbu, eta hori zehaztueran inguruabar horiek kontutan izan badira.

5.– Ez du jaiegunagatik ezer kobratzeko eskubiderik izango osakin berezia esleitua duen lanpostua denean, eta hori zehaztueran inguruabar horiek kontutan izan badira.

21. artikulua.– Kapitulu honetan aurrean jarritako artikuluek aipatzen duten atsedenaldi eta jaiak edukirik, ez da osoko zerbitzu aktiboko egoera ezertan ere aldatzen, ez eta udal enplegatu publikoen ordainketen araubidea ere.

22. artikulua.– Lansaioaren egikera.

Langilearen dedikazioa banakakoa eta bereziki ordutegi murriztua dagoenetan salbu, enplegatu publiko guztiek (1.604) mila seiehun eta lau ordu lan egiteko eskubidea eta betebeharra daukate.

III. KAPITULUA

23. artikulua.– Oporrak.

1.– Osoko zerbitzu aktiboko administrazio egoera duten funtzionari guztiek zerbitzuko urte oso bakoitzean zehar 31 egutegi-egun edo, zerbitzu aktiboko denbora laburragoa bada, heinean dagozkien egunen iraunaldiko opor ordainduak edukitzeko eskubidea izango dute. Oporrei dagokienez, urtea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte zenbatuko da.

2.– Udaletxe honetan lanean 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenago sartu ziren funtzionarientzako, kontutan izango da Udalak haiekiko duen zorra, udako oporrak lanean sartzen ziren egunetik uztailaren 31ra arteko zenbatzeko zuen irizpidearen arabera, eta ondorioz 13 opor egun izango ditu funtzionariak bere alde.

3.– Langilegoaren gehiengoak, ahal dela, bere oporrak abuztuan hartzeko eran prestatuko da egutegia, eta hilabete horretan herritarrei arreta egiteko beharrezko den gutxienezko funtzionari kopurua arituko da lanean.

Abuztuan lan egiten duten funtzionariek uztail edo irailean izango dituzte beren oporrak, funtzionariaren beraren eskariaren arabera, zerbitzuaren beharrizanek hori baimentzen dutenetan.

4.– Oporretako 31 egutegi-egun horiez gain, txandaka lan egiten ez duen langilegoak honako opor hauek izango ditu:

– Aste Santua:

– Ostiral Santua barne hartzen duen astea: Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Pazko Astelehena barne hartzen duen astea: Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Gabonak:

– Eguberri eguna barne hartzen duen astea. Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Urte Berri eguna barne hartzen duen astea. Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

Hartu beharreko opor astea aukeratzea zerbitzuaren beharrizanen arabera egingo da, departamendu bakoitzari atxekitutako langilegaoren %50ak gutxienez bere lanpostuetan egon beharko duelarik. Langileen artean adostasunik lortu ezean, lehenengo urtean oporrak aukeratzeko zozketa bidez egingo da, eta jarraiko urteetan txandatuz.

5.– Osoko zerbitzu aktiboko urtea ez daukatenentzat, oporren iraunaldia haien sarrera edo birsarreraren datatik igarotako zerbitzuaren denboraren heinekoa izango da, urte bereko abenduaren 31ra arte, eta emaitza gaindikinaren ziozko egunetan borobilduz.

24. artikulua.– 1.– Oporrak ezin izango dira eskudiruz ez osorik ez eta zatika ere konpentsatu, urtean zehar langilearen enplegu harremanen iraungipena gerta dadinean "jubilazioa salbuetsiz", edo hau eszedentzia edo eginkizun etenaren egoeran adierazia eta oraindik oso-osoan oporraldia eduki edo bete ez duenean salbu.

2.– Artikulu honetako aurreko atalak aipatzen dituen ezohizko balizkoetan, langileak edukitzeke daukan oporren heineko zatia abona dakion eskubidea dauka urtean lan egindako hilabeteen kopuruaren arabera, urtea hamabirenez kalkulatuz eta hilabete osotzat, berberaren edozein zati joz. Langilearen enplegu harremanak beraren heriotzagatik iraungitzen badira, aipatutako haborokina haren eskubidedunei ordainduko zaie.

Bestelako kasuan, hau da, aurrean aipatutako iraungitzeren bat urtea amaitu aurretik gertatuz gero, eta oporrak osorik hartu izan badira, langileari hartutako oporren gehikinari dagokion kenketak egingo zaizkio.

25. artikulua.– Dena dela, oporren egutegia Udalak apirilean finkatuko du, langileriaren ordezkaritza sindikalari entzunaldia eman ondoren, langile bakoitzak egokitu zaion sasoia jakin dezan. Edonola ere, langileek opor garaia hasi baino bi hilabete lehenago ezagutuko dute oporren egutegia.

26. artikulua.– Oporren hasiera eta amaiera, beraiei dagokien egutegiko urtearen barnean izango dira.

27. artikulua.– 1.– Oporren edukieraldia eten egin ahal izango da, ospitaleraturiko E.I. egoerarik gertatuz gero, interesatuak inguruabar hori igarota, epealdiari horri dagokion oporraldia osatzeko eskubidea izango du, beti ere dagokion urte naturalaren barruan.

2.– Zerbitzuaren beharrizanen zioz, Udalak hilabetea baino gutxiagoko aurrerakuntzaz oporren edukieraren data aldatzen duenean, langileak zio horrengatik sortutako gastuak ordain dakizkion eskubidea izango du, beraien frogagiriak aurretiaz aurkeztuta.

28. artikulua.– Funtzionariek urtean zehar edukitako atsedenaldiek, jaiek, lizentziek eta baime- nek ez diete hauei urteko oporretarako eskubidea kenduko, ez eta haiek edukitzeko dagozkien egunen kopurua gutxitu ahal izango ere.

29. artikulua.– Oporren ordainketan ordain-kontzeptu finko guztiak sartuko dira. Inoiz ere ez dira sartuko langileak egindako aparteko orduak, ezta aldakor diren igande edo bestelakoengatiko plusik ere.

30. artikulua.– Langile bat oporretan dagoela, lanera itzultzeko agindeia egiten bazaio, izandako oporraldia 15 egunetik beherakoa izan bada, berriz ere oporraldi osoa izango du: agindeia oporraldiaren 15. egunetik 22.era bitartean eginez gero, 15 egun gehiagoko oporraldia geratuko zaio; lanera itzultzea 22. eguna igarota egingo balitz, agindeia egin zenetik geratzen zitzaizkion egunak eta bi lanegun gehiago izango ditu hartzeko.

31. artikulua.– Udal langileek beren oporralditik gehienez ere bi egun arte gorde ahal izango dituzte, egun horiek beste edozein sasoitan hartu ahal izateko, beti zerbitzuaren beharrizanen arabera eta dagokion Atal Buruaren onerizpenarekin.

IV. KAPITULUA

APARTEKO ZERBITZUAK

32. artikulua.– Ohiko lansaiotik kanpo egindako orduak.

1.– Dagoen langabeziaren egoera larria dela eta, alderdi biek Sestaoko Udaletxean ohiko lansaiotik kanpo egiten diren orduak desagertaraztera jotzen duten neurri guztiak gauzatzeko hitzartu dute, berauek Herri Administrazioan egitea, langabetuei begirunerik gabekoa izateaz gainera, tokitik kanpo baitago.

Ohiko lansaiotik kanpo egiten diren orduen desagerpenak enplegua sortarazi nahi du, alderdi biek honetarako ordu horiek behar-beharrezko gutxienezkora gutxitzeko komenigarritasuna hitzartzen dutelarik, honako irizpide hauek kontutan hartuz:

a) Lansaiotik kanpo eta ohikiro egiten diren orduak: oso-osoan eta erabat ezabatzea. Zerbitzu baten lan bereziaren ondorioz, aparteko orduak egiten badira, beharrezko alderdiak negoziatuko dira haiek ezabatzeko, bai zerbitzuaren beharrizanak bermatzen dituen egutegia eginez, bai langileria kontratatuz.

b) Lansaiotik kanpo egin eta ezbeharrak edo erkidegoari kalte handiak ekartzen dizkioten beste gaitz batzuk aurrikusteko edo konpontzeko edo aurrikusi gabeko edo noizean behingo arrazoeingatik aginduta egiten diren orduak: egin egingo dira, beti ere aldi baterako kontrataziorik ezin egin denean.

c) Nolanahi ere, enplegatu bakoitzak ohiko lansaiotik kanpo egin ditzakeen orduak ezin dira urtean 80 baino gehiago izan.

2.– Aparteko zerbitzuak egitea borondatezkoa da eta txandaka egingo dira, ezbeharrak eta aparteko beste gaitzak aurrikusi edota konpontzeko behar direnak, edo salbuespenezko eta presakako egitate edo jazokizunei aurre egitekoak izan ezik.

33. artikulua.– Orduak ohizko lansaiotik kanpo egiten badira, erakundearen bulego egokiak egunean-egunean erregistratuko ditu, hilabetero osatuz, eta, idatzizko gaztigu egokiaz, hilabeteko laburpenaren aldakia, haiek sortarazi dituzten zioak zehaztuko dituena, bai orduak egin dituen langileari baita ordezkaritza sindikalaren eta langileriarenaren hurrenez hurreneko organoei bidaliz.

34. artikulua.– Ezarritako lansaiotik kanpo egiten den ordu bakoitzagatik, oro har ordu eta hiru laurdenetako konpentsazio atsedenaldia edukiko da, lanegunean baldin bada, eta ordu bikoa jaiegunean edo gauean egiten bada.

Beraz, lansaiotik kanpo egiten diren orduak atsedenaldiaren bidez konpentsatuko direla ulertuko da. Aparteko orduak egitearen ondorioz funtzionariak izango dituen konpentsazio atsedenaldiak burutzeko datak, funtzionariak berak erabakiko ditu goragoko nagusiarekin batera, orduak egin direneko jarraiko hamabi hilabeteren barruan, jaiei edo igandeei, erantsi ahal izango zaizkielarik, bai eta oporrei ere epealdi horren barruan hartu behar baditu.

Artikulu honetan ezarritako konpentsazio atsedenaldiak, ondore guztietarako, benetako lanaren denboratzat hartuko dira.

Egindako aparteko orduak goian adierazitakoaren arabera atseden denboraz konpentsatu ezin direnean, aparteko ordu horiek ordaindu egingo dira, ondoren adierazitako taulan jasotako kopuruen arabera. Kopuru horiek gehitu egingo dira 1999an, urte horretan soldatak igotzen diren hein berean.

MAILA APARTEKO ORDUA

30 4.491

29 4.016

28 3.647

27 3.488

26 3.382

25 3.276

24 2.864

23 2.821

22 2.801

21 2.684

20 2.546

19 2.451

18 2.346

17 2.251

16 2.155

15 2.019

14 1.892

13 1.776

12 1.691

11 1.586

10 1.479

9 1.374

8 1.268

Aparteko ordu hauek gauez egiten badira, goiko taula horretan adierazitako orduko kopuruari 613 PTA gehituko zaio.

Ondorio hauetarako gaueko ordutzat joko da gaueko 20:00etatik goizeko 06:00etara bitartekoa, lehenengo ordutik edo haren zatitik kontatuta.

2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera, aparteko orduak atseden denboraz konpentsatu ezin diren kasuetan, indarrean egon dadin Eufaleban ezarritako kopuruen arabera ordainduko dira aparteko ordu horiek.

Udal langileek aparteko zerbitzuak egitea eskatzen duten kultur nahiz kirol mailako edo bestelako edozein ospakizun dela eta antolatutako

zerbitzuei dagokienez, Udalak behar bezalako aurrerapenaz ezarri beharko ditu zerbitzu-unitate bakoitzak jaietan edo aurretiaz aurrikus daitekeen bestelako ekintzetan bete beharreko urteko ohiko zerbitzurako egunak, eta baita ere errefortzu hori osatuko duten funtzionarien kopurua.

Aurreko idazatian adierazitako aparteko zerbitzuak beteko dituzten pertsonak zehazteko prozedura honako hau izango da: lehenengo eta behin langileen borondatezko eskariak hartuko dira kontutan, eta horrela behar diren guztiak edo behar beste ez badira aurkeztu, aparteko zerbitzua txandaka osatuko da zerbitzu-unitate bakoitzeko funtzionari guztien artean.

Udaltzaingoaren kideak, beren eginkizunen ondoriozko ekintzengatik Epaitegietara deituak direnean, eta lanetik kanpo joan beharra badute, lehenengo bi orduetan 5.105 Pzta.rekin konpentsatuko da, eta hirugarrena soilik izango da aparteko ordua.

Goiko idazatian horrela jaso bada ere, langileak aukeratu egin ahal izango aurreko lerroaldian ezarritako konpentsazio era edo, ordu horietako bakoitza ordu eta hiru laurdeneko atsedenarekin konpentsatzea, beti ere zerbitzuaren beharrizanek horretarako aukerarik emanez gero.

Epaitegietara joan beharrizanak hilabete bakoitzean bi bakarrik ordainduko dira dirutan, gainerako Epaitegietarako joan beharrizanak, hilabetean bi baino gehiago izanez gero, aisialdian konpentsatuko zaizkio Udaltzaingoari. Konpentsazioa, beraz, eta akordio honetan orokortasunez arautzen den bezala, denbora libreaz egingo da.

Epaitegietarako joan beharrizanetan erabilitako denbora konputatzeko ondorioetarako, Sestaoko Epaitegira joan behar izanez gero bi ordu zenbatuko dira, eta hiru ordu Sestaotik kanpoko Epaitegietara joan behar izanez gero.

V. KAPITULUA

LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

35. artikulua.– 1.– Osoko zerbitzu aktiboko administrazio egoera duten funtzionariek hurrengo zioengatik lizentziarako eskubidea dute:

A.– Eritasunaren edo istripuaren zioz.

B.– Hurrengo famili gertakizunen zioz:

– Haurdunaldi, erditze eta edospenaldiaren zioz.

– Aitatasunaren zioz.

– Umeordetza edo harreraren zioz.

– Norbere edo ahaideen ezkontzaren zioz.

– Ahaideen eritasun larriaren edo heriotzaren zioz.

– Adingabekoen edo minusbaliatuen zainketaren zioz.

– Ohizko helbideko lekualdaketaren edo etxaldaketaren zioz. C.– Izaera publikoko edo norbere noraezeko eginbeharrak egitearen zioz.

D.– Ordezkaritza sindikal edo langileriarenaren eginkizunen ihardunaren zioz.

E.– Medikuntza motako kontsulta, tratamendu eta miaketetara joatearen zioz.

F.– Edukitzen den eginkizun publikoari edo plazari zuzenean ez doazkion ikasketak egitearen zioz.

2.– Hurrengo zioengatik ere eman dakieke baimena:

A.– Edukitzen duen eginkizunari edo postuari zuzenean doazkion lanbide hobekuntzari buruzko ikasketak egitearen zioz.

B.– Norbere arazoen zioz.

C.– Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkartze edo sindikatu izaerako gertakizun kolektiboetara joatearen zioz.

3.– Lizentzia eta baimenei buruzko kapitulu honetan enplegatu publikoaren ezkontidearen gainean esandakoa, enplegatu publikoarekin bikote egonkorra osatzen duen pertsonari buruz ere esaten dela ulertu beharko da, baldin eta egoera hau benetakotzen baldin bada.

36. artikulua.– Behar bezala frogaturiko ezohiko kasuak izan ezik, lizentzien edo baimenen eskatzaileek horiei buruzko eskaerak Alkate.Udalburuari zuzenduko dioten idazkiaren bidez bideratu beharko dituzte, gutxienez nahikoa aurretik, eskudun organoak ebazpena eman ahal izan dezan, beti ere eskaeraren funts diren agiriak ekarriko direlarik.

Aurreko lerroaldean xedaturikoak ez ditu sindikatu izaerako gertakizun kolektiboetara joateko baimenak ukitzen, hauek edukitzeko, 48 orduko aurrerakuntzaz goragoko nagusiari zuzentzea nahikoa izango da.

37. artikulua.– Lizentzia eta baimenak Alkate-Udalburuak emango ditu, horretarako ebazpen egokia emango duelarik, aurretiaz langileriaren arduradunak txosten proposamena emanda, eta hark eskatzailearen hurreneko buruari eskatuko dio. Dena dela, lizentzia edo baimena edukitzen duen enplegatu publikoaren ausentziak ez diezaion zerbitzuari kalterik ekar, beharreko neurriak hartuko dira.

38. artikulua.– 1.– Behar bezala frogaturiko kasuei dagozkien lizentzien edukiera funtsezko eta erabateko eskubidea da funtzionarientzat, ezin bazterrets daitezkeen giza, gizarte eta sindikatu eskakizunak baitakartza, emakida ez da, bada, nahibadako ahalmena, Udalari dagokion betebeharra baizik.

2.– Aurreko atalean aipatutakoari dagokionez, ezin izango dira inoiz ere behar bezalako aurrerakuntzaz azaldu eta behar bezala frogaturik dauden eskaerak ukatu, ez eta haren ebazpena berandutzea, eman daitezenean eskatzailearentzako praktikaezinak edo erabilezinak badira, ondorio honetarako zerbitzuaren beharrizanak aintzat hartzeak balio ez duelarik.

39. artikulua.– 1.– Lizentziekin ez bezala, baimenak erakunde bakoitzeko Lehendakariak emango ditu, balidin eta nahi badu. Erakundearen arduradunak aurretizaz txostena emanda, hark ere eskatzailearen hurreneko buruari eskatuko dio.

2.– Txostenetan baimena hartu beharreko enplegatu publikoaren ausentziak zerbitzuari kalterik eragiten dion ala ez zehaztuko da, eta hala izatekotan, horiek eragozteko hartu beharreko neurriak.

40. artikulua.– Edospenaldirako geldiunea eta adingabekoen edo minusbaliodunen zainketarako lansaioaren laburpena, biak batera, egin ahal badira ere, kapitulu honetan aurrikusitako lizentzia eta baimenen eretariko bat baino gehiago ezin izango da aldi berean eduki eta denboran gerokoa denak dispentsatua izan zeneko epea agortua izan zenean, aurretik edukitzen ari zena baliorik gabe utziko du.

41. artikulua.– Funtzionariek hartzen dituzten lizentzia eta baimenak edukitzeagatik sortzen diren lanen prestazioko geldiarazpenek ez dute beraien osoko zerbitzu aktiboko egoera inola ere aldatzen eta, kapitulu honetako 50, 56 eta 58. artikuluetan dauden ezohiko balizkoak izan ezik, ez dute ordainketen urritzerik ere ekartzen.

42. artikulua.– Dagozkien lizentzia eta baimenen edukieraldia igaroz gero, funtzionariak, diziplinazko erantzukizunean erortzeko zigorpean, dagokien lanpostuetara berehala birsartu beharko dira, hura behar bezala frogaturiko ezohizko kasuetan izan ezik.

43. artikulua.– Eritasun edo istripuaren ziozko lizentziak.

1.– Haien eginkizunen garapen arrunterako ezgaitzen dituzten eritasunak edo istripuak daudenean, beti ere hau medikuaren txostenak eta eskudun osasun laguntzarako zerbitzuen bajak abalatuta datorrenean, funtzionariek birsendaketa osorako behar den denborarako, bai eta ezgaitasun iraunkorraren espediente egokiaren bururaketaldirako lizentziarako eskubidea izango dute, Udalak beti ere aurretiaz, berme legezko bideak erabil ditzakeela, aurreraturiko kopuruen itzulketari ekiteko.

2.– Eritasunaren ziozko baja dagoenean, funtzionariek ordainketen %100a hartuko dute.

Aurreko atalak aipatzen dituen ordainketak abonatzeko, alta egoeretako ordainketazko ordainketazko kontzeptu finkoak izango dira kontutan, izaera aldakorreko kontzeptuak salbu, hala nola aparteko orduak, igandeak, e.a. 3.– Lanbide eritasunaren edo lan istripuaren ziozko baja dagoenean, Udalak kasu guztietan aipatutako ordainketak %100ean osatu arte sorospen ekonomiko osagarri egokiak emango ditu, izaera bereko aseguru osagarrien bizikidetasuna dagoenean izan ezik, kasu honetan metatu gabe geldi daitezkeelarik.

4.– Eritasun edo istripuaren ziozko lizentziaren denboran zehar, edukitzen duen enplegatu publikoak baja sortarazia duen eritasunaren edo istripuaren kariarekin ezin batera daitekeen iharduera burutzen badu, ez du ordainketarik hartuko eta diziplinako erantzunkizuna egingo du.

5.– Eritasunaren edo istripuaren egoera borondatez edo bidegabeki luzatzen duen enplegatu publikoak, beste erantzukizun batzuez gainera, diziplinazko erantzunkizuna egingo du.

44. artikulua.– Haurdunaldi, Erditze edo Edospenaldiaren ziozko Lizentzia.

1.– Erditzen denetan, Sestaoko Udaleko emakumezko funtzionariek haurdunaldi eta erditzearen ziozko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute. Aipatutako lizentziak egutegiko etengabeko hamasei aste iraungo ditu, eta erditzean haur bakarra baino gehiago jaioz gero, lizentzia hamazortzi astera arte luzatuko da.. Lizentzia denboraldi hori interesatuak nahi duen bezala bana dezake, beti ere sei aste erditu eta gero eduki behar direlarik, horiek aitak har ditzakeelarik semea edo alaba zaintzeko, baldin eta ama hiltzen bada.

2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera, erditzen denetan, Sestaoko Udaleko emakumezko funtzionariek haurdunaldi eta erditzearen ziozko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute. Aipatutako lizentziak egutegiko 120 egunez bakarrik iraungo du, emakumezko enplegatu publikoak egun horiek nahi duen bezala bana ditzakeelarik, baldintza gisa, egutegiko 42 egun, gutxienez, erditu eta gero eduki behar direla jarriz, baina gainerako egunak aitak har ditzake semea edo alaba zaintzeko, baldin eta ama hiltzen bada. Erditzean haur asko jaioz gero, lizentziak egutegiko 140 egunez bakarrik iraungo du.

Lizentziaren epealdi osoa agortuz gero, emakumezko enplegatu publikoak bere lana ondo egiteko berrasten eragozten dion osasun egoera izatekotan, eritasunaren ziozko baxa egoerara igaroko da, baina horretarako manuzko tramiteak gorde beharko ditu.

2.– Aurrekoa gora-behera, amak eta aitak besteren kontura lan egiten dutenetan, horrela fede emanez frogatzen badute, amak, amatasunaren ziozko lizentziaren epealdia hasterkoan, aukera egin ahal izango du, aitak lizentziaren azken egunetarik hogeita zortzira arte har dezan, baldin eta etengabe hartzen badira eta prozesuaren amaierakoak badira, ama lanean hasteak beraren osasunerako arriskua dakarrenean izan ezik.

Ondorio hauetarako, besteren kontura lan egiten ez duten langileek, Iharduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta egin eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago dutela frogatu beharko dute.

3.– Halaber, emakumezko enplegatu publikoak bere lanaren ordubeteko geldiunerako eskubidea izango du, hamar hilabetekoa baino gazteagoa den seme-alabaren berezko edospenaldirako edo edospenaldi artifizialerako erabiltzen duenean, bi zatitan bana dezakeelarik. Emakumezkoak, berak hala nahita, eskubide honen ordez, lansaio arrunta ordubetez labur dakion eskatu ahal izango du, beti ere helburu berbererako denean. Edospenaldi artifizialerako denean, geldiunerako edo lansaioaren laburpenerako eskubidea aitak hartu ahal izango du, baldin eta lendaurrez eskatu eta frogatzen badu, zeinek benetakotu beharko duen ama besteren konturako langilea dela eta lizentzia hori hartzeari uko egin edo hori ezin har dezakeela.

Aurreko lerroaldeak aipatzen duen lizentzia erabili ahal izango du emakumezko enplegatu publikoak, edo edospenaldiko orduak metatu, egunez egun zenbatuz, emakumezko enplegatu publikoaren egutegiaren arabera, edo eguneroko ordua hartzen hasi eta egun jakin bataz gero hartukizun diren orduak metatuz, gutxienez meta daitezkeen orduak hil batari dagozkionak direlarik.

4.– Lizentzia hau eritasunaren edo istripuaren ziozko lizentziaren antzera eskatu, frogatu eta emango da. Honela, hura eman dakion, emakumezko enplegatu publikoak zerbitzuak ematen dituen erakundeko lehendakariari eskatu beharko dio, dagokion eskaera orriari medikuaren ustez enplegatua erditzearen aurreko berrogei egunetako epealdian dagoela lekukotzen duen osasun-ziurtagiri ofiziala lagunduz, eta eskaera orri horretan erditu aurrean eduki ez duen denbora metatu nahi duenentz adieraziko du. Gero medikuaren ziurtagiri ofizialaren edo famili liburuaren aurkezpenaren bidez erditzea gertatu zen data ere benetakotu beharko da.

45. artikulua.– Aitatasunaren ziozko lizentzia.

1.– Seme-alaba baten jaiotzaren zioz, edo umeordetza dagoenean, aita enplegatu publikoak hiru laneguneko lizentziarako eskubidea izango du, jarraian hartuta edo ez, baina jaiotza dataz edo umeordea bizilekura heldua denaz geroztik hamabost egunetako aldian esku hartuta.

2.– Jaiotzak amaren edo seme-alabaren osasun egoeran arazoak sortuko balitu edo aita enplegatu publikoaren ohizko egoitzaren lekutik 150 km baino urrutiago gertatuko balitz, horrek kasu bietan aurreko atalak aipatzen duen lizentziaren epealdian lanegun biko luzapenerako eskubidea izango luke.

46. artikulua.– Umeordetza edo harreraren ziozko lizentzia.

Hiru urtekoa edo gazteagoa den adingabekoaren umeordetza edo harrera gertatzen denean, enplegatu publikoak erditzearen pareko lizentziarako eskubidea izango du, umeordea edo etxean hartutakoa etxe berrira heltzen denetik zenbatzen hasita. Umeordea edo etxean hartutakoa hiru urtekoa baino nagusiagoa bada, lizentzia egutegiko 50 egunekoa izango da. Amak edo aitak beste-ren kontura lan egiten badute, beraietarik batek bakarrik erabili ahal izango du eskubide hori, besteak lizentzia hori ezin har dezakeela edo hari uko egin diola benetakotu ondoren.

Umeordetza atzerrian gertatu ezkero eta norberaren joan-etorria beharrezkoa izan eta fede emanez frogatuko balitz, umeordetzarako lizentzia behar bezain luzea izango litzateke. Aldi honetako lizentzia umeordetza burutzen den epeari lotuko zaio eta, horrela egiten ez bada, langilearen kargu eta kontura izango da.

47. artikulua.– Norbere edo ahaideen ezkontzaren ziozko lizentzia.

1.– Norbere ezkontzaren zioz, enplegatu publikoak ezkondu aurretik edo ezkonduz gero gozatu ahal izango dituen egutegiko hogei eguneko iraunaldiko lizentziarako eskubidea izango du, oporrekin ere batuz egin ahal izango duela.

2.– Enplegatu batek duenean honako artikulu honetan elkarbizitza egonkorrarengatik aurrikusitako lizentzia, lizentziaz geroko bi hilabeteetako epean, elkarbizitza ziurtagiria aurkeztu beharko du, herriko udalak luzatuta, non interesatuek euren egoitza ezarrita baitute. Ezin eman izango da beste lizentziarik honengatik lau urteko epearen barruan.

3.– Enplegatu publikoaren gurasoak, aita-amaginarrebak, anaia-arrebak, koinatu-koinatak, seme-alabak, ilobak edo aitona-amonak ezkontzen direnean, egutegiko egun bateko lizentziarako eskubidea izango du ospakizun egunean, eta ospakizuna enplegatuaren ohizko egoitzaren lekutik 150 kilometro baino urrutiago egiten bada, egutegiko hiru egunez luzatuko da.

48. artikulua.– Ahaideen eritasun larriaren edo heriotzaren ziozko lizentzia.

1.– Kontzeptu honen zioz enplegatu publikoak eskubidegai duen lizentziak hurrengo iraunaldiok dauzka:

– Egutegiko 5 egun, ezkontidearen edo seme-alaben heriotzaren zioz.

– Egutegiko 5 egun, ezkontidearen edo seme-alaben eritasun larri-frogatuaren zioz.

– Egutegiko 3 egun, gurasoen, aiton-amonen, iloben eta neba-arreben heriotzaren zioz.

– Egutegiko 3 egun: aita-amaginarreben, suhin-errainen, aitona-amonen, iloben eta koinatu-koinaten heriotzaren zioz.

– Egutegiko 3 egun: gurasoen, aita-amaginarreben, aitona-amonen, seme-alaben, suhin-errainen, iloben, neba-arreben eta koinatu-koinaten eritasun larri frogatuaren zioz.

– Egutegiko egun 1: osaba-izeben heriotzaren zioz.

2.– Aipatu lizentzialdiak, egitate sortzaileak enplegatu publikoaren ohiko egoitzaren lekutik 150 Km. baino urrutiago gertatzekotan, egutegiko bi egunez luzatuko dira.

3.– Senar-emaztearen edo seme-alaben eritasun larri frogatua dagoenetan, enplegatu publikoak, lehenengo lizentziaren amaieratik jarraiko 30 egun igaroz gero, iraunaldi bereko bigarren lizentziarako eskubidea izango du, baina hura ohiko egoitzatik urruntasunaren ziozko luzapena aplikagarria izan gabe.

4.– Aurrekoari dagokionez, eritasun larritzat dagozkion mediku- edo ospitaleratze-agiriak horrelakotzat joa ulertuko da.

49. artikulua.– Erlijio-ospakizun edo antzekoaren ziozko lizentzia.

Egun bateko lizentzia ezartzen da enplegatu publikoaren alde, bere lansaioarekin bat egiten duen seme-alaben erlijio-ospakizunen bat duenean.

50. artikulua.– Adingabekoen edo minusbalioatu fisiko edo psikikoen zainketaren ziozko lizentzia.

1.– Legezko zainketa dela eta, sei urtekoa baino gazteagoa den adingabekoren baten edo iharduera ordaindurik ez daukan minusbaliatu fisiko edo psikikoren baten zainketa bere menpean duen enplegatu publikoak lansaioa herenean edo erdian laburtzeko eskubidea izango du, eta berari ordainketa guztiak txikituko zaizkio, hirurtekoak barne. Legezko zainketa dela eta, onartzen bada lansaioa laburtzeko, ezin egin izango da beste inolako iharduerarik, dela ordaindua, dela ordaingabea, laburtzen den ordutegian zehar. 2.– Behar bezala frogatzen diren kasuetan, ezkontidearen, aitaren edo amaren ezintasunaren zioz, enplegatuarekin batera bizi badira, lansaioa laburtu ahal izango zaio, aurreko atalean adierazitako baldintzetan.

51. artikulua.– Ohiko helbideko lekualdaketa edo etxaldaketaren ziozko lizenzia.

Enplegatu publiko baten ohiko helbideko lekualdaketa edo etxaldaketa egitearen zioz, hark egutegiko egun bateko iraunaldiko lizentziarako eskubidea izango du.

52. artikulua.– Izaera publikoko edo norbere nahitaezko eginbeharrak betetzearen ziozko lizentzia.

1.– Izaera publikoko edo norbere nahitaezko eginbeharrak betetzeko, funtzionariek haiek egiteko behar duten denboran zehar lizentziarako eskubidea izango dute, beti ere lan ordutegitik kanpo hori ezin egin dadinean. 2.– Akordioari dagokionez, izaera publikoko eta norbere nahitaezko eginbehartzat hurrengoak hartuko dira:

a) NAN, gidabaimen, pasaporte eta erakunde ofizialetako erregistroek luzatzen dituzten agiriak egin eta berriztatzea.

b) Epaitegien, komisaldegien, gobernu zibilen edo militarren zitazioak, berrikuspen militarrak eta armen berrikuspenak.

c) Zinegotzi, diputatu, ahaldun edo batzarkide gisako hautakargu legez, gobernu organoen eta berauen menpeko batzordeen bileretara joatea.

3.– Aurreko ataleko c) letrak aipatutako eginbeharrak betetzeagatik, hiru hilabeteko epealdiko lanorduen %20an baino gehiagotan zor den lana ezin eman denean, ukituriko langileak, horrela eskatzen duenean, derrigorrezko eszedentziaren administrazio egoerara igaro ahal izango da. Langileak aipatutako eginbeharrak betetzeagatik edo karguak edukitzeagatik kalteordainak edo sariak hartzen dituenean, beraien zenbatekoa erakunde bakoitzean eskubidegai dituen ordainketetatik deskontatuko dira.

53. artikulua.– Ordezkaritza sindikalaren edo langileriarenaren eginkizunen ihardunaren ziozko lizentzia.

1.– Honako akordio honetan ezarritakoaren itzalpean, ordezkaritza sindikalaren edo langileriarenaren eginkizunetan diharduten enplegatu publikoek dagokien lizentzia hartzeko eskubidea izango dute, honako akordio honek dauzkan inguruabar, epe, beharkizun eta preskripzioen arabera.

Dena dela, Akordioaren mahai negoziatzailea osatzen duten enplegatu publikoek, bai edizio honetan eta hurrengoetan ere, negoziaketa kolektiboaren bururaketak daramatzan mota guztietako bileretara joateko behar duten denboran zehar lizentzia ordaindurako eskubidea izango dute, jazokizun horrengatik suertatzen diren lan ausentziez hurrenez hurreneko buruari aurretiaz idatziz kontua emateko, beren aldetik betebehar bakarra dagoelarik.

54. artikulua.– Medikuntza motako kontsulta, tratamendu eta miaketetara joatearen ziozko lizentzia.

1.– Laguntzak behar bezala frogaturik egon eta egiten diren zentroek lan ordutegitik kanpo joateko errazten duten kontsulta orduak ezarri gabe dutenean, funtzionariek lansaioan zehar medikuntza motako kontsulta, tratamendu eta miaketetara joatearen ziozko lizentziarako eskubidea izango dute.

2.– Enplegatu publikoek ezin izango dute eskubide hau hilabeteko 8 ordu baino gehiagoko epealdian erabili.

3.– Aurreko atalean dagoen mugatik salbuetsita eta beraz, bazterturik, medikuaren derrigorrezko preskripzioak sortutako zentro medikuetarako asistentziaren kasuak gelditzen dira.

55. artikulua.– Edukitzen duen eginkizun publikoari edo plazari zuzenean ez doazkion ikasketak zentro ofizialetan egitearen ziozko lizentzia.

Edukitzen duten eginkizunari edo plazari zuzenean ez doazkion gaiei buruzko ikasketak zentro ofizialetan egiteko, funtzionariek ikasketa azterketetara joateko beharrezko lizentziarako eskubidea izango dute, egutegiko egun bi, urte eta asignatura bakoitzeko, eta hauek azterketa egin behar duenaren egoitza lekutik 150 kilometro baino urrutiago egitekotan, egutegiko bi egunez luzatuko dira.

56. artikulua.– Norbere arazoen ziozko baimena.

Funtzionariek norbere arazoen ziozko baimenerako eskubidea izango dute inolako ordainketarik jaso gabe. Baimen hau zerbitzuaren beharrizanetara baldintzaturik egongo da, eta pilatuta ez du hiru hilabetetik gorako iraupenik izango bi urterik behin.

57. artikulua.– Edukitzen duen eginkizunari edo postuari zuzenean doazkion lanbide hobekuntzari buruzko ikasketak egitearen ziozko baimena.

1.– Edukitzen duten eginkizunari edo postuari zuzenean doazkion gaiei buruzko lanbide hobekuntzari buruzko ikasketak egiteko, enplegatupublikoei baimenak eman ahal izango zaizkie, beti ere beraiek prestakuntza zentroetan onartuak izan daitezenean.

2.– Baimen honen iraunaldia ezin da ikasturte baten baliokidea baino luzeagoa izan.

3.– Baimen honek zerbitzuaren ziozko kalteordainerako eskubidea sortuko du, honako akordio honetako xedapen iragankorretarik laugarrenean ezartzen denaren arabera.

4.– Lanbide sustapeneko saioak egiteko erakundearen barruan, baimenak emango dira beraiek egiteko behar beste denboraz.

5.– Honako akordio honetako zazpigarren tituluan araupetua den euskara ikastaroetara joatea salbuetsia da.

58. artikulua.– Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkartze edo sindikatu izaerako gertakizun kolektiboetara joatearen ziozko baimena.

1.– Enplegatu publikoei kongresu, ikasturte, ikastaro, mintegi, symposium, topaketa, zertamen, elkarrizketa, hitzaldi, bilera, ihardunaldi eta zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkartze edo sindikatu izaerako talde gertakizunetara joateko baimenak eman dakizkieke, urteko egutegiko hamabost eguneko epealdirako, berau zatika daitekeelarik.

2.– Gertakizun horietan intereseko dituen gaiei buruz hitz egiten delako, erakundeak berak eragiten baditu asistentziak, joango den enplegatuak sari, bidaia, egonaldi eta inskripzio, bai eta beste gastu batzuen zioz dagokion kalteordainaren abonurako eskubidea izango du eta eskuratutako esperientziei eta zerbitzu publikorako interesgarri diren haien aplikazio praktikorako aukerei buruzko txostena, xehekaturik, ahalik eta lasterren egiteko beharturik egongo da.

Enplegatu publikoak bakarrik eragindako ekimenagatik eskatzen bada baimena, ez du kalteordainen abonurako eskubiderik sortuko ezein kontzeptugatik, ez eta sari, bidaia, egonaldi edo inskripzio gastuen zioz ere, hauek interesatuaren pentsutan izango direlarik.

59. artikulua.– Soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa betetzearen ziozko egoera.

1.– Soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa betetzeko zerbitzu berezietako egoera, enplegatu publikoari, hara joateko agindua fogatuz bakarrik aintzatetsiko zaio.

2.– Enplegatu publikoa zerbitzura, soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa egiten amaitu eta egutegiko jarraiko hogeita hamar egunen barruan sartuko da berriro.

3.– Dirulaguntza gisa, aparteko ordainketa biren zenbateko baliokidea jasoko da, eta baita ere Gabon Saria, gainerako langileek ere jasoko balute.

4.– Soldadutza betetzen den bitarteko denboraldia, aintzinatasun ondorioetarako zerbitzu aktibotzat joko dira.

UDAL ENPLEGATU PUBLIKOEN ORDAINKETA ARAUBIDEAZ

I. KAPITULUA

ARAUBIDE OROKORRA

LEHENENGO ATALA

ARAU AMANKOMUNAK

60. artikulua.– 1.– Udal enplegatu publikoei honako akordio honetan zehazten diren kontzeptuen arabera eta zenbatekoetan ordainduko zaie.

2.– Hori dela bide, udal enplegatu publikoek ezin izango dute ezein motatako fondoen banaketan eskurik hartu, ez eta hitzarmenean aurrikusitakoez ezberdinak diren ordainketak hartu, ez eta proiektuen edo aurrekontuen gertuketaren zioz, obren zuzendaritza edo ikuskapenaren zioz, aholkularitza, auditoretza, kontsulta, irizpen eta txostenak ematearen zioz ere.

3.– Adierazitako fondoetatik datozen kopuruak hurrenez hurreneko erakundeen sarreren aurrekontuen barnean sartuko dira.

4.– Artikulu honetako aurreko lerroaldeetan xedaturikoa urratzen bada, ordainketaren agintzailearentzat bai eta ematean egon daitekeen irregulartasunari buruzko txostena eman behar dutenentzat ere norbere erantzukizuna egongo da.

61. artikulua.– Langileriaren gastuen ordainketa-agindua erakunde bakoitzaren fondo egokien pentsutan egin beharreko beste edozein baino lehenespenezkoagoa da, erakundeek ebazpen egokien bidez interesatuei ordaindu gabe gelditu zaizkien kopuruak hartzeko ordezbidea araupetuko dutelarik.

62. artikulua.– Beren eginkizunaren izaera, edukitzen duten lanpostuaren azturaren zioz edo banan baimenduta egoteagatik erakunde bakoitzean, ordu konpuntuan arrunt edo normaltzat finkaturikoa baino laburragoa den lansaioan, zerbitzua ematen duten udal enplegatu haiei lansaioaren laburpenaren heineko ordainketen hartukizuna bermatuko zaie. Halaber, urteko lansaioa edo lansaioak onetsiz gero, banaka edo taldeka berberaren laburpen bat eskatuko luketen enplegatuentzat haren baimenak beren urteko heineko laburpena izango du.

63. artikulua.– Enplegatu publiko bakoitzak akordio honetan hartzen dituen zenbatekoak Herri Administrazio bakoitzaren zerbitzupeko langileria guztiak eta ordezkari sindikalek ezagutu ahal izango dituzte.

Haien zenbateko doia hurrenez hurreneko Udalari dagozkion aurrekontuetan dagoena izango da.

64. artikulua.– Ordainketazko eta kalteordainezko kontzeptuak.

A) Ordainketak:

Udal enplegatu publikoek har ditzaketen ordainketak oinarrizkoak eta osagarriak dira, honako titulu honetan dauden xedapenen arabera eta ordainketazko hurrengo kontzeptuok direlarik:

1.– Oinarrizko ordainketak hurrengook dira:

a) Soldata.

b) Hirurtekoak.

c) Aparteko ordainketak.

2.– Ordainketa osagarriak hurrengook dira:

a) Lanpostu osakina.

b) Osakin berezia.

c) Ekoizkortasun osakina.

d) Aparteko zerbitzuen ziozko haborokinak.

3.– Zerbitzuaren ziozko kalteordainak.

65. artikulua.– Nominen berregituraketa.

Udal eta foru enplegatu publikoen nominetan, ordainketa kontzeptu guztiak agertuko dira, ezarritako ordainketa eskemaren arabera, honako akordio honen Xedapen Iragankorretarik lehenengoan ezarritakoaren kalterik gabe.

69. artikulua.– Nominen helbideraketa.

1.– Udal enplegatu publikoek beren hartzekoen nominak eta ordainketen ordaina eurek aukeratutako banka erakundeen edo aurrezki kutxen kontuetan edo libretetan helbideratzeko eskubidea daukate.

2.– Aurreko atalean xedaturikoari dagokionez, beren hartzekoen helbideraketan interesaturik dauden udal enplegatuek zerbitzuak ematen dituzteneko erakundeko lehendakariari helbideraketa-agindua eta nomina

eta ordaina transferitu beharreko banka kontu korronteko edo aurrezki kutxaren libretako zenbakia argi adieraziko dituen idazkia bidali beharko diote, eta erakunde bakoitzeko kontu-hartzailetza eta gordailuzaintza zerbitzuek xede horretarako tramite egokiak egingo dituzte.

3.– Udal erakundeek beren zerbitzupeko enplegatuen hartzekoen helbideraketa ezin egin izango dute, beroriek baimen ageri, idatzi eta banakorik eman gabe, banka edo aurrezki erakundea aukeratzeari dagokionez.

BIGARREN ATALA

OINARRIZKO ORDAINKETAK

67. artikulua.– Udal Administrazioetako enplegatu publikoen oinarrizko ordainketak soldata (S), hirurtekoak edo aintzinatasuna (AlN) eta aparteko ordainketak (AO) dira. 68. artikulua.– Soldata (S).

1.– Honako artikulu honek aipatzen dituen taldeetarik bakoitzari dagokion soldata berdina izango da Administrazio guztietan. A taldeko funtzionarien soldataren zenbatekoa ezin da E taldekoentzat finkatutakoa baino hiru bider handiagoa izan.

2.– Sailkapen taldeetarik bakoitzaren soldata Udal Administrazio guztietan berdina izango da.

3.– Honi dagokionez, sartzeko eskaturiko titulazioaren arabera egokiak diren soldatak hurrengo sailkapen taldearen arabera finkatuko dira:

A) Taldea: doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo baliokidea den titulua.

B) Taldea: ingeniari tekniko, unibertsitateko diplomatu, arkitekto tekniko, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea den titulua.

C) Taldea: batxilergo, bigarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea den titulua.

D) Taldea: eskola gradudun, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea den titulua.

E) Taldea: eskolatasun ziurtagiria.

69. artikulua.– Aintzinatasuna (AIN).

1.– Udal Administrazioen zerbitzupeko aintzinatasuna Herri Administrazioan aintzatetsitako hiru urteko ordainduko da eta beraz, hirurtekotan adieraziko da.

2.– Hirurtekoak osatzeko, edozein Herri Administraziotan, karrerako funtzionari legez zein administrazio edo lan zuzenbidearen araubidean kontratatu legez, kontratazio hori agiriz egin edo ez, bereizgabe emandako benetako zerbitzu guztiei dagokien denbora konputatuko da.

3.– Hirurtekoak sortu eta ordainduko dira, enplegatu publikoak, haiek egiten direnean, duen Kidego edo Eskalako taldeari dagokion balioan.

70. artikulua.– Aparteko ordainketak (AO).

Aparteko ordainketek, urtean bi izango direnek, gutxienez soldata eta hirurtekoen hilabetekoko zenbateko bana izango dute eta ekain eta abenduko hilabeteetan hartuko dira.

HIRUGARREN ATALA

ORDAINKETA OSAGARRIAK

71. artikulua.– 1.– Ordainketa osagarriak hurrengook dira:

– Lanpostu osakina.

– Osakin berezia.

– Ekoizkortasun osakina.

– Aparteko zerbitzuen ziozko haborokinak.

72. artikulua.– Lanpostu osakina.

1.– Edukitzen den postuaren mailari dagokio eta haren zenbatekoa Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorretan urtero finkatuko da.

2.– Lanpostuen sailkapena hogeita hamar mailatan datza.

3.– Arau bidez, titulazio maila bakoitzari dagozkion gutxienezko eta gehienezko mailak zehaztuko dira.

4.– Erakunde bakoitzeko gobernu organoek, lanpostu ezberdinetan, beraietarik bakoitzari dagokion lanpostu osakinaren maila finkatuko dute.

73. artikulua.– Osakin berezia.

Bakarra izango da esleituta duen lanpostu bakoitzeko eta zailtasun tekniko berezia, dedikazioa, erantzukizuna, bateraezintasuna, gautasuna, nekagarritasuna, toxikotasuna, arriskutasuna edo jaiegunak kontutan hartuz ordainduko da.

Haren zenbatekoa urtero finkatuko du erakunde bakoitzeko eskudun organoak, eta lehen aipatu diren lan baldintza bereziak hartuko dira kontutan, beti ere berauek ematen direnean, eta beraz, aldatu ahal izango da, esleitueran kontutan hartuak diren inguruabarretarik guztiak edo batzuk aldatzen direnean.

Osakin berezi hori hilabetero kopuru berdinetan ordainduko da.

Osakin berezia esleitzeko irizpideak arau bidez finkatuko direnak izango dira.

74. artikulua.– Ekoizkortasun osakina (EO).

Enplegatu publikoaren emankortasun berezia, aparteko iharduera eta hark bere lanpostuan duen interesa edo ekimena ordaintzeko dena da, arau bidez ezarriko diren irizpide orokorren arabera.

Haren zenbatekoa oro har zehaztuko da gastu egitarau bakoitzean, zenbatekoak eta berauek hartzen merezi duten enplegatu publikoak banan-banan eskudun organoak zehaztu behar dituelarik, arau bidez ezarriko diren irizpideen arabera, langileriaren ordezkaritza organoak txostena eman ondoren. 75. artikulua.– Aparteko zerbitzuen ziozko haborokinak.

1.– Ohizko lansaiotik kanpo egiten diren aparteko zerbitzuen ziozko haborokinak ezin dira inoiz ere, beren zenbatekoari dagozkionez, finkoak izan, ez eta, beren sortzapenari dagokionez, aldian aldikoak ere. Osakin berezia zehazteko dedikazio berezia kontutan hartua duten lanpostuetan ez dira hartukizun izango.

2.– Kontzeptu honetan, toxikotasunarekin, nekagarriro, arriskuarekin, bai eta gauez eta jaiegunez egiten diren lanak ere ordainduko dira, baldin eta inguruabar horiek lantzean behin gertatu baina lanpostuari ez badatxezkio.

Osakin berezia zehazteko inguruabar horiek kontutan hartuak dituzten lanpostuetan ez dira hartukizun izango.Ondorio horietarako Eufaleban ezarritako formulak ezarriko dira.

Honako artikulu hau 2000 urteko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

76. artikulua.– Norbere osakin iragankorra (NOI).

Norbere osakin iragankorrak lanpostuen zerrenda egokietan zehaztutakoak baino handiagoak diren ordainketa diferentzia handiagoak sartuko ditu bere barnean, oso ezberdinak diren lanbide inguruabarretatik sortutako kontzeptua izanik, beraren zenbatekoa ordainketazko geroko gehikuntzek gutxika-gutxika irentsi eta konpentsatua izan daitekeelarik.

77. artikulua.– Ordainketa Iragankorra.

1998ko urtarrilaren 26ko Udalbatza Osoaren erabakia transkribatzen da, haren bidez 1997an zehar jasotako ordainsari guztiak bermatzeko ordainketa iragankorra onartzen delarik, 1998rako eta hurrengoetarako ezarriko diren kopuruan eguneratzegarriak, diferentziarekiko behin-behineko ordainketa egitearen bitartez, harik eta hasitako balorazioa bukatu arte, langile guztiek ordainketak osorik jasotzea bermatuz.

78. artikulua.– Norbere maila.

Ordainketa osagarriak eduki arren, ez da udal enplegatu publikoentzat haiei eusteko eskubide eskuraturik sortuko, maila sendotuari dagokion lanpostu osakinaren maila salbu.

79. artikulua.– Beste lanpostu bati atxekitzea.

Funtzionariren bat salbuespenez eta zerbitzuaren beharrizanen zioz, berak betetzen duen lanpostua baino goragokoaren betekizunak egingo balitu, bere lanpostuaren eta bete beharreko haren lanpostuaren urteko ordainketa gordinen arteko aldea jasoko du.

Ordainketako aldea goragoko lanpostuaren betekizunak betetzen hasi den lehenengo egunetik aurrera jasoko dira.

Edonola ere, goragoko lanpostuko lanak betetzea Alkate-Udalburu jaunaren Dekretuz agindu beharko da, eta hura gabe ez dira kontutan hartuko, eta ezta dagokion kopuruak ordainduko ere.

Presazko kasuetan soilik agin daiteke ahoz zerbitzuren bat betetzea, nahiz eta kasu hori Alkatearen Dekretuz berretsi beharko den.

Zortzi egunen barruan ahozko agindu horren erantzuleak Alkate-Udalburu jaunari jakinarazi beharko dio goragoko lanpostuko lanak betetzeari buruzkoa.

Enplegaturen bat, udalaren erabakiz aldi baterako beste lanposturen batera atxekitua izango balitz, eta haren ordainketak funtzionari horrek betetzen duen lanpostuarenak baino txikiagoak izan, interesetuak jatorrizko bere lanpostuak izendatua duen urteko ordainketa gordin berbera jasoko du.

LAUGARREN ATALA

ZERBITZUAREN ZIOZKO KALTEORDAINAK

80. artikulua.– Zerbitzuaren ziozko kalteordainak.

Enplegatu publikoek eskubidea izango dute, zerbitzuaren zioz egiten dituzten gastuen kalteordaina jasotzeko, Eusko Jaurlaritzak araubidez ezarritako zenbateko eta baldintzetan.

BOSTGARREN ATALA

81. artikulua.– Sortzapen eta Kitapena.

1.– Ordainketa orokorrak hilabeteko osoka sortu eta ordainduko dira, enplegatu publikoak hilabeteko lehenengo egunean dituen egoera eta eskubideen arabera, egunka likidatuko diren honako hauetan salbu:

a) Zerbitzu aktiboan sartzen edo birsartzen den hilabetean, ordainketa eskubiderik gabeko lizentzia amaitzen delako etortzen den horretan eta lanpostu berriari atxekitzen zaion horretan, beti ere beronen eta aurrekoaren arteko ordainketa diferentziak daudenean.

b) Ordainketa eskubiderik gabeko lizentzia edukitzen hasten den hilabetean eta zerbitzu aktiboa ez bezalako beste egoera administratibo batera igarotzen den horretan.

c) Zerbitzu aktiboari uzten zaion hilabetean, hilabeteko osoka sortzen diren pentsio publikoen araubideen menpeko funtzionariak hiltzen edo jubilatzen direnean salbu, eskubidea sortua den hilabetearen hurrengoko lehen egunetik.

2.– Aparteko ordainketa sortua den egunera arte egindako zerbitzuen denboraren barruan ekainaren edo abenduaren aurre-aurreko sei hilabete guztiak ez daudenean, haren zenbatekoa proportzioz txikituko da.

II. KAPITULUA

UDAL ENPLEGATU PUBLIKOEN ORDAINKETAK AKORDIO HONEN INDARRALDIAN

ZEHAR

82. artikulua.– Ordainketaren finkapena.

1.– Sestaoko Udalaren zerbitzupeko enplegatuen ordainketak, akordio honek indarrean dirauen bitartean, 1998an jasotakoak izango dira, horiei 1998. urteari dagokion KPIak izandako gehikuntzari %0,5 gehituz.

2.– Sestaoko Udaletxeko langileen 2000 urteari dagozkion ordaainketak 1999an jasotakoak izango dira, ekitaldi horretan indarrean egon dadin Eufaleban zehaztutako gehikuntza hein berean ezarriz.

III. TITULUA

ARAUBIDE OROKORRAREN BABES SISTEMA

OSAGARRIAZ ETA BESTELAKO LAGUNTZA

HOBEKUNTZEZ

I. KAPITULUA

GIZARTE HOBEKUNTZAK

83. artikulua.– Aintzinatasunaren ziozko Saria.

Sestaoko Udalean zerbitzu efektiboan 25 urte egitean, aintzinatasunaren zioz 52.837 PTAko sari bat eta opor egun biko saria ezartzen da, opor egun horiek zerbitzuan 25 urteak betetzen direnean hartu beharko direlarik. Kopuru hori urtero gehituko da langileen soldatak igotzen diren heinean.

84. artikulua.– Lan arropa.

Jarraian adierazitako funtzionari taldeei eta ondoren adierazitako aldizkotasunez, honako jantziak banatuko zaizkie:

1) Udaltzaingoa:

Udako jantziak: hiru urtez behin banatuko dira eta honako jantzi hauez osatuko da:

3 alkondara (ezkerreko mahukan dagokien harmarriarekin),

2 praka,

2 jertse (ezkerreko mahukan dagokien harmarriarekin), zapatak.

Neguko jantziak:

bi urtez behin banatuko dira eta honako jantzi hauez osatuko da:

3 alkondara,

2 praka,

jertse 1 (ezkerreko mahukan dagokion harmarriarekin),

botak edo neguko zapatak,

txapela 1,

ur-jantzi bat eta neguko jantzi bat.

Aldizka, gerriko bat eta eskularruak.

Udaltzain Motogidaria:

Udaltzain honek, gainerako udaltzainei banatutako arropez gain, bi urtez behin honakoak jasoko ditu:

eskularru pare bat,

motorrerako jantzi 1,

betaurrekoak

eta bota pare bat, guztiak ere bere lanerako egokiak,

eta hiru urtez behin kasko bat.

2) Obretako Lan-Taldea.

Lan-Taldeko Langileak.

Lanerako arropak urtero:

Jakatxo 2

praka 2,

2 alkondara,

bota pare 2

Bi urterik behin:

urterarako jantzi bat

eta hotzerako jantzi 1.

Hilerriko langileak: Beren eginkizunetarako beharrezko dituzten adina eskularru berezi emango zaizkie.

3) Udal Garbitzaileak:

Urtero 2 pijama eta zueko pare bat.

4) Kiroldegietako langileak:

Lanerako jantziak urtero:

– Mantenimenduko eta Kontrol eta Zaintzako langileak:

2 praka,

2 alkondara,

kirol-oinetako pare bi.

2 Jakatxo (mantenimenduko langileeentzako)

Jaka bat (langileentzako).

Era berean, Kontrol eta Zaintzarako langileei, urtero, lanerako alkondara eta praka bat emango zaie.

– Kirol-Monitoreak:

2 txandal,

2 kamiseta,

kirol-oinetako pare bi.

– Atletismo Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta,

kirol-oinetako pare bi.

– Gimnasia Erritmiko Monitorea:

2 maila,

txandal 1,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Aerobic Monitorea:

Maila 2

Txandal 1

Kamiseta 2

eta kirol-oinetako pare bat.

– Arte Martzialetako Monitorea:

2 Kimono,

txandal 1,

kamiseta bat

eta kirol-oinetako pare bat.

– Judo Monitorea:

Kimono 2,

txandal 1,

kamiseta bat

eta kirol-oinetako pare bat.

– Pilota Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Giharre-lanketa Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Kirol Eragilea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Igeriketa Monitorea:

2 bainujantzi,

2 kamiseta,

2 praka labur,

2 txankleta pare,

txandal 1

eta hiru urtez behin kirol-zapatila pare bat, eta bost urtez behin Neoprenozko jantzi bat.

Bi urtez behin banatzeko arropak:

Mantenimenduko langileak: Negurako jantzia.

Lau urtez behin banatzeko arropak:

Kontrol eta Zaintzarako langileak: Negurako jantzia.

5) Atezainak eta Mandatariak:

Neguko jantziak, honako hauez osatuak:

jaka bat,

praka 1,

2 alkondara,

jertse 1,

gorbata 1

eta zapata pare bat.

Udako jantziak, honako hauez osatua:

2 alkondara,

praka 1,

eta zapata pare bat.

Atezainak: Goian adierazitakoaz gain, laneko jantzia emango zaie, honako hauez osatua:

praka 1,

jaka 1

eta bota pare bat.

Langile hauei lan arropak emateko ez da aldizkotasun zehatzik ezarriko, lan arropa horien erabilera izaera ofizialeko ekitaldi edo gertakizunetara mugatuko delako. Arropa zaharkitu ahala emango da hura ordezkatzeko berria.

6) Etxeko Laguntzaileak.

2 bata edo pijama (langileak nahiago duenaren arabera).

Zueko pare bat urtero,

eta beren lanerako beharrezko izanez gero, latexko guanteak. Laneko arropak banatzeko ezarritako aldizkotasun horrek ez du eragotziko lan eginkizunaren ondorioz hondaturiko arropak beharrezko denean aldatzea.

Pertsonal Batzarrari kontsultatu egingo zaio funtzionariei banatu beharreko laneko arropen kalitateari buruz.

Adierazitakoaz gain, horrela eskatzen duten lan-taldeetako langileei urtean oihal bat emango zaie.

85. artikulua.– Laguntza gastuetarako dirulaguntza.

Famili-laguntza, seme-alaba minusbaliatu fisiko edota psikikoren bat duten funtzionariek, hilean 6.000 PTAko dirulaguntza jasoko dute Udalarengandik.

86. artikulua.– Gida Baimena berritzea.

Beren eginkizunetan ibilgailuren bat erabiltzen duten funtzionariei, Udalak ordainduko dizkie gida baimena berriztatzearen ondorioz sortutako gastuak.

87. artikulua.– Borondatezko jubilazioaren ziozko primak.

Funtzionariek, hurrengo artikuluan agertuko diren zenbatekoetan, borondatezko jubilazioaren ziozko primarako eskubidea izango dute, baldin eta hurrengoak betetzen badituzte:

a) Jubilazio honetarako eskaera borondatezko jubilaziorako aurrikusten den adina betetzen den data baino gutxienez hiru hilabete lehenago egiten bada.

b) Dagokion jubilazio eskaera egin denetik hilabeteko epearen barruan burutzen bada aipatu eskubidea.

Nolanahi ere, eragin ekonomikoek beti borondatezko jubilaziorako adina betetzen den datatik izango dute eragina.

Hilabetekoen kopurua zehazteko, goian aipatu baldintzetakoren bat betetzen ez duten funtzionariek beharrezko jubilaziorako urte bete gutxiago falta dela ulertuko da, behar izanez gero, eska daitekeen aldez aurreko tramiteaz gain, adina betetzen den datan jubilatu daitezkeenean izan ezik.

Jubilazioa osoko elbarritasunaren zioz gertatuz gero, prima 15 hilabetekoa izango litzateke, jubilazio adina edozein delarik ere.

Primaren zenbatekoa hurrengo eskalaren arabera kalkulatuko da, beti ere urteko ordainketa gordin osoei dagokiela:

ADINA HILABETEKOEN KOPURUA.

60 urte 15

61 urte 12

62 urte 9

63 urte 6

64 urte 3

Jubilazioa, derrigorrezko jubilazio adina baino bost urte lehenago gertatzen denean, prima ordainketa oso gordinen hamabost hilabetekoa izango da.

Enplegatu publikoen derrigorrezko jubilazioa, hirurogeita bost urteko adina betetzean ofizioz adieraziko da.

88. artikulua.– Gaitasun gutxiagotua.

1.– Langileren batek, bere lanpostua betetzeko beharrezko den egoera fisiko egokian ez egoteagatik lanpostuz aldatzeko eskatuko balu, Udalak, ahal den neurrian eta antolakuntzan eragozpenik sortarazi gabe, langile horren egoera fisikoaren eta zerbitzuaren beharrizanen arabera beste lanposturen batera aldatzea aztertuko du.

2.– Udalak, beren lanpostua betetzeko beharrezko den egoera fisiko egokian ez egoteagatik beste lanposturen batera aldatzen dituen langileek, beren lanpostu berrian zegokien lanpostuaren mailari dagozkion ordainketen %100 jasoko dute, eta betetzera pasatzen diren lanpostuaren mailari dagozkion gainerako ordainketa osagarriak.

89. artikulua.– Aholkularitza Juridikoa.

Udalak laguntza juridikoa emango die bere funtzionariei, beren eginkizunak betetzearen ondorioz egintza penal edo zibilen bati erantzun behar izanez gero, Abokatuen Elkargoak dagozkien arauetan ezarritako ogibide-sariak eta egotz dakizkiekeen gainerako gastu eta prozedura-kostuak ordainduz.

Salbuetsita geratuko dira funtzionaria doluzko egintza baten ondorioz zigortua gertatzen deneko kasuak.

Udalak, langileak hala eskatuz gero, aurreratu egin dezake arrazoi honengatik langileak aurre egin beharreko ordainketen dirua, funtzionaria doluzko egintzagatik zigortua gertatuko balitz kopuru horiek itzuli beharraren kaltetan gabe.

Dagokion funtzionariak Udalari jakinarazi beharko dio bere erruduntze edo demanda, haren berri izaten duen bezain laster, bere esku diren epai-egintzen kopiarekin batera aurkeztutako idatzi baten bidez, eta horrekin batera defentsa juridikorako hiru eskaintza ekonomiko aurkeztuko ditu, horien arabera erabakiko duelarik Udalak ordaindu beharreko kopurua.

90. artikulua.– Bizitza, Elbarritasun eta erantzunkizun zibilerako asegurua.

Udalak indarrean mantenduko du gutxienez ere 3.000.000 PTAko bizitza aseguruaren poliza bat, Zerbitzu aktiboan diren funtzionari eta langile guztientzat, eta heriotz kasuan jasoko da. Dagozkion primak jarraian adierazi bezala ordainduko dira: %70 Udalbatzaren pentsura, eta %30a funtzionari eta langileen pentsura, zati berdinetan banatuta.

2000 urtetan Udalak, bere pentsutan, biziaren, elbarritasunaren eta erantzukizun zibilaren asegurua kontratatuko dute enplegatu publiko guztientzat, eta aseguru hori osoko eta erabateko elbarritasun iraunkorraren kasuetara hedatuko da; estaldura hiru milioi bostehun mila pezetakoa izango da.

Osoko elbarritasunaren ziozko estaldura ordaintzeko, enplegatuak baxa hartu behar du bere erakundean.

Bizitza aseguruko polizan eskatzen diren baldintza orokorrak ordezkaritza sindikalari emango zaizkio. Udalak, ordezkaritza sindikalari entzunaldia eman ondoren, 2000. Urtetik aurrera, erantzunkizun zibilaren poliza sinatuko du enplegatuentzat, baldin eta horiek erakundean dituzten eginkizunengatik eta horien garrantziari begira, erantzukizun mota hori bereganatu ahal badute.

Nolanahi ere den, erantzukizun zibilarengatik bermatzen den arrisku-kapitalak ezin du bost milioi (5.000.000) pezetako bermepeko gehienezko estaldura baino handiagoa izan.

Edozelan ere, aurreko lerroaldean ezarritako estaldura baino handiagoei eutsiko zaie pertsona jakin batzuentzat, estaldura handiago horiek izoztu, irentsi eta banatu ahal badira ere.

Aztertu egingo da zati batean edo bere osotasunean berreskuragarri den bizitza aseguru bat izateko bidegarritasun formal eta ekonomikoa.

91. artikulua.– Kontsumorako maileguak.

1.– Urtebeteko gutxienezko aintzinatasuna duten funtzionariek, eta baldin eta aurreko hiru urteetan beste mailegurik eskatu ez badute, utziezinezko beharrizanetarako gehienez ere 500.000 pezetako aurrerakin bat eska dezakete, korriturik gabe 24 hilabetetan itzultzekoa, beti ere bidezkotutako arrazoi eta utziezinezko beharrizanik izanez gero, eta funtzionari egoeraren iraupenak aurrerakina ezarritako epean itzultzeko aukera emanez gero. Mailegu hauek emateko urteko aurrekontu osoa 10.000.000 milioitan ezartzen da 1998 urterako.

1999 urterako berraztertu egingo da kontsumorako maileguetara izendatutako aurrekontu zatia handitzeko posibilitatea.

Utziezinezko beharrizantzat, hurrengoek eratortzen dituztenak hartuko dira:

a) Eskatzailearen ezkontza.

Dokumentazioa: Famili liburuaren fotokopia.

b) Eskatzailearen dibortzio, banaketa nahiz ezkontzaren deuseztasuna.

Dokumentazioa:

c) Eskatzailearen eritasun nahiz ebakuntza kirurgiko larria.

Dokumentazioa:

d) Ohiko etxebizitza eskuratzea.

Dokumentazioa: Eskabidean adierazi beharko da ohiko egoitza izango dela eskuratzen den etxebizitza, eta salerosketa kontratu edo eskritura aurkeztuz bidezkotu beharko da. Ohiko etxebizitza dela egiaztatzeko, erroldatze agiria edo Batzordeak egoki iritzitako beste edozein agiri eskatu ahal izango da.

e) Ohiko etxebizitza eskuratu edo haren zaharberritzerako, banka kredituak amortizatzea.

Dokumentazioa: Banketxeak luzatutako idazkia, emandako kreditua ohiko etxebizitza eskuratzeko edo hura zaharberritzeko izan zela egiaztatzen duena, eta horrekin batera eskatzailearen eskabidea, aurrerakina jasotzen duenetik hiru hilabetera kitapena bidezkotzeko konpromezua ageriz.

f) Etxebizitzaren zaintzarako ezinbestekoak edo beharrezkoak diren lanak egitea.

Dokumentazioa: Faktura edo onartutako aurrekontuak, kopuruaren %25a ordaindu izan delarik, dagokien kontzeptuetan sailkatuta (sukalde, bainugela, gainerako obrak) eta bakoitzeko kopuruak, eta horiekin batera eskatzailearen idazkia, ordaindutako fakturak aurrerakina jasotzen duenetik hiru hilabetera aurkezteko konpromezua ageriz.

g) Kalifikazio hori merezi duten antzeko izaerazko bestelako inguruabarrak. Egoeraren eta bidezkotzen duen dokumentazioaren arabera.

Aurrerakinak emateko Batzorde bat eratuko da, langilegoaren ordezkaritzako bi kide eta Udalaren bi ordezkarik osatua. Batzorde hau arduratuko da aurkeztutako kasuak aztertzeaz, eta horrez gainera aurreko idazatian ezarritakoa betetzearen ardura izango du.

92. artikulua.– Gabon saria.

Gabon jaietan, Sestaoko Udaletxeko funtzionari guztiei, klase pasiboei eta soldadutzagatiko derrigorrezko eszedentzia egoeran dauden langileei gabon sari bana emango zaie, eramateko poltsa eta guzti, bakoitza 12.086 PTAko baliokoa (1998ko balioa), eta urtero igoko da Akordio honetan langileen soldata igotzen den hein berean.

Sindikatuetako ordezkariek ere lagundu egingo dute poltsa eta haren edukina aukeratzen. Horretarako Batzorde Mistoak Gabon sarian sartuko dituen produktuak maiatzean zehaztuko ditu.

Horniduraren enpresa adjudikatariak aurkeztutako eskaintzaren kopurua Udalak lotearen unitate bakoitzerako ezarritako kopurutik beherakoa izanez gero, lote horren edukina osatu egingo da, hasieran adierazitako kopurura iritsi arte.

LAUGARREN TITULUA

LANGILERIAREN AUKERAKETAZ, LANPOSTUEN HORNIDURAZ ETA BARRU SUSTAPENAREN

SUSPERKETAZ

I. KAPITULUA

LANGILERIAREN AUKERAKETA

93. artikulua.– 1.– Udal Administrazioan sartzea deialdi publikoz egingo da, lehiaketa, lehiaketa-oposizio edo oposizio aske sistemetarik edozeinen bitartez, berauetan berdintasun, merezimendu eta gaitasun, bai eta publizitate abiaburuak bermatuko direlarik.

2.– Enplegu publikoaren eskaintzaren planen prestakuntza eta diseinua langileriaren ordezkaritzarekin negoziatuko dira.

94. artikulua.– Aukerasaio epaimahaietan, kide gisa, ordezkaritza sindikalak izendatzen duen langileriaren ordezkaria agertuko da.

95. artikulua.– Udal Administrazioan sartzeko oinarri orokorrak ezarri ahal izango dira, langileen ordezkaritzarekin batera, marko amankomun izango direnak, eta erakunde bakoitzaren berezitasunak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea garatzeko eman eta indarrean dauden arauak kontutan hartzen badira ere.

96. artikulua.– Interesdun Udal Administrazioak ezin egin izango du sartzeko deialdi publikorik (zioak emanda bidezkotzen denean salbu, langileen ordezkaritzari entzunez gero), aurretiaz hutsik dauden lanpostuak hornitu gabe, atxekipen bereizgabe edo orokorturako, II. kapituluan ezarritako sistemen bitartez.

II. KAPITULUA

LANPOSTUEN HORNIDURA

97. artikulua.– Hutsik dauden lanpostuen hornibideak honako hauetarik baten bat izango da:

Merezimendu lehiaketa: hornitzeko sistema arrunta izango da. Izendapen askea: sistema honen bitartez, erakundearen postuen zerrendetan honela zehazten diren lanpostuak beteko dira, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Lanposturen bati izendapen aske prozeduraren bitartez atxekitzen zaizkion enplegatu publikoak zuhurtziara ere kendu ahal izango dira. Lanposturen bati lehiaketa prozeduraz heltzen dioten enplegatu publikoak kendu ahal izango dira haien izendapenaz geroko kariengatik, beti ere postuaren edukineko aldakuntza batetik datozenean, baldin eta aldaketa lanpostuen zerrenden bitartez egina bada edo lanpostu horietan aurrikusia bada, eta deialdiaren oinarri izan ziren balizkoak aldatzen dituztenean, edo postuari iratxikitzen zaizkion eginkizunak eraginkortasunez egiten eragotzi eta edukitzeko nahikoa emankortasunaren zioz agertarazten den gaitasun ezetik datorrenean. Enplegatuak kenduko dira, horretarako irekitako espedientea eta langileriaren ordezkaritza organoak txostena eman ondoren, izendapena egina duen organoaren zio ebazpen baten bitartez.

98. artikulua.– Lanpostuak, hornitzeko deialdiak, hala lehiaketakoak, nola izendapen askekoak, Lurralde Historiko bakoitzaren Aldizkari Ofizialean eta "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria"n argitaratuko dira.

99. artikulua.– 1.– Deialdiek, nahitaez, honako hauek izango dituzte:

a) Postuaren izendura, kokapen, maila eta osakin berezia.

b) Edukitzeko eskatzen diren beharkizunak, horien artean, lanpostuen zerrendetan daudenak bakarrik ager daitezkeelarik, eta.

c) Eskabideak aurkezteko epea, boletin ofizialean argitaratuko den egunetik zenbatu beharreko hamabost astegunetakoa baino laburragoa inoiz ezin izan daitekeelarik.

2.– Lehiaketa deialdien barruan, merezimenduen baremoa, sartzen diren saio bereziak adieraziko direlarik, postua lortzeko gutxienez behar den puntuazioa eta aukerasaio batzordearen osaketa sartu beharko dira, azkenaren barruan ordezkaritza sindikalak izendatzen duen langileriaren ordezkariak agertu beharko duelarik.

3.– Deialdien ebazpenak lurralde historiko bakoitzaren boletin ofizialean argitaratuko dira.

100. artikulua.– Postua lehiaketa bitartez Iortzen duten enplegatu publikoek ezin izango dute parterik hartu jarraiko bi urteen barruan egingo diren deialdietan. Denborazko muga hori ez da aplikatuko, mugaeguna baino lehen, funtzionariak Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 50. artikuluko 3. atalean eta 4. ataleko a) lerroaldean xedaturikoa dela bide, lortutako postuarekiko atxekipena galtzen duenean.

III. KAPITULUA

BARRU SUSTAPENAREN SUSPERKETA

101. artikulua.– Enplegatu publikoek, barru sustapenaren bitartez, beren taldearen hurre-hurreko goragoko taldeko edo talde bereko kidego eta eskalei heldu ahal izango diete.

Udal erakundeek enplegu publikoaren eskaintzatik, urteko multzoan, sailkapen talde bakoitzeko hiru plazatarik bat gordeko dute.

102. artikulua.– Barru sustapeneko saioetan esku hartu ahal izateko, enplegatu publikoak jatorrizko kidegoan edo eskalan zerbitzu aktiboko edo zerbitzu berezietako egoera izan beharko du, berean karrerako funtzionari gisa bi urteko zerbitzua izan, eta sartu nahi duen kidegoan edo eskalan sartzeko ezarritako titulazioa eta gainerako beharkizunak bete beharko ditu.

sarrera lehiaketa-oposizio sistemaren bidez gauzatuko da, legeak galarazten ez dituen kidego eta eskaletan, eta harako kidegoan edo eskalan sartzeko deialdian oro har ezarritako saio berdinak gainditu beharko dira. Hala ere, barru sustapeneko txandatik doazen hautagaiei jatorrizko kidegoan edo eskalan sartzeko eskatutako ezaguerak benetakotzera jotzen duten saioak egiten barkatu ahal izango zaie.

104. artikulua.– Barru sustapen sistemaren bitartez beste kidego edo eskala bati heltzen dioten enplegatu publikoak, behin-behinekoz, hari datxezkion lanpostu hutsei atxekiko zaizkie, lehiaketa edo izendapen aske sistemaren bitartez behin betiko destinoa lortu artean. Dena dela, esku har dezaketen lehenengo lehiaketan, lehenago egongo dira txanda asketik datozen hautagaiak baino, beti ere hartan eskaintzen diren hutsak betetzeko.

BOSTGARREN TITULUA

ENPLEGATU PUBLIKOEN OSASUNAZ,

SEGURTASUN- ETA OSASUN-BATZORDEEZ ETA PREBENTZIO-ORDEZKARIEZ ETA IHARDUERA TOXIKO, NEKAGARRI ETA ARRISKUTSUEZ

I. KAPITULUA

SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDEEZ

105. artikulua.– Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun- eta Osasun-Batzordeak izendatuko dira, lantokian segurtasun eta osasun arloan babesa eraginkorra eskeintzeko asmoz.

1.– Toki- eta Foru-Administrazioak eta bere Erakunde Autonomoek, prebentzio zerbitzu bat osatuko dute. Halaber, behin Sindikatuei eritzia eskatu ondoren, osatu edo hitzartu beharreko prebentzio-zerbitzua zehaztuko dute, lanbide-arriskuen prebentzioa gordetzeko.

2.– Pertsonal Batzordetako kideei eta sindikatuetako ordezkariei dagokie prebentzio arloan kontsulta eta parte hartze funtzioak gauzatzea, Segurtasun eta Osasun Batzordearen egitekoen kaltetan gabe.

106. artikulua.– Segurtasun eta Osasun Batzordeak.

1.– Segurtasun eta Osasun Batzordea, Erakunde Publikoetan planak eta programak proposatu eta kontsultatzeko eta arriskuen prebentzioa baloratzeko erakunde parekide eta kolegiatua da.

2.– Segurtasun- eta Osasun, Batzorde bat eratuko da Toki- eta Foru-Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen zerbitzura, bai langile funtzionariek zein laboralek organo berean sar daitezen bultzatuz.

Sindikatuek eta Administrazioak osatuko dute Batzordea euren partehartzea hainbanatuz. Sindikatuetako kideen hautaketa, proportzionaltasun printzipioari lotuko zaio, sektorean ordezkaritza nahikoa duten sindikatuek bertan egon daitezen bermatuz.

107. artikulua.– Segurtasun eta osasun batzordearen konpetentzia eta fakultateak.

Lehen aipatutako Segurtasun eta Osasun Batzordeak deskontzentrazio eta koordinazio printzipioen arabera antolatu eta jardungo dute, eta langileek Erakundearen berezko egoitzatik kanpo kokatutako lantokietan lan egiten duten Erakunde haietan, beti ere enplegatu publikoen kopurua 70 edo handik gorakoa izanik, segurtasun eta Osasun Azpibatzordeak eratuko dira, gutxienez ere 2 kidez eta gehienez 4 kidez osatuak, Segurtasun eta Osasun Batzordeetarako goiko artikuluan ezarritako antzeko irizpideen arabera izendatuak. Lantoki batean aritzen den enplegatu kopurua 70 langiletik beherakoa bada, Segurtasun eta Osasun Jagoleak izendatuko dira, jarraiko artikuluan adierazitakoaren arabera.

108. artikulua.– Laneko segurantza eta higiene-jagoleak.

1.– Prebentzio Ordezkariak izango dira, nahiz eta langileen ordezkariak edo ordezkari sindikalak ez izan, toki Administrazioan ordezkaritza duten sindikatuek izendatutako langile publikoak, indarreango araudian ezarritako kopuruaren arabera.

2.– Prebentzio-ordezkariek lanbide-arriskuen prebentzio lanetarako erabiltzen dituzten orduak ordezkaritzaren funtzioak betetzekoak direla onartuko da, araudian aurrkusitako hileko ordu ordainduen kreditua erabiltzeko ondorioetarako. Halere, lan-ordu eraginkorrak izango dira, aipatutako ordu-kreditu horren barruan sartuko ez direnak hain zuzen ere, Segurtasun-eta Osasun-Batzordearen bilerei dagozkienak hala nola Administrazioak arriskuen prebentzio lanetarako antolatzen dituenak.

3.– Administrazioak, bere funtzioak betetzeko beharrezko baliabideak eta prebentzioari buruzko trebakuntza eman beharko dizkie prebentzio-ordezkariei. Trebakuntza horretan emandako astialdia lan-orduen barruan sartuko da ondorio guztietarako.

Hirurogei langiletik beherako erakunde haietan bi Segurtasun eta Higiene Jagole izendatuko dira, bata funtzionarien ordezkaria eta bestea Erakundeak izendatutakoa, arlo horretan adituen den teknikari edo funtzionaria izango delarik.

109. artikulua.– Segurantza- eta Osasun- jagoleek edo batzordeek nahiz azpibatzordeek beren kideen erabateko gehiengoz hartutako erabakiak, eskudun agintari edo organoari proposatuko zaizkio, zeinek arauak emango dituen, horiek eraginkortasunez bete daitezen.

Erabaki horiek presazko izaera berezia edukiko dute, premiaz enplegatu publikoren baten osasunaren edo osotasun fisikoaren gordetzeari buruzkoak badira eta, kasu honetan, eskudun agintari edo organoak unean une eta berehala bete dadin beharrezko arauak emango ditu.

110. artikulua.– Segurantza- eta Osasun- batzordeek, azpibatzordeek edo jagoleek, dauden kideek aho batez hitzartuta, segurantza- eta higiene-neurrien ezaz berehalako arriskua edo osasunaren kalte larria sortaraz lezaketen lan iharduerak berehala etetea erabaki ahal izango dute, ezein enplegatu ezingo dela baldintza horietan lan egitera behartua izan, inguruabarrak zuzentzeko beharrezko neurriak hartzen ez diren bitartean.

111. artikulua.– Laneko Segurantza- eta Osasun- batzorde edo azpibatzordeetako kideek edo jagoleek beren egitekoa betetzen ematen duten denbora, ondorio guztietarako, lansaio arruntaren barrukotzat joko da, baina denbora honela erabiltzeko euren hurrengo buruaren baimena eduki beharko dute.

112. artikulua.– Laneko Segurantza- eta Osasun- batzordeek, azpibatzordeek edo jagoleek, beren egitekoa, eurei datxezkien iharduerak arrunt burutuz, hurrengo helburuok lortzeko burutuko dituzte:

a) Lanbide istripu eta eritasunen ikerkuntza lana. Lan hau hurrengo helburuok lortzerantz bideratu behar da:

– Arrisku iturri nagusiak identifikatu eta kokatzea (istripuekiko lotura usuagoa duten materialak, makinak eta tresnak, eta gertakizun arriskutsuak errazen sortarazten dituzten beharrak zehaztuz).

– Sailetako istripu eta eritasunen izaera eta tamainia deskribatzea zereginen arabera.

– Ekipo eta material mota ezberdinen berrikuspen beharra adieraztea.

– Plangintza txarragatik edo metodo zaharrak erabiltzeagatik arriskuak sortzen direneko eragiketa prozesuetako eskastasunak aurkitzea.

– Enplegatu publikoak prestatzeko beharra eskatzen duten ohitura ez-seguruak aurkitzea.

– Ezgaitasunek edo ezintasun fisikoek istripuetan laguntzen dutenetan, langileriaren okerreko kokapena aurkitzea.

– Segurantza egitarau baten aurrerakortasunaren ebaluazio objektiboa erraztea, segurantza neurri ezberdinen ondoreak etengabe aztertuz. b) Egunerapena; argitaratzen diren segurantza eta osasunari buruzko arautegi, teknika eta neurriei buruz unean unean informaturik egon beharko dutelarik. Zehatz-mehatz, hauexek beharko dituzte:

– Administrazioaren aldian aldiko txostenak aztertu eta kontutan hartzea, bai eta Eusko Jaurlaritzak segurantza- eta osasun-gaiari dagokionean egiten dituen gomendioak ere.

– Aldian aldiko informazio sistemen, eta estatistikak eta indizeak ezagutzen errazten duten boletinen sorkuntza sustatzea.

c) Informazio lana; ahal duten bezain laster batzordeek, azpibatzordeek edo jagoleek eurek egindako proposamenaren bidez, gaiak hurrengo iharduerok izanik:

– Zabalkunde bilerak egitea.

– Segurantzaren sustapena.

– Kartelak eta erakusketak.

– Arreta egitarau batean finkatzeko balio duten kanpaina trinkoak.

– Ikastaro eta azalpenak.

II. KAPITULUA

IHARDUERA TOXIKO, NEKAGARRI

ETA ARRISKUTSUAK

113. artikulua.– Zeintzuk diren.

Udal enplegatu publikoek beren eginkizuna betetzen egiten dituzten iharduerek, nekagarriak, toxikoak edo arriskutsuak direlako katalogazioa edukiko dute, egoera toxikoetan edo oso arriskutsuetan burutzen direnean, nahiz eta iharduera horiek betetzea enplegatu publiko horien lan betebeharren egiteari berari dagokiona izan.

114. artikulua.– Iharduera nekagarriak.

Nekagarritzat sailkatuak izango dira, burutzean zarata, bibrazio, ke, gas, usain, laino, suspentsioko hautsengatik edo bestelako substantziengatik nekea sortzen dutenak, bai eta etengabe burutzearen zioz, gainzama sortzen duten iharduerak, osotasun fisiko nahiz psikikoarekiko arriskuaz, hala nola ez-erosoetako lan iraunkorra zamak etengabe goratzea eta bortxazko mugimenduak.

115. artikulua.– Iharduera toxikoak.

Toxikotzat, giza osasunerako kaltegarri gertatzen diren ekoizkinen jariapena edo isurketa sortarazten duten iharduerak sailkatzen dira. 116. artikulua.– Iharduera arriskutsuak.

Arriskutsutzat, leherketa, erregai, erradiazioengatik edo antzeko garrantziagatik pertsona edo ondasunentzat arrisku larriak sor ditzaketen ekoizkinak fabrikatzea, erabiltzea, saltzea edo biltzea helburutzat daukaten iharduerak hartzen dira, bai eta berehalako lesio fisikoa sortaraz dezaketen iharduerak ere.

117. artikulua.– Edonola ere, segurantza- eta osasun-neurri egokiak jarriz, aurrean aipatutako nekagarritasun, toxikotasun edo arriskutasun egoerak konpontzeko ahaleginak egingo dira.

118. artikulua.– 1.– Toxikotasun edo nekagarritasun nahiz arriskutasun bereziko egoeretan buruturiko lanen ziozko ordainketak, erakundeak esleituko ditu, lanpostu bakoitzari dagokion osakin berezia finkatueran.

2.– Berori egitea ezina bada, laneko segurtasun ezaren egoera bereziak edo higiene neurrien eza, nekagarritasun, toxikotasun edo arriskutasuneko egoera berezi horietan egindako lana bereziki ordainduz, honako akordio honetako xedapen iragankorretarik laugarrenean xedaturikoaren arabera, konpentsatuko dira.

Artikulu hau 2000 urtean sartuko da indarrean.

119. artikulua.– Erakundearen eta enplegatu publikoen ordezkaritzaren artean zenbait iharduera nekagarri, toxiko edo arriskutsutzat katalogatzeko adostasunik ez badago, alderdi biok txostena egingo dute horri buruz eta Akordioaren batzorde misto parekideari bidali, eta horrek auzian artekaritza egin eta ebatzi ahal izango du. Batzorde misto parekideak segurantza- eta osasun- batzordeari, azpibatzordeari edo jagoleei txosten osagarri bat eskatu ahal izango die, bai eta laneko segurantza- eta osasun-kabineteei ere.

120. artikulua.– Jatorrian toxikotzat edo bereziki arriskutsutzat katalogaturiko iharduerak burutzean segurantza- eta osasun-baldintzak aldatuz gero, sailkapen horiek berriro ikusi beharko dira, katalogazio hori ken daitekeelarik, ezarritako neurriak egokiak gertatzen badira.

Udal erakundeek ordenagailuko terminal, pantaila, etabarren aurrean zerbitzuak egiten dituzten enplegatu publikoei, berauen lanak erator ditzakeen eritasun nahiz istripu arriskuak aurrikusten beharrezko diren babes neurri guztiak eman beharko dizkiete, gainera, jarraian azaltzen diren puntuok beteko dira:

1.– Burutzen duten lanagatik ikustarazpen pantailak erabili behar dituen langileriak, medikuek aurretik azterketa egin diezaioten eskubidea izango du pantailarekin lanari ekin aurretik, bai eta urtero mediku azterketa izateko ere, eta horietan arreta berezia emango zaio ikusmen, mugikortasun eta psikologia arazoak detektatzeari.

2.– Laneko segurantza- eta osasun-batzordeak ikustarazpen pantailak erabiltzen diren lanpostuen kokamendua zainduko du eta bereziki haien faktore ergonomikoak (pantailen kokapena, mahai eta aulki mota...) eta inguruko baldintzak (argiketa, aireztaketa, soinua...).

3.– Pantailekin egindako lanari atxeki dakizkiokeen sintomak agertzen badira, lanpostuaren azterketa berezia eta azterketa medikua egingo dira.

4.– Etengabe ikustarazpen pantailekin lan egiten denetan, lanpostu jakin horren azterketa zehatza egingo da eta segurantza- eta osasun-batzordeak txostena eman ondoren beharrezko neurri zuzentzaileak ezarriko dira, horien artean atsedena hartzeko arauak edota lan ihardueraren aldaketa egon litezkeelarik. Batzordeak osatu eta hilabetera, horiek edukina aztertzeari eta hori burutzeko plangintzari ekin beharko zaizkie.

Nolanahi ere, segurantza- eta higiene-batzordeari dagokio aurreko atalak betetzen direnari buruzko segimendu eta kontrola egitea.

121. artikulua.– Mediku berrikuspenak.

Mediku berrikuspenak egingo zaizkio Akordioaren aplikazio eremuaren barruko langileriari aldian-aldian, honako atal hauetan zehaztuko denarekin bat etorriz:

1.– Aurretiazko azterria edo sarrerakoa: nahitaezkoa izango da, eta enplegatu publikoa Administrazioaren zerbitzupean onartu aurretik.

2.– Urtean urteko azterria: enplegatu guztiei egingo zaie, horien osasunerako arriskua egon edo ez.

Urtean urteko azterri arruntak borondatezkoak izango dira, legezko arautegi orokorra aplikatu ahal bada ere, orduan, aurretiaz segurantza- eta osasun-batzordeari horren berri emanda.

Nolanahi ere, aurretiaz egin beharreko saioak langileriari eta segurantza- eta osasun-batzordeari jakinaraziko zaizkie, eta saio horien emaitzak beraien menpeko langileriari bakarrik emango zaizkio.

SEIGARREN TITULUA

UDAL ENPLEGATU PUBLIKOEN SINDIKATZE, EKINTZA SINDIKAL, ORDEZKARITZA, PARTE HARTZE, BILTZE ETA NEGOZIAKETA

KOLEKTIBOKO ESKUBIDEA BURUTZEKO

ARAUBIDEAZ

I. KAPITULUA

UDAL ENPLEGATU PUBLIKOEK SINDIKATZEKO DUTEN ESKUBIDEAZ: BERONEN EDUKIN

ETA BABESA

122. artikulua.– Udal enplegatu publikoek, enplegatu legez berezko dituzten lanbide, ekonomia eta gizarte interesak defendatzeko eta sustatzeko, aske sindikatzeko eskubidea daukate.

123. artikulua.– 1.– Aurreko 122. artikuluaren xedeetarako, udal eta foru enplegatu publikoak legez eraturik dauden langileen zentral sindikaletan afiliatu ahal izango dira. Eskubide hau izaera militarra ez duten kidego armatuen kide diren udal enplegatu publikoek ere badaukate.

2.– Aipatutako zentral sindikalek Herri Administrazioaren agintari, organo eta hierarkiekiko independentzia osoa edukiko dute azkenekoek esku hartzen dutenean legezko babeserako eskubidea dutelarik.

124. artikulua.– 1.– Udal eta foru erakundeek babes egokia emango diete beren zerbitzupeko enplegatu publikoei enpleguarekin zerikusirik daukan edozein egitate antisindikal edo bereizkeriazkoren aurka.

2.– Babes hori ekintza guztien aurka burutuko da, beti ere bereziki helburua hauetarikoa denean:

1.– Enplegatuaren enplegu baldintzetan eragitea, hura zentral sindikal batean afilia ez dadin edo zentraletik irten dadin.

2.– Udal enplegatu publiko bat bere lanean erasotzea edo baztertzea, edonola kalteak egitea, zentral sindikal baten kide izateagatik edo erakunde horri datxezkion ihardueretan parte hartzeagatik.

3.– Udal enplegu publikoa zentral sindikal batean afiliatua ez izateari edo zentraletik irten beharrari lotzea.

publikoei antzatetsitako eskubideak, pertsona eta ondasunekin behar den begiruneaz burutuko dira, lanaren martxa ona ez oztopatzen saiatuz eta zerbitzuaren beharrizanak zainduz.

II. KAPITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEN

EKINTZA SINDIKALETARAKO ESKUBIDEAZ:

BERONEN ITXURAKETA, EREMU

ETA SUBJEKTUAK

LEHENENGO ATALA

EKINTZA SINDIKALAREN ITXURAKETA

ETA EREMUA

126. artikulua.– Udal enplegatu publikoek, dagokien erakundean zerbitzuan edo zerbitzutik kanpo, dagozkien ekintza sindikalak burutzeko eskubidea daukate, sindikatzeko eskubidea aske erabili eta praktikan garatuaz.

127. artikulua.– 1.– Aurreko artikuluari dagokionez, udal erakundeetako ekintza sindikaletarako hurreneko eremutzat, lantokia hartuko da, holakotzat, erakunde horien egoitzak eta berauei egon eta fisikoki ezberdina den egoitzan dagoen beste edozein bulego, establezimendu, lokal edo lanleku hartzen direlarik.

2.– Aurreko atalak aipatzen duenari ere dagokionez, udal erakundeetako ekintza sindikalak burutzeko beharrezko antolaketa markotzat, Udal eta Foru Administrazioen sektorean ordezkaritasun gehien daukaten zentral sindikalen atal sindikalek osatzen dutena hartuko da, honako akordio honetako titulu honetako III. kapituluko 150. artikuluan adierazitakoaren arabera.

BIGARREN ATALA

ATAL SINDIKALAK ORO HAR

128. artikulua.– Legez aintzatetsitako zentral sindikaletan afiliaturik dauden enplegatu publikoek, zerbitzua ematen duten erakundeetan atal sindikalak eratu ahal izango dituzte, titulu honetan xedaturikoaren arabera.

129. artikulua.– Akordioan atal sindikalei aintzatetsitako berme, ahalmen, eginkizun eta eskumenak iratxikitzeko, dagozkien erakundeetan, sinesgarriro eta ezbairik gabe, dauden zentral sindikalek gutxienez Administrazioaren sektorean egindako hauteskunde sindikaletan langileriaren batzordeen eta langileriaren eskuordeen kideen ehuneko hamarra lortu dutela benetakotu beharko dute, titulu honetan ezarritako hauteskunde prozeduraren arabera, edo erakunde bakoitzaren zerbitzupeko langileriari dagokion afiliazioaren gutxienezko portzentaia dutela, hurrengo eskalaren arabera kalkulatua:

Erakundearen zerbitzupeko langileen kopurua Atal sindikalarekiko gutxienezko

afiliazio portzentaia

6 baino gutxiago %75

6tik 30era %50

31tik 100era %20

101etik 250era %15

250 baino gehiago %10

130. artikulua.– Atal sindikalek, besteak beste, hurrengo ahalmen, berme, eginkizun eta eskumenok izango dituzte.

a) Beren zentral sindikalen eta berauen afiliatuen interesak ordezkatu eta defendatzea.

b) Beren ordezkari sindikalen bidez, beren afiliatu guztien gizarte-lanezko arazoetarako legezko ordezkaritza eduki eta erabiltzea afiliatuek bestelako legezko ordezkaritza moduak lor baditzakete ere.

Honelako ordezkaritza atal sindikalei iratxikitzeagatik, beste ahalmen batzuen artean, gizarte-lan azturazko edozelango esku-sartze, eskaera, erreibindikazio edo erreklamazio egitea bidezkoa da, idazki bidez edo agerpen bidez, edozein afiliaturen izenean eta ordezkaritzapean, berauek banan-banan ihardun badezakete ere.

c) Erakunde bakoitzeko langileriaren arazo guztiei buruz informazio ahalik eta osoena hartzea, berorretako langileriaren arduradunen bidetik.

d) Erakunde bakoitzaren zerbitzupeko langileriaren gizarte-lan erreibindikazioak hartu eta berorretako eskudun agintari edo organoei, bai eta batzordeari edo langileriaren eskuordeei aurkeztea ere.

e) Beren ekimenez, erakunde bakoitzeko langileria ukitzen duten arazo guztiak ikertu eta beroriei buruz informatzea, xede horretarakoxe, ataleko batzordeentzat eta eskuordeentzat edo ordezkari sindikalentzat, arazo horiei buruzko edozein dokumentazio aske lortu, kontsultatu eta dohain erreproduzitzeko bidea emanaz, bakarrik agertuz eta hitzez adierazten dutenean, horretarako eskabiderik azaltzea edo idatzizko baimenik lortzea beharrezkoa izan gabe, erreserba eta ez-gehiegikerien mugen barnean.

Honetara, arazo horiei buruzko dokumentaziorik daukaten bulegoetako edo zerbitzuetako buruek emateko beharra edukiko dute, kontsultak eta erreprodukzioak egiteko baimena emanaz, agiriak gal ez daitezen, egokitzat hartzen diren bermeen eta lanbide isilpearen eginbeharra ez betetzearen zioz eskatzaileek erantzukizunak sor balitzakete ere.

f) Izaera sindikaleko edo lan, lanbide, gizarte-politika edo kultura interesa duten informazioa, prentsa, propaganda eta argitalpenak burutu, erakutsi, eta aske eta lan ordu eta lekuetan zabaltzea.

Honi dagokionez, erakunde bakoitzak bere pentsutan iragarki oholak eta erakuspen eta zabalkunderako mahaiak ezartzeko xedatuko du, atal sindikalentzat bakarrik lehenago aipatutako motako edozein dokumentazio erakunde berorri dagozkion lanlekuetan toki egoki eta ikusgarrietan agertzeko; ohol eta mahaien kopurua, tamainia eta banaketa, zentroaren izari eta egiturei dagokiena izango da, batzuetan eta besteetan azaltzen denari ahalik eta publizitate eta eskuragarritasun handiena bermatzeko.

Halaber, erakunde bakoitzeko eskudun agintari edo organoak behar bezala eskatzen duen atal sindikalari, lehen adierazitako argitalpenak burutzeko bitartekoak eta langaiak erabiltzen erraztu beharko dio, baldin eta zentzuz eta neurriz egiten bada eta zerbitzuen zuzkidura materialaren funtzionamendu arruntari kalte egiten ez badio.

g) Erakundeak iharduera sindikaletarako emandako lokala erabiltzea, haren ezaugarriek eta ekipamenduak, ahalmen, zuzkidura, material eta kokapen fisikoari dagozkienez beharrizanak bete behar dituztelarik. Ahalbide materialek erraz dezatenean, lokalaren erabilpena esklusiboa izango da eta baztergarria, atal sindikalak kapitulu honetako 140. artikuluaren barruan sartutako eskalan ezarritako gutxienezkoak gainditzen baditu; edonola ere, langile kopurua bostehunekoa baino handiagoa denean, afiliazioaren %20a lortzen duten atal sindikalei emango zaie lokal hau.

h) Bilera eta biltzarretarako deialdia egin eta beroriek egitea, hala afiliatuena, nola erakundeko langileria guztiaren edo zati batena, lansaioaren barnean edo kanpo, erakunde bakoitzeko bulegoetan edo kanpoan, hau guztiau honako titulu honetako V. kapituluan bilerak egiteko eskubiderako ezarritako beharkizunekin bat etorriz.

i) Beren eskumenetan dihardutela, egiten duten edozein ihardueratan aholkulariak erabiltzea.

j) Kuota sindikalak biltzeko, erakundeek nominatik deskontatzea erabaki ahal izango dute zentral sindikalak honelaxe eskatzen duenean, aurretiaz afiliatuek baimena ematen badute.

k) Erakundeko eskudun organo ebazleei, langileriaren arduradunaren bitartez, langileria eta laneko segurantza- eta higiene-egoerei buruz jazotzen diren arazoak azaldu eta negoziatzea, lanaren garapenari buruz, eta laguntza, segurantza eta gizarte aurrikuspenari buruz, beti ere erakundearen eskumenekoa denean eta titulu honetako VI. kapituluan ezarritakoaren arabera.

l) Aurreko k) letran aipatutako gaiei buruzko edozein ebazpen hartzera bideraturiko administrazio borondatea eratzeko prozesua gertatzeko fasean parte hartu eta esku sartzea, titulu honetako IV. kapituluan ohartemandakoaren arabera.

m) Beren iharduketa arloari dagozkion gaiei buruzko iritziak aske azaltzea.

n) Beren afiliaturen baten aurka diziplinazko prozedura eragitekotan, laguntza eta defentsa eman eta entzunaldia lortzea, prozedura horretan araupeturiko norbere eskubidea badago ere.

HIRUGARREN ATALA

ATAL SINDIKALETAKO AFILIATUAK

131. artikulua.– Erakunde bakoitzeko atal sindikal ezberdinen afiliatutzat, haren zerbitzupeko langileriaren artean zentral sindikal bakoitzean ordainketak eginak izan eta benetakotze-karnet egokia dutenak hartzen dira.

benetakoturiko atal sindikaletako afiliatuek hurrengo eskubideok izango dituzte:

a) Zentral sindikal bakoitzak izendaturik, edozein motatako ordezkaritza nahiz aginte sindikala burutzea, zerbitzuaren barnean nahiz kanpoan, erakunde bakoitzean eta honako akordio honetan aurrikusitakoaren arabera.

b) Beren afiliazio sindikalaren zioz lanean izan litzaketen gehiegikeriazko ekintza mingarri edo bereizkeriazkoen aurrean erakundeak babestuak izatea.

c) Erakundearen pentsutan, berorren aurkako epai auzibidetik sortzen diren kostu ekonomikoak itzultzea, epaia haren aurkakoa izatekotan, Akordioaren batzorde misto parekideak haren aldeko irizpena aurretiaz emana duelarik.

d) Diziplinazko araubidea osatzen duten fase guztietan izaera sindikaleko laguntza, defentsa eta entzunaldia hartzea, eurek interesatu gisa dagokiekeen defentsarako banako eskubidea badute ere.

e) Afiliatu guztientzat, zerbitzualdiaren bitartean beren zentral sindikalaren prestakuntza sindikaleko ikasturteetara edo ikastaroetara, kongresu eta antzeko ihardueretara joateko bost laneguneko lizentzia hartzea, zentralak berrogeita zortzi ordu gutxienez aurretik erakundeari jakinarazi behar diola. Lizentzia hori honako akordio honetako kapitulu honetako 136. artikuluan ezarritako eskalan adierazitako gutxienezko afiliazioa duten atal sindikaletako afiliatuentzat ordaindua izango da.

f) Lan ordutegi eta lantoki barnean nahiz kanpo biltzea, honako akordio honetan aurrikusitakoaren arabera.

g) Euskadiko Udal Administrazioetako Langileriaren Enplegu Baldintzak araupetzen dituen Akordioaren Mahai Negoziatzailean edo beronen babesean sortutako batzorde misto parekideetan mahaikide nahiz aholkulari gisa egindako partaidetzagatik, beraien lanetik erabat nahiz zati batez aske geratzea, mahaikidetza edo aholkularitza horiek burutzeko beharrezko den epealdiaren bitartean, Akordioaren batzorde misto parekideak aurretiaz ados egon behar duelarik.

LAUGARREN ATALA

ATAL SINDIKALETAKO BATZORDEAK

133. artikulua.– Atal sindikal bakoitzaren batzordea, haren afiliatuen zuzendaritza, ordezkaritza. negoziaketa, mobilizazio eta defentsarako elkargo organoa da, haren eraketa, kopuru-osaketa, antolaketa eta funtzionamendua, atal sindikalaren eskumen esklusiboa izanik.

134. artikulua.– Aurreko 133. artikuluan xedatutakoa gora-behera, erakunde bakoitzarekin benetakoturiko atal sindikala duen zentral sindikalak, bere ataleko batzordearen eraketa eta osaketaren berri eman beharko dio erakundeari, bai eta sor daitekeen edozein aldaketarena ere.

135. artikulua.– Atal sindikal bakoitzaren batzordeak, hari iratxikitako ahalmen, berme, eginkizun eta eskumenak burutu behar ditu elkargo gisa, horretarako, bere kideen gehiengoaren bidezko erabakiaz, administrazio nahiz epai ekintza egokiak erabiltzeko gaitasun juridiko osoa duelarik.

136. artikulua.– Atal sindikal bakoitzaren batzordeko kideek, haren afiliatuen legezko ordezkari gisa, hurrengo berme eta ahalmenok izango dituzte:

a) Beren iharduera sindikalarekin zerikusirik daukaten zioengatik, hautatuak diren epealdian eta hurrengo bi urteetan, ezin izango dira beren lanean, ekonomi nahiz lanbide garapenean, diziplina bidez zehatuak izan ez eta derrigorrez lekuz aldatuak, transferituak eta destinatuak beste lanpostu edo lanleku batera ere.

b) Beren iharduera sindikala burutzeko, beren ordainketetan urripenik izan gabe, beren lansaioari dagozkion orduetarik hilabetean sindikatugintzarako kopuru bat izatea, batzordekide nahiz langileriaren eskuorde gisa dagozkienez gainera, hurrengo eskalaren arabera.

Erakundearen zerbitzupeko Atal sindikalaren Sindikal-gintza Sindikalgintza orduen kopurua

enplegatu publikoen gutxienezko orduetarako eskubidedun S.S.en eskubidedun kide

kopurua afiliazio portzentaia batzordekide kopurua bakoitzeko

6tik behera6 75% 1 5

6tik 30era 50% 2 5

31tik 100era 20% 3 10

101 - 250 15% 4 15

250tik gora 10% 5 20

Beren zerbitzupean hogeita hamar langile baino gehiago daukaten udal erakundeetan, aurreko eskalaren gutxienezko portzentaia baino gehiagoko afiliatu kopurua daukan atal sindikalari, gutxienezko portzentaia horren adinako afiliatu kopuru bakoitzeko, sindikatugintza-orduetarako eskubidea daukan atalaren batzordeko beste kide dagokio.

c) Batzordeak edo langileriaren eskuordeek aurretiaz onarturik, berauen bileretara hizpidez joan ahal izatea, sindikatugintzarako orduen pentsutan.

d) Beren atal sindikaleko beste kideek metaturiko sindikatugintzarako orduen zioz, beren lanetik erabat edo zati batez aske geratzea, beren ordainketen inolako urripenik gabe, metaketa horien idatzizko jakinarazpen soila erakunde bakoitzeko lehendakariari emanez.

e) Banaka nahiz elkargo gisa, askatasunez, beren iritziak azaltzea beren iharduerarekin zerikusirik daukaten arazoetan.

f) Diziplinazko espediente batean, instruktore edo idazkari legez izendatuak balira, beraien abstentzioa edo desenkusapena onartzea.

BOSTGARREN ATALA

ESKUORDE SINDIKALAK

137. artikulua.– Benetakoturiko atal sindikaletan, bakoitzaren zentral sindikalak eskuorde sindikal bat edo batzuk izendatu ahal izango ditu.

138. artikulua.– Eskuorde sindikalek hurrengo eginkizun eta eskubideok izango dituzte:

a) Bakoitzaren atal sindikalari iratxikitako eskumenak erabiltzea.

b) Beren sinaduraz atal sindikalak iragarki oholean argitaratzen duena kautotzea.

c) Hala atal sindikalaren batzordearen, nola afiliatu guztien bileretarako deialdia egitea.

d) Beren ordainketen urripenik gabe, beren lansaioari dagozkion orduetatik, sindikatugintzarako hileko hogei ordu izatea, atal sindikalak ehun afiliatu baino gehiago biltzen baditu, eta sindikatugintzarako beste hogei ordu gainerako ehun afiliatu bakoitzeko. Aurrekoa honela da, ataleko batzordearen edo langileriaren batzordearen kide legez edo langileriaren eskuorde legez sindikatugintzarako orduak badituzte ere.

e) Beren atal sindikaleko beste kideek sindikatugintzarako metaturiko orduen zioz, beren lanetik erabat edo zati batez aske geratzea.

Horretarako, hauexek izango dira beharrezkoak:

1.– Batzorde misto parekideari zentral sindikal bakoitzaren eskuorde edo kide bakoitzak metatu nahi dituen orduen berri ematea.

2.– Akordioaren batzorde misto parekideak, horri buruzko azterlana egin eta zerikusirik duten udal erakundeei entzunaldia eman ondoren, txandaketa osoari adostasuna emango dio, gehienez, zazpi eskuorde sindikalentzat, eta kopuru hau Akordioaren sindikatu sinatzaileen artean proportzioaren arabera banatuko da.

Aurrean azaldutako sistemaren bitartez bere lanaz zeharo askatua den udal enplegatu publikoak zerbitzu aktiboko administrazio egoeran iraungo du, bere ekonomi, lanbide eta gizarte eskubideetan urripenik jaso gabe. f) Beren atal sindikalaren izenean eta ordezkaritzan, beren egitekoa betetzeko behar diren epai nahiz administrazio ekintza guztiak erabiltzea.

g) Diziplinazko espediente batean, instruktore edo idazkari legez izendatuak balira, beraien abstentzioa edo desenkusapena onartzea.

III. KAPITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEN

TALDE ORDEZKARITZARAKO

ESKUBIDEAZ

LEHENENGO ATALA

ORDEZKARITZA- MAILAK ETA ORGANOAK

139. artikulua. – Udal enplegatu publikoen talde ordezkaritzaren iharduleak honako hauek izango dira:

a) Oro har, Udal Administrazioen sektorearen mailan, sektore horretan ordezkaritasun gehien duten langileen zentral sindikalak. Honetara, Udal eta Foru Administrazioen sektorean egindako hauteskunde sindikaletan kide hautatuen %10a gutxienez lortua duen zentral sindikala izango da ordezkaritasun handienekoa.

b) Udal erakunde bakoitzaren mailan bereziki, benetakoturiko atal sindikalak, akordio honetako 129. artikuluan xedaturikoaren arabera, bai eta kide hautatuak ere.

BIGARREN ATALA

BERME, AHALMEN, GAITASUN

ETA ESKUMENAK

140. artikulua.— Berme eta ahalmenak.

Kide hautatuek hurrengo berme eta ahalmenok izango dituzte: a) Ordezkaritzako organo hautatuen aldetik entzunaldia jasotzea, haietako bati diziplinazko prozedura jarraitzen bazaio, prozedura horretan interesatuarena araupetzen bada ere.

b) Banaka nahiz elkargo gisa, askatasunez, beren ordezkaritzaren alorrari dagozkion gaietan iritziak azaltzea, lanbide, lan edo gizarte interesa duten informazioak burutu, argitaratu eta zabaldu ahal dituztelarik, aurretiaz erakundeko lehendakariari jakinaraziz.

Honi dagokionez udal erakundeek beren pentsutan iragarki oholak ezartzeko xedatuko dute, ordezkaritzako organo hautatuentzat eta langileriaren batzordeentzat bakarrik lehenago aipatutako motako edozein informazio erakunde horiei dagozkien lanlekuetan toki egoki eta ikusgarrietan agertzeko. Ohol horien kopurua, tamainia eta banaketa zentroaren izari eta egiturei dagozkienak izango dira, beraietan azaltzen denari ahalik eta zabalkunde handiena bermatzeko.

Halaber, erakunde bakoitzeko eskudun agintari edo organoak ordezkaritzako organo hautatuei edo langileriaren eskuordeei, kasuan kasu, lehen aipatutako informazioak burutzeko bitartekoak eta langaiak erabiltzen erraztu beharko die, beti ere zentzuz eta neurriz egiten bada eta zerbitzuen zuzkidura materialaren funtzionamendu arruntari kalte egiten ez badiote.

c) Beren ordezkaritzan iharduteagatik, beren agintealdian eta hura amaitu eta hurrengo bi urteetan, ezin izango dira beren lanean, ekonomi nahiz lanbide garapenean, diziplina bidez zehatuak izan, ez eta derrigorrez lekuz aldatuak ere.

d) Beren ordezkaritza eginkizunak burutzeko,beren ordainketen urripenik gabe, lansaioari dagozkion hileko ordu batzuk izatea, hurrengo eskalaren arabera:

– 100 langiletaraino: 30 ordu hileko.

– 101 eta 250 langileren artean: 35 ordu hileko.

– 250 langile baino gehiago: 40 ordu hileko.

Halaber, mahaiburu (edo idazkari) kargua burutzen duen ordezkaritzako organoaren kideak, hileko beste ordu kopuru bat eduki ahal izango du kargu hori burutzeko, hurrengo eskalaren arabera:

– 100 lanpostutarainoko erakundeetan: 5 ordu.

– 101 eta 250 lanposturen arteko erakundeetan: 7 ordu.

– 251 eta 500 lanposturen arteko erakundeetan: 9 ordu.

– 501 eta 750 lanposturen arteko erakundeetan: 12 ordu.

– 751 baino gehiagoko erakundeetan: 15 ordu.

Azaldutako bi ordu-esleipen moten konputuan, informazio batzordeen edo erakundeko organoen batzarretan edo erakundeak sustaturiko bileretan eta sektoreko erakundearen eginkizun eremuko negoziaketa kolektiboetan emandako denbora salbuetsiko da.

e) Beren ekintzetarako erakundeak emandako lokala erabiltzea, haren ezaugarriek eta ekipamenduak, ahalmen, zuzkidura material eta kokapen fisikoari dagozkienez, beharrizanak bete behar dituztelarik.

f) Diziplinazko espediente batean, instruktore edo idazkari legez izendatuak balira, beraien abstentzioa edo desenkusapena onartzea.

141. artikulua.– Gaitasuna.

Langileriaren eskuordeek eta ordezkaritzako organo hautatuek beren eskumenen eremuari dagokion guztian, administrazio nahiz epai ekintzak burutzeko gaitasun juridikoa izango dute, beren kideen gehiengoaren bidezko erabakiaz.

142. artikulua.– Eskumenak.

Ordezkaritzako organo hautatuek eta langileriaren eskuordeek hurrengo eskumenok izango dituzte:

a) Udal erakunde bakoitzeko langileriaren arazo guztiei buruz informazio ahalik eta osoena hartzea, berorretako langileriaren arduradunen bitartez.

b) Beren ekimenez, udal erakunde bakoitzeko langileria ukitzen duten arazo guztiak ikertu eta beroriei buruz informatzea, xede horretarakoxe arazo horiei buruzko edozein dokumentazio aske lortu, kontsultatu eta dohain erreproduzitzeko bidea dutelarik, bakarrik agertuz eta hitzez adierazten dutenean, horretarako eskabiderik azaltzea edo idatzizko baimenik lortzea beharrezkoa izan gabe.

Honetara, arazo horiei buruzko dokumentaziorik daukaten bulegoetako edo zerbitzuetako buruek, emateko beharra edukiko dute, kontsultak eta erreprodukzioak egiteko baimena emanaz, agiriak gal ez daitezen, egokitzat hartzen diren bermeen eta lanbide isilpearen eginbeharra ez betetzearen zioz eskatzaileek erantzukizunak sor balitzakete ere.

c) Udal erakundeko eskudun organo ebazleei, langileriaren arduradunaren bitartez, langileria eta laneko segurantza- eta higiene-egoerei buruz jazotzen diren arazoak azaldu eta negoziatzea, lanaren garapenari buruz eta laguntza, segurantza eta gizarte aurrikuspenari buruz, beti ere erakundearen eskumenekoa denean eta titulu honetako VI. kapituluan ezarritakoaren arabera.

d) Aurreko c) letran aipatutako gaiei buruzko edozein ebazpen hartzera bideraturiko administrazio borondatea eratzeko prozesua gertatzeko fasean parte hartu eta esku sartzea, titulu honetako IV. kapituluan ohartemandakoaren arabera.

IV. KAPITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEK ESKU HARTZEKO DUTEN ESKUBIDEAZ

143. artikulua.– Udal enplegatuek atal sindikalen edota ordezkaritzako organo hautatuen edo langileriaren eskuordeen bidez, administrazio borondatea eratzeko prozesua gertatzeko fasean parte hartzeko eskubidea izango dute, beti ere hark lanaren garapenari buruzko, eta laguntza, segurantza eta gizarte aurrikuspenari buruzko ebazpenen bat hartzera jotzen duenean, baldin eta udal erakundearen eskumenekoa bada eta titulu honetako VI. kapituluan xedatutakoaren arabera.

144. artikulua.– Aurreko artikuluan adierazitakoari dagokionez, udal erakundeak enplegatu publikoekin izan behar duten solaskidea izendatuko dute, udalei dagokienean, langileriari buruzko arloko eskumenak dituen informazio batzordea izango dela, eta aurrekoa honela da, titulu honetako VI. kapituluko 170 artikuluan jarritakoa gora-behera.

145. artikulua.– Enplegatu publikoen ordezkaritza, ordezkaritzako organo hautatuek edo langileriaren eskuordeek edota titulu honetako II. kapituluko 141. artikuluan aipatutako gutxienezko ordezkaritasuna duten zentral sindikalek izango dute. Enplegatu publikoen ordezkaritza, atal sindikalek bakar-bakarrik eduki ahal izango dute, denek batera, ordezkaritzako organo hautatuaren kideen edo langileriaren eskuordeen gehiengoa batzen dutenean, edo euren alde gutxienez erakundeko enplegatu publikoen %50a dutenean.

146. artikulua.– Udal erakundeetako ordezkariek ordezkaritzako organo hautatuekin edo langi-langileriaren eskuordeekin edota atal sindikalekin dituzten bilerak, gutxienez, hilabetean behin egingo dira.

147. artikulua.– Ordezkaritzako organo hautatuek edo langileriaren eskuordeek edota atal sindikalek aurreko artikuluan adierazitako bileren eguneko aztergaien zerrenda burutzen parte hartzeko eskubidea izango dute, egokiesten dituzten gai guztiak sartu ahal izango dituztela. Halaber, hurrengo bileraren behin betiko eguneko aztergaien zerrendaren berri emango zaie behar bezala, gutxienez berrogeita zortzi ordu aurretik, aldi berean sartutako gai guztiei buruzko agiri guztiak haien eskura jarriz, ezagutu eta aztertzeko.

148. artikulua.– Ordezkaritzako organo hautatuek edo langileriaren eskuordeek edota atal sindikalek mahai gainean utzi ahal izango dituzte 154. artikuluan adierazitako gaiei buruzko arazoak, beti ere azterketa zehatzagoa edota txostena behar dutela edo beroriek ebazteko garrantzizko datuak eta aurrerakinak falta direla uste dutenean.

Eskubide hau hamabost egunekoa baino luzeagoa ez den epearen barruan erabili ahal izango da.

149. artikulua.– Udal erakundeko ordezkariak eta ordezkaritzako organo hautatuak edo langileriaren eskuordeak bat ez badatoz, elkarren adostasunez kontsulta egin ahal izango zaio batzorde misto parekideari.

150. artikulua.– Edonola ere, enplegatuen ordezkariek, bai bileraren aktan, bai udal erakundeko ordezkariek horri buruz ematen duten irizpen edo txostenaren azalpen-zatian ere, beren ezbaien oinarri diren edonolako argudioak agertarazi ahal izango dituzte.

V. KAPITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEK

BILTZEKO DUTEN ESKUBIDEAZ.

151. artikulua.– Sestaoko Udaletxeko langileriak biltzeko eskubidea erabili ahal izango du kapitulu honetan adierazitako beharkizun eta baldintzekin.

152. artikulua.– Atal sindikal baten kide diren enplegatu publikoak, bildu ahal izango dira, haien ordainketek inolako kalterik jaso gabe, lansaioaren barnean, hurrengo taulan ezarritakoaren arabera:

Erakundeko langileen Urteko orduen

kopurua kopurua

30eraino 5

31 eta 100 artean 8

101 eta 250 artean 11

250 baino gehiago 14

Artikulu hau 2000 urtean sartuko da indarrean, 1999rako urtean helburu horietarako zuzendutako ordu kopurua 10ekoa izango delarik.

153. artikulua.– Atal sindikal baten afiliatuen bileretarako deialdia egiteko eskuorde sindikalek dute legebideztaketa.

154. artikulua.– Udal erakunde bateko langileria osoa, lansaioaren bitartean bildu ahal izango da, haren ordainketek kalterik jaso gabe, gehienez urteko hamabi orduz.

Artikulu hau 2000 urtean sartuko da indarrean, 1999rako urtean helburu horietarako zuzendutako ordu kopurua 10ekoa izango delarik.

155. artikulua.– Udal erakundeko langileria osoaren bileretarako deialdiak egiteko, hurrengook dute legebideztaketa:

– Erakunde sindikalek; euren buruz edo eskuorde sindikalen bitartez.

– Ordezkaritzako organo hautatuek.

– Edozein enplegatu publikok; beti ere kopurua talde ukituaren %40a baino txikiagoa ez denean.

156. artikulua.– Atal sindikal baten afiliatuen nahiz orotariko langileriaren bilera bat egiteko beharkizunak, hurrengook dira: a) Gutxienez berrogeita zortzi ordu aurretik egitea, salbuespenetan izan ezik.

b) Egiteko ordua eta lekua adieraztea.

c) Bilerarako deialdia egiteko legebideztaketa dutela benetakotzen duten sinatzaileen datuak igortzea.

d) Baimen eskabidea erregistratua izan eta hurrengo hogeita lau orduetako epearen barruan Erakundearen lehendakariak, idatziz, ingerarik azaltzen ez badu horri buruz, beste beharkizunik gabe egin daiteke.

157. artikulua.– Bilerak enplegatu guztientzat izan daitezke edo zerbitzu, bulego nahiz lanlekuen arabera egin.

158. artikulua.– Ez da inolako mugarik izango lansaiotik kanpo, bilerak egiteko, instalazio eta bulegoen segurantza salbu, eta biltokiek irekita egon behar dute edo irekitzeak garrantzizko eragozpenik ez du sortarazi behar.

VI. KAPITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEK

NEGOZIAKETA KOLEKTIBORAKO DUTEN

ESKUBIDEAZ

159. artikulua.– Udal Administrazio mailan Negoziaketa Mahai bat eratu ahal izango da, eta Akordio honetan erabakigai izan ez diren gaiak aztertzeko eskumena izango duelarik, Akordio honen Lehen Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera arabera.

ZAZPIGARREN TITULUA

UDAL ETA FORU ENPLEGATU PUBLIKOEN

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN IHARDUNAZ

KAPITULU BAKARRA

UDAL ENPLEGATU PUBLIKOEN HIZKUNTZ

ESKUBIDEEN IHARDUNAZ

160. artikulua.– 1.– Enplegatu publikoek, beren lanpostuak plangintzaren lehenengo epealdian, hots, 1994ko abenduaren 31rako, derrigorrez betea behar dela ezarrita duen hizkuntz eskakizuna esleituta izan eta hizkuntz eskakizunen sistema aplikatzetik ateratzen denean, eskubidea eta erabateko lehentasuna izango dituzte, horretarako ezarriko diren ikastaroetara joateko, berauek guztiz dohainik izan eta berberetan eman beharreko denbora kenduz.

2.– Enplegatu publikoek, beren lanpostuak derrigortasunik gabeko hizkuntz eskakizuna esleituta duenean, erakundearen aurrekontu eta

antolaketetan dauden ahalbideen barruan, euskalduntze prozesu berberari jarraitu ahal izango zaizkio, honela eginez gero, aurreko atalak aipatu duen langileriaren eskubide eta betebehar berdinak dituztelarik, lehentasuna euskararen ezaguera handiena dutenentzat izanik.

3.– Lanpostuen hizkuntz eskakizunak artean zehaztuta ez dauden kasuetan, enplegatu publikoek aurreko puntu bietan aintzatetsitako eskubide berdinak izango dituzte, udal erakundeari dagokion derrigortasun indizea eta aurrekontuetako baliakizuna aipatutako ikastaroetara joaten diren enplegatuen kopuruaren muga izan badaitezke ere.

4.– Udal erakundeak berak zehaztuko ditu asistentzi lehentasunak, aurreko lerroaldean aipatutako mugek eragina dutenean.

a) Udal eta foru enplegatu publikoek har ditzaketen ikastaroen modulu eta motak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 1992eko urriaren 5eko ebazpenean daudenak izango dira; ebazpen hori EHAAren 1992eko urriaren 16ko 202 zenbakian argitaratu zen, eta 1993eko otsailaren 24ekoak aldarazia izan zen, ebazpen hau berriz, EHAAren 1993eko martxoaren 6ko 45 zenbakian argitaratu zen.

b) Derrigorrezko eskakizuna esleituta duten postuak dituzten enplegatu publikoentzat ezik, eguneko hiru ordukoak edo asteko hamabostekoak baino luzeagoak ez diren euskalduntze ikastaroak lansaiotik kanpo emango dira. Honelakoetan, enplegatuak, konpentsazio gisa, ordubete kentzeko eskubidea izango dute, ikastaroa eguneko bi ordukoa denean, eta ordu t’erdi, hiru ordukoa denean.

c) Alfabetatze prozesua burutzen duten euskaldun enplegatu publikoek, haren ezaugarriak direla eta, eguneroko bi orduko ikastaroak egin ahal izango dituzte, astelehenetik ostiralera bitartean, bai eta lanorduen barruan ere.

d) Enplegatuen hizkuntz gaikuntzarako alfabetatze tekniko egitarauak, ALET, etab., lanpostu bakoitza Euskadiko Autonomi EIkarteko hizkuntza ofizial bietan burutu ahal izan nahian, lanorduetan eman daitezke.

5.– Enplegatu publiko bakoitzari, benetakotzen duen euskara ezagueren mailaren arabera, banan-banan zehaztuko zaio bere hizkuntz prestabidea (moduluak, denbora, inguruabarrak, etab.).

Enplegatu publikoak bere burua, bere hizkuntz prestabidea amaitu ondoren, hizkuntz gaitasuna benetakotzeko ezarriko diren saioetara aurkeztu beharko du.

HAEE eta HABE Udal Administrazioaren lankideak izango dira, enplegatuen hizkuntz prestabidea zehaztueran.

6.– Euskara ikasteko eskubidea, erantzukizun, asistentzia eta aprobetxamenduaren markoaren barruan erabiliko da.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 1992.eko urriaren 5eko ebazpenak, HABEk hilean behin, udal eta aldundiei, ikastaroen garapen, eskola asistentzia eta ikastaroetan dauden enplegatu publikoen aprobetxamenduari buruzko txostena emango diela, ezartzen du.

Halaber, hizkuntz prestakuntzako ikastaro bakoitza amaitu ondoren, HABEk, udal eta aldundiei, ikasle bakoitzaren aprobetxamendu orokorrari eta egokiesten dituen gomendioei buruzko txostena bidaliko die.

Txosten hauek ikusita, udal erakundeak komeniesten dituen neurriak hartu ahal izango ditu, langileriaren ordezkaritzari entzunaldia eman ondoren, diziplinazko erantzukizunak eska ditzakeelarik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Gaur egun lansaio murriztua duten langileek betetzen dituzten zerbitzu publikoek duten eskaera handitu egin denez, Udalak bere gain hartzen du konpromezua, lanaldi partziala duten langileek bete ditzaketen lanpostuak ez dituela, inola ere, Eskaintza Publikora aterako, edo beste era batez kontratatuko.

Bigarrena.– Udal honek deitutako hautaketa prozesuetan lehiatzaileei aurrekari penalak eskatzea ezabatzea kontratazio-oinarrietatik.

Hirugarrena.– Lanean egonkortasuna bermatzearren, Udal honek, zuzenean zein zeharka, egin ditzan kontratazio guztietan, inoiz ere du aldi baterako enpresen bitartekotasunik erabiliko, eta horrela jasoko da kontratazioetarako prestatutako baldintza orrietan.

Laugarrena.– Borondatez eta zerbitzuaren beharrizanek baimentzen dutelako, Batzorde Mistoak balioetsi ondoren, eta uztailaren 17ko 94/95. Dekretuaren arabera jubilazioa eska dezakeen langilearen kasuan, Udalak behi-behingoz langabetu bat kontratatuko du, langilearen jubilazio egunetik lanpostu hori behin-betikoz hornitu edo amortizatu dadin bitarterako.

Bostgarrena.– Bigarren Iharduera.

Ohiko lanpostua betetzeko gaitasun fisiko edota psikikoaren murrizpenari aurre egiteko xedez, batzorde bat eratuko da, Akordio hau izenpetzen denetik 4 hilabeteren barruan, beren lanposturako gaitasuna murriztuta duten langileak, trebatu ondoren, beste lanpostu (benetan beharrezko) batetara izendatzeko azterketa eta plangitza egingo duena. Horretarako beren lansaiotik urtean ordu batzuk erabiliko dituzte.

Batzorde hau sindikatuetako lau ordezkarik eta Udalbatzak izendatutako beste lau kidek osatua egongo da.

Honako alde hauek izango dira azterlanaren oinarri:

– Zein langile, bere adinaren zioz, gelditzen da bere lanposturako gomendagarri ez diren baldintza fisikoetan?.

– Zeintzu lanpostu geratzen dira hutsik?.

– Zein langilek bete ditzakete hutsik dauden lanpostu horiek?.

– Zer nolako trebakuntza jaso behar dute lanpostu horiek betetzeko?.

– Urtean zenbat orduz trebatu behar da lanpostu berria behar bezala betetzeko?.

– Eta sortutako gainerako gorabeherak.

Neurri hau Administrazioarentzako onuragarri izango da, dituen giza baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzen lagunduko diolako, eta ezin izango da langileen kalterako erabili, haien urteko ordainketak zati batean edo osotasunean inola ere murriztuko ez dituelarik.

Seigarrena.– 2001 urtean, Sestaoko Udaletxeko lan baldintzen akordio arautzaileak eta konbenio kolektiboak une horretan indarrean egon dadin Eufalebaren artikulu guzti-guztiak jasoko ditu, pentsio fondoari dagokiona salbu.

Zazpigarrena.– Akordio honen indarraldiaren jarraiko urteetarako Sestaoko Udalak onartu egingo ditu Eufalebaren Negoziaketa Mahaian hitzartutako soldata igoera eta gainerako gizarte hobekuntzei buruzko erabakiak.

Zortzigarrena.– Negoziaketa Mahai horretan erabakiko balitz XV. EUFALEBAn adierazitako akordioak aldaraztea, Sestaoko Udaleko Udalbatza Osoak sendetsi egingo du akordio horiek sartzea edo ez sartzea Udaletxe honetako langileei ezartzeko.

Bederatzigarrena.– LEl. Laneko absentismoa. Ordezko iharduera.

1.– Sei hilabeteko epearen barruan, honako akordio hau sinatzen denaz gero, beraren alderdi sinatzaileek konpromezua hartzen dute adituen batzordea eratzeko, zeinek epe horren barruan hobebideak araupetzeko proposamena aztertu eta igorriko baitu, hala eritasun arruntaren ziozko lizentziagatik absentismoa sortzen duten kariei buruz, nola hartu beharreko ordainketei buruz, eta eratortzen diren ordezko iharduerako postuei atxekitzeko errazten duten bideei buruz ere.

2.– Goian adierazitako denboran akordiora heltzen ez bada, erakunde bakoitzak, langileen ordezkaritzarekin aurretik elkar hartuta, lehen adierazitako alderdiak araupetuko ditu.

Hamargarrena.– Soldadutza egiteagatik edo ordezko gizarte zerbitzuan egoteagatik diskriminazio eta baztertzearen aurkako egoera.

1.– Herri langileari soldadutza eta ordezko gizarte zerbitzua betetzeko zerbitzu berezien egoera emateko, nahikoa izango da eginbehar hori betetzen hasteko agindua egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

Herri langileak soldadutza edo ordezko gizarte zerbitzua bukatu eta egutegiko 30 eguneko epean hasi beharko du lanean berriro.

Laguntza ekonomiko gisa aparteko ordainsari biri dagokien zenbatekoa jasoko du.

2.– Toki erakundeAk eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditue intsumisio kausak dituzten langileen zerbitzugintza errazteko.

Akordio honen bidez lotutako herri administrazioak eta sindikatuak lanbide heziketari dagozkion kuoten finantziazioa lortzeko tresnak zehazteko konpromezua hartu dute.

Era berean, Herri Administrazioetarako Etengabeko Prestakuntza Plan Orokorra egituratzeko borondatea eta konpromezua agertu dute; plan horretan kontuan izan beharko da Euskadiko toki administrazioko langileen prestakuntzaren egoera.

Dena dela, administrazioek Etengabeko Prestakuntza Plan bat egingo dute; plana sindikatuekin negoziatuko da lehentasunak, edukiak, hartzaileak eta librantzak ezartzeko.

Prestakuntzako derrigorrezko ikastaroak eta horrela erabakitzen diren guztiak lansaio gisa hartuko dira ondorio guztietarako.

Testuinguru honetan, honako hauek aztertuko dira:

1).– Sektoreko prestakuntzarako lehentasunak.

2).– Prestakuntza Planak garatzeko jarraibideak.

3).– Prestakuntzaren erregulazioa lan orduetan eta lansaiotik kanpo.

Hamabigarrena.– Eraginkortasuna zerbitzugintzan.

Indarrean dagoen araudiaren ezartzeari kalterik egin gabe, negoziazioa, sindikatuen partehartzea eta elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea funtsezko elementuak dira administrazioko zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta zerbitzu horiek eraginkorragoak izateko.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Udal Administrazioak indarrean duen ordainketa eskemarekin jarraituko du:

SOLDATA HIRURTEKOAK

Hileroko kopurua Hileroko kopurua

A Taldea........ 158.025 PTA 6.069 PTA

B Taldea........ 134.12 " 4.855 " C Taldea........ 99.977 " 3.644 " D Taldea........ 81.749 " 2.434 " E Taldea........ 74.630 " 1.825 "

DESTINO OSAKINA

30. Maila............. 2.272.707 PTA

29. Maila............. 2.020.142 "

28. Maila............. 1.805.528 "

27. Maila............. 1.603.501 "

26. Maila............. 1.414.125 "

25. Maila............. 1.224.749 "

24. Maila............. 1.148.972 "

23. Maila............. 1.066.935 "

22. Maila............. 991.159 "

21. Maila............. 915.447 "

20. Maila............. 852.323 "

19. Maila............. 801.787 "

18. Maila............. 751.308 "

17. Maila............. 707.030 "

16. Maila............. 662.881 "

15. Maila............. 618.668 "

14. Maila............. 574.518 "

13. Maila............. 530.305 "

12. Maila............. 486.155 "

11. Maila............. 441.942 "

10. Maila............. 406.840 "

9. Maila............. 377.645 "

8. Maila............. 354.264 "

Osakin Berezia

30. Maila A Taldea 3.880.054 PTA

30. Maila A Taldea 3.104.748 PTA

29. Maila A Taldea 3.492.152 PTA

28. Maila A Taldea 3.104.289 PTA

26. Maila A Taldea 2.393.208 PTA

26. Maila B Taldea 2.392.884 PTA

24. Maila A Taldea 1.765.106 PTA

22. Maila C Taldea 1.307.461 PTA

21. Maila A Taldea 1.108.250 PTA

21. Maila B Taldea 1.253.620 PTA

19. Maila B Taldea 1.194.395 PTA

18. Maila B Taldea 1.167.474 PTA

18. Maila C Taldea 1.167.474 PTA

17. Maila B Taldea 1.140.554 PTA

17. Maila C Taldea 1.140.554 PTA

17. Maila D Taldea 1.140.554 PTA

16. Maila C Taldea 1.124.402 PTA

16. Maila D Taldea 1.124.402 PTA

15. Maila C Taldea 1.108.250 PTA

15. Maila C Taldea 1.002.965 PTA

15. Maila D Taldea 1.108.250 PTA

14. Maila C Taldea 1.075.946 PTA

14. Maila C Taldea 1.043.641 PTA

14. Maila D Taldea 1.075.946 PTA

13. Maila D Taldea 1.043.641 PTA

12. Maila D Taldea 1.016.722 PTA

12. Maila E Taldea 1.016.722 PTA

11. Maila D Taldea 1.000.569 PTA

11. Maila D Taldea 984.417 PTA

11. Maila E Taldea 1.000.569 PTA

10. Maila E Taldea 984.417 PTA

9. Maila E Taldea 969.656 PTA

Ordainketa Iragankorra

24. Maila A Maila 126.528 PTA

22. Maila C Maila 1.663.169 PTA

21. Maila A Maila 102.779 PTA

21. Maila B Maila 558.188 PTA

19. Maila B Maila 344.368 PTA

18. Maila B Maila 240.505 PTA

18. Maila C Maila 718.507 PTA

17. Maila B Maila 138.778 PTA

17. Maila C Maila 616.780 PTA

17. Maila D Maila 871.972 PTA

16. Maila C Maila 511.237 PTA

16. Maila D Maila 766.429 PTA

15. Maila C Maila 343.684 PTA

15. Maila C Maila 73.941 PTA

15. Maila D Maila 598.876 PTA

14. Maila C Maila 206.267 PTA

14. Maila C Maila 82.177 PTA

14. Maila D Maila 461.459 PTA

13. Maila D Maila 337.329 PTA

12. Maila D Maila 220.144 PTA

12. Maila D Taldea 60.562 PTA

12. Maila E Taldea 319.810 PTA

12. Maila E Taldea 220.054 PTA

11. Maila D Taldea 103.935 PTA

11. Maila D Taldea 100.835 PTA

11. Maila D Taldea 9.157 PTA

11. Maila E Taldea 203.614 PTA

10. Maila E Taldea 92.695 PTA

10. Maila E Taldea 219.731 PTA

Bigarrena.– Mailen bitarteak.

Honako mailen bitarteak mantenduko dira.

Sailkapen Taldea Mailen bitarteak

A Taldea 21.etik 30.era

B Taldea 17.etik 26.era

C Taldea 14.etik 22.era

D Taldea 11.etik 19.era

E Taldea 8.etik 16.era

Hirugarrena.– Dedikazio bereziaren ziozko osakina zehazteko irizpideak.

1.– Dedikazio bereziaren ziozko osakina erakundeak lanpostuei esleituko die, beti ere berauek aldi berean eginkizun edukinaren izaeraren zioz hurrengook sortarazten dituztenean:

– Irabazizko beste edozein iharduera, zein publikoa zein pribatua, egiteko debekapena daukan dedikazio esklusiboa.

– Osoko dedikazioa, hurrengook daramatzanean:

a) Urtean mila zortziehun eta hogei orduz bertan egon beharra sortu eta oro har zatikako ordutegian egingo den lansaioa.

b) Bilera, batzorde, lekualdaketa, etabarretarako, erabateko gertutasuna, haiek ohizko ordutegiaren barruan edo kanpoan eginda ere.

2.– Osakin honen esleipena eta ezeztapena udal edo foru erakunde bakoitzeko gorengo organo betearazleak zehaztuko ditu, murritz eta banan-banan, langileen ordezkaritzari entzunaldia eman ondoren, eta interesatuak eta udal edo foru erakunde bakoitzaren ordezkariak onartzeko eta betetzeko konpromezu-agiria sinatuko dute.

3.– Osakin hau hartu behar denetan, irabazizko beste edozein iharduera egiteko debekapena betetzen ez bada, hoben astunaren ziozko diziplinazko erantzukizun egokia egongo da eta osakinaren hartukizuna berez etengo da, horretarako erakunde bakoitzeko langileriaren arduradunak ordainketa osagarri honen sortzapenean ezarritako baldintzak gordetzen direnentz aldizka frogatu behar duelarik, behintzat urtean behin.

4.– Osakin hau hartzen bada, ez dago eskubiderik aparteko ordurik jasotzeko.

5.– Oro har, legeak edo arauzko xedapenen batek ezarrita, bateraezintasuna edo dedikazio esklusiboa gorde behar duten lanpostuei ez zaie osakin hau aplikatuko, artikulu honetako 1. atalean adierazitako baldintza guztiak postu haiei hedatzea behar-beharrezkotzat hartzen denean salbu. Arautegiak eskatuta, dedikazio esklusiboak esklusibotasuna bakarrik nahitaezkoa duenetan, dedikazio osoaren beharkizun guztiak behar izan gabe, honako akordio honetako xedapen iragankorretarik Lehenengoan aurrikusita dagoen gutxienezko portzentaia baino handiagoa ez den DBO ordaindu ahal izango da.

Laugarrena.— Ordainketen zenbatekoa Akordio honen indarraldirako.

– Aintzinatasuna (AIN). 2000 urteko ekitaldian zehar enplegatu publikoek Aintzinatasun kontzeptuan kopuru finko bat jasoko du, ekitaldi horretan indarrean egon dadin Eufaleban horri buruz ezarritakoaren arabera.

Udal edo foru enplegatu publiko batek kidego, azpitalde edo eskalaren bati heltzen dionean, berau aurrekoaren titulazioa baino goragoko taldeari badagokio, titulazio talde berriari esleitutako zenbatekoko aintzinatasuna hartuko du.

Bostgarrena.– Sestaoko Udaletxean, Lanpostuak baloratuta dituztenean, honako akordio honetan itundutako ordainketak ezin gutxitu izango dira, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean ezarritako ordainketa kontzeptuen arabera moldatzen badira ere, eta ateratzen diren norbere osakinak ez dira ireskarriak izango, etorkizuneko akordioetan beraiei buruz egunerapenak itundu arren.

AZKEN XEDAPENA

1.– Eranskin honetan adierazitako zentru mistoei dagokien guztia ez da ezartzekoa izango oraindik Erdi Mailako irakaskuntza arautua, baina bakarrik 66ko Plangintzari dagokioan, ematen duten Musika Eskoletan, iraungitze prozesuan 2000-2001. ikasturtean desagertuko baita.

Mahai honek hartutako erabakiak Akordioaren Negoziaketa Mahaiak berretsi beharko ditu, eta adierazitako ondorioetarako erantsiak izango dira.

1. ERANSKINA

UDAL EUSKALTEGIAK

SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIKO LANGILERIARI EZARTZEKO ERANSKIN AKORDIOA.

Lehena.– Akordio hau Sestaoko Udal Euskaltegiko langileei ezarriko zaie.

Bigarrena.– Langileriaren eremua.

Udal Euskaltegietako langileen funtzioei buruz egindako azterketaren arabera, irakasle laguntzaileak irakasle (lehen irakasle izendunak) bihurtzea erabaki da.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa 2000 urteko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Beraz, honako lanbide maila hauetan sartzen diren Udal Euskaltegietako langileentzat bakarrik izango da akordioa oso-osorik:

a) Zuzendaria.

b) Irakaslea.

c) Administrari Laguntz.

Hirugarrena.– Denboraren eremua.

Sinatzen den egunean sartuko da indarrean akordioa ordainkizunen erregimenari dagokionean izan ezik, hau 2000. urtarrilaren 1ean hasiko baita.

Laugarrena.– Lan saioa.

Irakaslegoa: Urtean 1.604 orduko lan saioa ezartzen da, jarraian adierazitako eran banatuta:

– 1.373 ordu bertan egotekoak, horietan klaseak eman, haiek prestatu, klaustroetarako, etab. Horietako 772 ordu klaseak emateko izango direlarik:

– 128 ordu klase kanpoko ekintzak, bilerak, barnetegiak, irakaslegoaren prestakuntzarako edo behar diren beste batzuetarako, eskolako Izendunak erabakiko duelarik.

– 103 ordu irakaskuntzaren eta zerbitzuaren ordutegiko kuadroen berarizkotasuna ordaintzeko, eskaeraren beharrizanetara egokitu behar delako.

– Udal Euskaltegira atxekitutako langileriaren lansaioa jarraian jasotako eran ezarrita geratzen da:

1.– Irakaslegoa:

Irakasle izendunak:

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera.

Eguneroko lansaioa: 7 ordu.

Asteko lansaioa: 35 ordu.

Klase-orduak: 4.

Klasez kanpoko orduak: 3.

Profesores Auxiliares:

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera.

Eguneko lansaioa: 4 o. eta 40 min. Asteko lansaioa: 23 o. eta 20 min.

Klase-orduak: 4.

Klasez kanpoko orduak: 40 min.

c) Langile administrariak.– 1.604 orduko lansaioa bete beharko du langilego administrariak, bai administrariak baita laguntzaileak ere, urtero.

Matrikula garaian eta ikasturtearen bukaeran Euskaltegietan izaten dituzten eskaerak, administrazioko langileek betezen dituztenak, Akordioaren 34. Artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz konpentsatuko dira egoera horretan dauden zentroetan.

Era berean, dagokion Udaleko maila bereko langileek duten ordutegiaren banaketa desberdinarekin zerbitzua betetzeagatiko konpentsazioa, euskaltegietako erakunde titularrak eta sindikatuen ordezkariek zehaztuko dute. Boskarrena.– Oporraldia.

Ikastetxean urtebeteko zerbitzua betetzeagatik, berrogeita bost egun segituan izango dute oporretarako udaldian, honek, irakaskuntzaz beste lanetarako erabiltzen diren hamabost egunekin batera, hirurogei eguneko atsedenaldia suposatzen du.

Seigarrena.– Ordainkizunen, lanpostuak betetzearen eta berneurriratze prozesuen erregimenaz.

1.– Ordainkizunen errejimena gainerako udal langileentzat ezarritako berbera izango da.

2.– Sestaoko Udalak konpromezua hartzen du HABEtik jasotako dirulaguntzak Udal Euskaltegiko platila osatzen duten langileen soldatak ordaintzera zuzentzeko.

Zazpigarrena.– Lanpostuak hornitzeko modua.

Lekuz aldatzeko norgehiagokaren ondoren hutsik gelditu diren irakasle lanpostuak, jendaurreko lan-eskaintzaren bidez bete ahal izango dira. Betetzeko modua Euskal Herriko arautegi aplikagarrian ezarritakoari lotuta egingo da.

Zortzigarrena.– Jarraipen batzordearen eraketa.

Jarraipen Batzorde parekide bat eratuko da. Batzorde horretan Euskaltegietako titularren ordezkariak (EUDELek izendatutakoak) eta sinatzen duen sindikatuetako ordezkariak (sektorean duten ordezkaritzaren arabera) izango dira. HABEko Zuzendaria (edo ordezkoa) ere Batzorde horretan izango da, erakunde horren ordezkari gisa.

Edozelan ere, EUDELeko ordezkaria izango da presidentea.

ERABAKI GEHIGARRI BAKARRA

– 2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera, irakasle laguntzaileen lanpostu guztiak irakasle bilakatuko dira (lehen irakasle izendunak). Hortaz, irakasle titularrek zein laguntzaileek maila bakarra osatuko dute, irakaslearena, alegia.

– Aipatutako bilakaera prozesua Udal Euskaltegiko lanpostuak aldatuko dituen udal akordioaren bidez egingo da. Aurrerantzean, egungo irakasle laguntzaileen arduraldi-erregimena lanaldi osokoa izango da, gaur egun irakasle titularrek bakarrik dituzten eskolaz kanpoko zereginak bete ahal izateko. Aipatutako prozesua eraginkorra izan dadin, gobernu-organo eskudunak aurrekontuan egin beharreko aldaketa ere egin beharko du.

1.– Aldaketa honen ondorio ekonomikoak 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.

II. ERANSKINA

SESTAOKO MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA

Musika irakaskuntzarako udal zentruetan lan egiten duten langileen lan baldintza bereziak jasotzen dituen II. Eranskin honen aurretik, bai Eudel eta bai akordio hau izenpetzen duten sindikatuek eskaera batzuk luzatzen dizkiete Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, arlo honetan dituen eskumenak erabiliz, horien alde egin dezan. Eskabide horiek jarraian zehazten dira eta honako hauek dira:

– II. Mailako Eskolako musikatresnaren lehen modulo biak Oinarrizko Irakaskuntzatzat joz, irakasle, guraso eta ikasleentzako orientabide zehatzak presta ditzala, irakaskuntza ez arautuan jarraitu aurretik, edo irakaskuntza arautura zuzendutako irakaskuntza lagundutik jotzeko.

– Ikaslearen garapen fisiko, psikiko edo intelektualaren arrazoiengatik, eta aldi berean 3. Ziklo eta Batxilergo Artistikoa egin ahal izatearen arrazoiengatik, irakaskuntza lagundua II. Mailaren jarraian egin ahal izango da, ia ezinbestean. Maila horretarako %7ko muga %15 eta %20aren artean ezarri beharko litzateke.

– Musika Eskolei buruzko Dekretuak "gehienezkoen marko itxi" bat ezartzen du kurrikuluen edukinentzako. Horren ordez, gutxienezko batzuk ezarri beharko lituzke, eta, izatekotan ere, orientabide gisa kurrikulu estandar

marko bat prestatu.

– Erdi Mailako Kontserbatorien sare publikoa sortzea, eskualdeka antolatuta, eta ez bat hiriburu bakoitzean, irakaskuntza arautuan aukera berdinak eskaini ahal izateko, ikasle horiek hiriburuan edo herrietan bizi, horrela bereizketa geogradiko eta soziala ekidituz. Erdi Mailako Irakaskuntza ikasle kopuruz mailakatua.

– Irteera profesionalak ezarri, edo beste karrera batzuetarako sarbidea ahalbidetu, behin Batxilergo Artistikoa burutu ondoren, Musika Goi Mailara jotzen ez dutenentzako.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Saila eta Musika Hezkuntzarako Zentruen arteko hitzarmen ekonomikoak ezartzea, gaur egungo dirulaguntzen sistemaren ordez, murritza eta aldakorra izateagatik, zentru horien funtzionamendu errejimen logikoago eta egonkorragoa lortzearren.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aldetik ezinbesteko baldintzatzat exijitzea, edozein dirulaguntza edo etorkizuneko hitzarmen ekonomikoa burutu aurretik, zentruko irakasle guztiek lan kontratu egokia dutela egiaztatu behar izatea.

Alderdi biek hemen jorratutako eskabideak oinarri-oinarrizkotzat jotzen dituztenez, Eudelek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskabide hauek egitea erabaki da, dagozkion neurriak har ditzan.

MUSIKA KONTSERBATORIOAK ETA ESKOLAK

Sestaoko Musika Eskola Publikoaren langilegoari ezarriko zaio eranskin hau.

ATARIKO IDAZPURUA

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Hitzarmen hau Sestaoko Udal Musika Eskola Publikoan ezarriko da, haren titular Sestaoko Udala delarik.

2. artikulua.– Langileriaren eremua.

Sestaoko Musika Eskola Publikoan jarduten duten langileentzat baino ez da ezarriko hitzarmen hau; hain zuzen ere, lanpostu hauetan daudenei ezarriko zaie:

a) Zuzendariari.

b) Zuzendaritzako beste kargu batzuei.

c) Irakasleei.

d) Atezainei.

3. artikulua.– Indarraldia.

Sinatzen den egunean bertan sartuko da indarrean hitzarmena. Indarraldiak geroagoko beste batek hausten ez duen artean iraungo du.

4. artikulua.– Baldintza hobeak.

Arlo honetako lan-baldintzak eta ordainsariak hain heterogeneoak izanik, eranskin honetan zehaztutakoak baino baldintza hobeak dituzten lekuetan, baldintza horiek bere hartan jarraituko dute, zentroko titularraren eta langileen ordezkarien artean horrela errezpetatuz, guztiari edo zatiren bati dagokionez beste zerbait hitzartu ezik.

LEHEN IDAZPURUA

UDAL MUSIKA ESKOLETAKO ETA KONTSERBATORIOETAKO LANGILEEN LANEGUNAK, ATSEDEN EGUNAK ETA OPORRALDIAK

I. ATALBURUA

LANSAIOA

5. artikulua.– Irakasleen lan-egutegia.

Urte hasieran ikastegi bakoitzak bere lan-egutegia zehaztuko du, langileen ordezkariekin adostuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindutako jai-egunak eta nondik-norakoak gogoan hartuz. Dena dela, ikastegiko zuzendaritza batzordeak onartutako eskola-egutegia errespetatu egin beharko da. Guztira 200 lanegun izango dira, 175 eskola-egunak izanik.

Ikastegiko titularrak eta langileen ordezkariek hala erabakiz gero, uztaileko lanorduak ikasturteko beste une batzuean erabili ahal izango dira (azterke-gairaian, matrikulazio-garaian, e.a.), eta ordu horiek ez dira apartekoak izango.

6. artikulua.– Irakasleen urteko egutegia.

Sestaoko Udalean ezarritako urteko lansaioa ezartzen da, gaur egun 1.604 urtekoa dena, jarraian adierazitako eran banatuta.

Irakasle guztiek 1.150 ordu emango dituzte ikastegian bertan.

454 ordu ikastegitik kanpo, profesionalatasunari eusteko, irakaskuntzari dagozkion beste betebehar batzuei erantzuteko eta zerbitzua eskaintzeko zehaztutako ordutegien berezitasuna konpentsatzeko.

7. artikulua.– Irakasleen asteko egutegia.

Musika Eskolan, —maila guztietan— astean 30 lanorduko izango dituzte, 25 eskola-ordu eta 5 osagarriak.

Lanaldi murrizuta duen irakaslegoari bere eskola dedikazioari dagokion heineko ordu kopurua ezarriko zaio gainerako dedikazio orduei dagokienez.

Erdi-mailako irakaskuntza arautuan, asteko lan-egutegia 30 ordukoa izango da: 22 eskola-ordu eta 8 osagarri.

"Erdi-mailako eskola-kontserbatorio" ikastegi mistoetan, eskolak bi modalitateetan ematen dituzten irakasleek astean 25 eskola-ordu izango dituzte, baina erdi-mailako irakaskuntza arautuan emandako ordu bakoitzeko 8 eskola-minutu gutxiago izango dute.

8. artikulua.– Ordu lektiboak eta osagarriak.

Eskola-orduak dira klase teorikoak edo praktikoak emateko erabiliak, eta edozein eratako azterketak egiteko erabiliak: ahozko edo idatzizkoak, instrumentalak, etab.

Ordu osagarriak dira klaseak prestatzeko, ebaluazio batzarrak, programazioak eta tutoretzak egiteko beharrezkoak, gurasoekin batzarrak egiteko erabiltzen direnak, klaustro eta mintegi bilerak egiteko behar direnak, e.a.

9. artikulua.– Langile ez-irakasleen lanaldia.

Irakasle ez diren langileen urteko lan-egutegia Sestaoko Udalea ezarritakoa da, eta gaur egun 1.604 ordukoa da, urte hasieran ikastegi bakoitzeko langileen ordezkariek adostutako lan-egutegiaren arabera banatuta. Gutxienez 210 lanegun izango dituzte eta kontuan izango dira jaiegunak eta zerbitzu bakoitzaren berezitasunak eskatutako beharrizanak.

II. ATALBURUA

OPORRALDIA

10. artikulua.– Irakasleen oporraldia.

Irakasleek egutegiko 45 egun jarraiko oporraldiaz gozatzeko aukera izango dute udaldian, musika ikastegian eskaini duten urte oso bakoitzeko. Oporraldia uztailaren 15etik abuztuaren 31ra artekoa izango da, eta uztaileko lehen hamabostaldian ez dute eskolarik eman behar izango.

Era berean, irakasleek eskubidea izango dute bai Aste Santuan bai Gabonetan ikasleen eskola-egutegian zehaztutako oporraldi berbera izateko.

11. artikulua.– Langile ez-irakasleen oporraldia.

Langile ez-irakasleek, uztailaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean, gutxienez egutegiko 30 egun jarraiko oporraldia izateko eskubidea izango dute.

Era berean, Aste Santuan egutegiko 11 eguneko oporraldia izango dute, eta Gabonetan gutxienez 9 egunekoa; bi oporraldi horiek eten gabekoak izango dira.

III. KAPITULUA

LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

BIGARREN IDAZPURUA

MAILAK ETA SAILKAPEN TALDEAK

I. KAPITULUA

12. artikulua.– Langileak sailkatzeko taldeak eta mailak.

Sailkapena eta mailakatzea egiteko Sestaoko Udalean ezarrita dauden 8tik 30era bitarteko mailak eta Etik Ara bitarteko taldeak hartu ditugu kontuan; horrela, bada, lanpostu bakoitzeko zereginen arabera, era honetako sailkapena egin dugu:

Musika Eskoletako Maila Sailkapen

Irakasleak Taldea

Irakasle-Zuzendaria B 19

Irakaslea B 17

13. artikulua.– Langileak sailkatzeko taldeak eta mailak ikastegi mistoetan.

"Erdi mailako eskola-kontserbatorioan" jarduten duten irakasleak A taldekoak izango dira; berdin dio eskola edo kontserbatorioan zenbat ordu ematen dituzten. Bestalde, ordainsariak modalidade bakoitzari emandako mailaren ehuneko bat izango du; ehuneko hori titularrak diseinatutako ikastegi mistoan aurreikusi diren eskola eta kontserbatorioko ikasleei dagozkien ehunekoen arabaerakoa izango da.

IV. IDAZPURA

IRAKASLEEN EUSKALDUNTZEA ETA

MUSIKATRESNEN ASEGURUA

I. ATALBURUA

MUSIKATRESNEN

ASEGURUA

14. artikulua.– Sestaoko Udalak, irakasleen musikatresnak kalterik badu batetik bestera eramateagatik edo ikastegian bertan klaseetan erabiltzeagatik, musikatresna konpondu edo berritu ahal izango duela bermatu beharko du.

II. ATALBURUA

IRAKASLEEN EUSKALDUNTZEA

15. atala.– Sestaoko Udalak duen euskalduntze-plana dela-eta irakasleak bere lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroren bat egin behar baldin badu, irakasle horrek eskubidea du bere eskola-orduetan ordezkoa izateko; ordezko horrek, beti ere, irakasleak euskalduntze-ikastarorako behar duen denboraren %50ekoa baino ezin izango du bete.

IV. TITULUA

JARRAIPEN BATZORDEA

OSOTZEKO

16. artikulua.– Jarraipen-batzorde parekide bat eratuko da, eta honakoak izango dira batzorde horretako kide: Eudelek izendatutako hiru kide eta hitzarmen hau sinatzen duten sindikatuetako ordezkari bana.

Ordezkari bakoitzarekin aholkulari bat joan daiteke, hizpidea bai baina hautespiderik izango ez duelarik.

SESTAOKO UDALETXEKO FUNTZIONARIEN LAN BALDINTZEN AKORDIO ARAUTZAILEA,

SESTAOKO UDALETXEKOBALDINTZA

ONURAGARRIAGOAK

"Lanaren denbora".

12. artikulua.– Akordio honen indarraldian zehar, funtzionarien lansaioak urteko 1.604 benetako orduko iraunaldia izango du, Udal Euskaltegi eta Musika Eskola Publikoei buruzko Eranskinetan jartzen denaren kaltetan izan gabe.

"Jasankortasun eta malgutasun tartea".

15. artikulua.– 1.– Lanean sartu eta irtetzeko orduetan 15 minutuko malgutasun aldea ezartzen da, malgutasun alde horretan beranduago sartutako denbora hori irtetzeko orduan berreskuratzeko, edo baita lanean sartzeko orduan tarte hori aurreratzen duenak, denbora bera lehenago irten ahal izango du.

Malgutasun alde hori laneguneko lansaio berean ezarriko da, eta berandu heldutako denbora ezin izango da pilatu, ezta beste lansaio batzutara aldatu ere.

Malgutasun alde hori ez da lana taldeka edo txandakako araubidean egin beharreko jarduera haientzat aplikagarri izango.

2.– Aurreko idazatietan ezarritakoaren arabera, malgutasun alde hori ezarri ezin denetan, hileko lanaldian gehienez ere 15 minutuko jasankortasun aldea ezartzen da, eta hortik gora, beranduago heldutako denbora lehenengo minututik hasita kenduko da dagokion ordainketatik.

3.– Lanaren beharrizanek errazten badute, erakundearen zerbitzu, establezimendu, zentro, bulego, atal edo idazguren batean bere lana aire zabalean egiten duen langileriarentzat edo bere eginkizunak egiteagatik iharduketa toki batzuetara lekualdatu behar denarentzat ezohizko egutegi malguaren araubidea ezarri ahal izango da, ordutegi hori, kasuan kasu, lanen aroko beharrizanei edo aginduzko izaeraz eskatzen duen beste edozein inguruabarri egokituz, zerbitzuaren eraginkortasuna handiagotzeko.

4.– Zerbitzuaren gutxienezko beharrizanak egiteagatik erraztasunak badaude, lanaren txanda egokiak ezarriz, Gabon eta Aste Santuaren datak bereziki hartuko dira kontutan, egutegi malgua burutzeko.

"Lansaio bakoitzaren arteko geldiunea".

17. artikulua.– Lanaren antolaketaren araubidea edozein dela ere, lansaio baten amaieraren eta hurrengoaren hasieraren artean, gutxienez, hamabi ordu egongo dira, aparteko izaerako lanak egiten direnean salbu, edo kasu bakoitzean dagokion langilearen adostasunez hartutako aurkako erabaki edo itunean izan ezik.

"Atsedenaldi eta Jaiak".

20. artikulua.– 1.– Lana igandetan edo jaiegunetan egiten duen langileari dagokion atsedenaldia, aurkako itunik izan ezean, aste bereko edo hurregokoaren egun batera aldatuko da, artikulu honen 3. zatian adierazten den arabera, kapitulu honetako aurreko aurtikuluak aipatutako jarduera edo zerbitzuen antolaketa berezia kontutan harturik.

2.– Ondorio hauetarako, bezperako gaueko hamarren eta igandeko edo jaieguneko gaueko hamarren artean dagoen denboraldia joko da jaieguntzat.

3.– Zerbitzuaren zioz beren eginkizunak igandez edo jaiegunez bete ditzaten funtzionari guztiek, gutxienez bi orduko lana betetzen badute, kontzeptu horregatik eta izaera horretako lan egindako egun bakoitzeko, 5.000 Pzta. jasoko dute.

Larunbatak jai-erdi izaera izango dute, eta 2.500 PTA ordainduko dira. Kopuru hori 1999an gehitu egingo da, urte horretako soldaten igoeraren hein berean.

4.– 2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, igande edo jaiegunean lan egindako ordu bakoitzak astegunez ordu eta erdiko konpentsatutako atsedena hartzeko eskubidea emango du, edo bestela jaiegunean ordu bateko konpentsatutako atsedena hartzeko eskubidea. Azken kasu honetan, igande edo jaieguneko lanagatiko osagarria jasotzeko eskubidea izango du, eta larunbatak erdi jaiegun izaerakoak izango dira, osakin berezia esleitua duen lanpostua denean salbu, eta hori zehaztueran inguruabar horiek kontutan izan badira.

5.– Ez du jaiegunagatik ezer kobratzeko eskubiderik izango osakin berezia esleitua duen lanpostua denean, eta hori zehaztueran inguruabar horiek kontutan izan badira.

"Lansaioaren betebeharra".

22. artikulua.– Langilearen dedikazioa banakakoa eta bereziki ordutegi murriztua dagoenetan salbu, enplegatu publiko guztiek (1.604) mila seiehun eta lau ordu lan egiteko eskubidea eta betebeharra daukate.

"Oporrak".

23. artikulua.– 1.– Osoko zerbitzu aktiboko administrazio egoera duten funtzionari guztiek zerbitzuko urte oso bakoitzean zehar 31 egutegi-egun edo, zerbitzu aktiboko denbora laburragoa bada, heinean dagozkien egunen iraunaldiko opor ordainduak edukitzeko eskubidea izango dute. Oporrei dagokienez, urtea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte zenbatuko da.

2.– Udaletxe honetan lanean 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenago sartu ziren funtzionarientzako, kontutan izango da Udalak haiekiko duen zorra, udako oporrak lanean sartzen ziren egunetik uztailaren 31ra arteko zenbatzeko zuen irizpidearen arabera, eta ondorioz 13 opor egun izango ditu funtzionariak bere alde.

3.– Langilegoaren gehiengoak, ahal dela, bere oporrak abuztuan hartzeko eran prestatuko da egutegia, eta hilabete horretan herritarrei arreta egiteko beharrezko den gutxienezko funtzionari kopurua arituko da lanean.

Abuztuan lan egiten duten funtzionariek uztail edo irailean izango dituzte beren oporrak, funtzionariaren beraren eskariaren arabera, zerbitzuaren beharrizanek hori baimentzen dutenetan.

4.– Oporretako 31 egutegi-egun horiez gain, txandaka lan egiten ez duen langilegoak honako opor hauek izango ditu:

– Aste Santua:

– Ostiral Santua barne hartzen duen astea: Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Pazko Astelehena barne hartzen duen astea: Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Gabonak:

– Eguberri eguna barne hartzen duen astea. Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

– Urte Berri eguna barne hartzen duen astea. Departamendu bakoitzeko langileen %50 gehienez.

Hartu beharreko opor astea aukeratzea zerbitzuaren beharrizanen arabera egingo da, departamendu bakoitzari atxekitutako langilegaoren %50ak gutxienez bere lanpostuetan egon beharko duelarik. Langileen artean adostasunik lortu ezean, lehenengo urtean oporrak aukeratzeko zozke ta bidez egingo da, eta jarraiko urteetan txandatuz.

5.– Osoko zerbitzu aktiboko urtea ez daukatenentzat, oporren iraunaldia haien sarrera edo birsarreraren datatik igarotako zerbitzuaren denboraren heinekoa izango da, urte bereko abenduaren 31ra arte, eta emaitza gaindikinaren ziozko egunetan borobilduz.

24. artikulua.– 1.– Oporrak ezin izango dira eskudiruz ez osorik ez eta zatika ere konpentsatu, urtean zehar langilearen enplegu harremanen iraungipena gerta dadinean "jubilazioa salbuetsiz", edo hau eszedentzia edo eginkizun etenaren egoeran adierazia eta oraindik oso-osoan oporraldia eduki edo bete ez duenean salbu.

2.– Artikulu honetako aurreko atalak aipatzen dituen ezohizko balizkoetan, langileak edukitzeke daukan oporren heineko zatia abona dakion eskubidea dauka urtean lan egindako hilabeteen kopuruaren arabera, urtea hamabirenez kalkulatuz eta hilabete osotzat, berberaren edozein zati joz. Langilearen enplegu harremanak beraren heriotzagatik iraungitzen badira, aipatutako haborokina haren eskubidedunei ordainduko zaie.

Bestelako kasuan, hau da, aurrean aipatutako iraungitzeren bat urtea amaitu aurretik gertatuz gero, eta oporrak osorik hartu izan badira, langileari hartutako oporren gehikinari dagokion kenketak egingo zaizkio.

25. artikulua.– Dena dela, oporren egutegia Udalak apirilean finkatuko du, langileriaren ordezkaritza sindikalari entzunaldia eman ondoren, langile bakoitzak egokitu zaion sasoia jakin dezan. Edonola ere, langileek opor garaia hasi baino bi hilabete lehenago ezagutuko dute oporren egutegia.

26. artikulua.– Oporren hasiera eta amaiera, beraiei dagokien egutegiko urtearen barnean izango dira.

27. artikulua.– 1.– Oporren edukieraldia eten egin ahal izango da, ospitaleraturiko E.I. egoerarik gertatuz gero, interesatuak inguruabar hori igarota, epealdiari horri dagokion oporraldia osatzeko eskubidea izango du, beti ere dagokion urte naturalaren barruan.

2.– Zerbitzuaren beharrizanen zioz, Udalak hilabetea baino gutxiagoko aurrerakuntzaz oporren edukieraren data aldatzen duenean, langileak zio horrengatik sortutako gastuak ordain dakizkion eskubidea izango du, beraien frogagiriak aurretiaz aurkeztuta.

28. artikulua.– Funtzionariek urtean zehar edukitako atsedenaldiek, jaiek, lizentziek eta baime- nek ez diete hauei urteko oporretarako eskubidea kenduko, ez eta haiek edukitzeko dagozkien egunen kopurua gutxitu ahal izango ere.

29. artikulua.– Oporren ordainketan ordain-kontzeptu finko guztiak sartuko dira. Inoiz ere ez dira sartuko langileak egindako aparteko orduak, ezta aldakor diren igande edo bestelakoengatiko plusik ere.

30. artikulua.– Langile bat oporretan dagoela, lanera itzultzeko agindeia egiten bazaio, izandako oporraldia 15 egunetik beherakoa izan bada, berriz ere oporraldi osoa izango du: agindeia oporraldiaren 15. egunetik 22.era bitartean eginez gero, 15 egun gehiagoko oporraldia geratuko zaio; lanera itzultzea 22. eguna igarota egingo balitz, agindeia egin zenetik geratzen zitzaizkion egunak eta bi lanegun gehiago izango ditu hartzeko.

31. artikulua.– Udal langileek beren oporralditik gehienez ere bi egun arte gorde ahal izango dituzte, egun horiek beste edozein sasoitan hartu ahal izateko, beti zerbitzuaren beharrizanen arabera eta dagokion Atal Buruaren onerizpenarekin.

"Aparteko zerbitzuak".

34. artikulua.– Ezarritako lansaiotik kanpo egiten den ordu bakoitzagatik, oro har ordu eta hiru laurdenetako konpentsazio atsedenaldia edukiko da, lanegunean baldin bada, eta ordu bikoa jaiegunean edo gauean egiten bada.

Beraz, lansaiotik kanpo egiten diren orduak atsedenaldiaren bidez konpentsatuko direla ulertuko da. Aparteko orduak egitearen ondorioz funtzionariak izango dituen konpentsazio atsedenaldiak burutzeko datak, funtzionariak berak erabakiko ditu goragoko nagusiarekin batera, orduak egin direneko jarraiko hamabi hilabeteren barruan, jaiei edo igandeei, erantsi ahal izango zaizkielarik, bai eta oporrei ere epealdi horren barruan hartu behar baditu.

Artikulu honetan ezarritako konpentsazio atsedenaldiak, ondore guztietarako, benetako lanaren denboratzat hartuko dira.

Egindako aparteko orduak goian adierazitakoaren arabera atseden denboraz konpentsatu ezin direnean, aparteko ordu horiek ordaindu egingo dira, ondoren adierazitako taulan jasotako kopuruen arabera. Kopuru horiek gehitu egingo dira 1999an, urte horretan soldatak igotzen diren hein berean.

MAILA APARTEKO ORDUA

30 4.491

29 4.016

28 3.647

27 3.488

26 3.382

25 3.276

24 2.864

23 2.821

22 2.801

21 2.684

20 2.546

19 2.451

18 2.346

17 2.251

16 2.155

15 2.019

14 1.892

13 1.776

12 1.691

11 1.586

10 1.479

9 1.374

8 1.268

Aparteko ordu hauek gauez egiten badira, goiko taula horretan adierazitako orduko kopuruari 613 PTA gehituko zaio.

Ondorio hauetarako gaueko ordutzat joko da gaueko 20:00etatik goizeko 06:00etara bitartekoa, lehenengo ordutik edo haren zatitik kontatuta.

2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera, aparteko orduak atseden denboraz konpentsatu ezin diren kasuetan, indarrean egon dadin Eufaleban ezarritako kopuruen arabera ordainduko dira aparteko ordu horiek.

Udal langileek aparteko zerbitzuak egitea eskatzen duten kultur nahiz kirol mailako edo bestelako edozein ospakizun dela eta antolatutako zerbitzuei dagokienez, Udalak behar bezalako aurrerapenaz ezarri beharko ditu zerbitzu-unitate bakoitzak jaietan edo aurretiaz aurrikus daitekeen bestelako ekintzetan bete beharreko urteko ohiko zerbitzurako egunak, eta baita ere errefortzu hori osatuko duten funtzionarien kopurua.

Aurreko idazatian adierazitako aparteko zerbitzuak beteko dituzten pertsonak zehazteko prozedura honako hau izango da: lehenengo eta behin langileen borondatezko eskariak hartuko dira kontutan, eta horrela behar diren guztiak edo behar beste ez badira aurkeztu, aparteko zerbitzua txandaka osatuko da zerbitzu-unitate bakoitzeko funtzionari guztien artean.

Udaltzaingoaren kideak, beren eginkizunen ondoriozko ekintzengatik Epaitegietara deituak direnean, eta lanetik kanpo joan beharra badute, lehenengo bi orduetan 5.105 Pzta.rekin konpentsatuko da, eta hirugarrena soilik izango da aparteko ordua.

Goiko idazatian horrela jaso bada ere, langileak aukeratu egin ahal izango aurreko lerroaldian ezarritako konpentsazio era edo, ordu horietako bakoitza ordu eta hiru laurdeneko atsedenarekin konpentsatzea, beti ere zerbitzuaren beharrizanek horretarako aukerarik emanez gero.

Epaitegietara joan beharrizanak hilabete bakoitzean bi bakarrik ordainduko dira dirutan, gainerako Epaitegietarako joan beharrizanak, hilabetean bi baino gehiago izanez gero, aisialdian konpentsatuko zaizkio Udaltzaingoari. Konpentsazioa, beraz, eta akordio honetan orokortasunez arautzen den bezala, denbora libreaz egingo da.

Epaitegietarako joan beharrizanetan erabilitako denbora konputatzeko ondorioetarako, Sestaoko Epaitegira joan behar izanez gero bi ordu zenbatuko dira, eta hiru ordu Sestaotik kanpoko Epaitegietara joan behar izanez gero.

"Eritasun edo istripuaren ziozko lizentziak".

43. artikulua.– 1.– Haien eginkizunen garapen arrunterako ezgaitzen dituzten eritasunak edo istripuak daudenean, beti ere hau medikuaren txostenak eta eskudun osasun laguntzarako zerbitzuen bajak abalatuta datorrenean, funtzionariek birsendaketa osorako behar den denborarako, bai eta ezgaitasun iraunkorraren espediente egokiaren bururaketaldirako lizentziarako eskubidea izango dute, Udalak beti ere aurretiaz, berme legezko bideak erabil ditzakeela, aurreraturiko kopuruen itzulketari ekiteko.

2.– Eritasunaren ziozko baja dagoenean, funtzionariek ordainketen %100a hartuko dute.

Aurreko atalak aipatzen dituen ordainketak abonatzeko, alta egoeretako ordainketazko kontzeptu finkoak izango dira kontutan, izaera aldakorreko kontzeptuak salbu, hala nola aparteko orduak, igandeak, e.a.

3.– Lanbide eritasunaren edo lan istripuaren ziozko baja dagoenean, Udalak kasu guztietan aipatutako ordainketak %100ean osatu arte

sorospen ekonomiko osagarri egokiak emango ditu, izaera bereko aseguru osagarrien bizikidetasuna dagoenean izan ezik, kasu honetan metatu gabe geldi daitezkeelarik.

4.– Eritasun edo istripuaren ziozko lizentziaren denboran zehar, edukitzen duen enplegatu publikoak baja sortarazia duen eritasunaren edo istripuaren kariarekin ezin batera daitekeen iharduera burutzen badu, ez du ordainketarik hartuko eta diziplinako erantzunkizuna egingo du.

5.– Eritasunaren edo istripuaren egoera borondatez edo bidegabeki luzatzen duen enplegatu publikoak, beste erantzukizun batzuez gainera, diziplinazko erantzunkizuna egingo du.

"Ahaideen eritasun larriaren edo heriotzaren ziozko lizentzia".

48. artikulua.– 1.– Kontzeptu honen zioz enplegatu publikoak eskubidegai duen lizentziak hurrengo iraunaldiok dauzka:

– Egutegiko 5 egun, ezkontidearen edo seme-alaben heriotzaren zioz.

– Egutegiko 5 egun, ezkontidearen edo seme-alaben eritasun larri-frogatuaren zioz.

– Egutegiko 3 egun, gurasoen, aiton-amonen, iloben eta neba-arreben heriotzaren zioz.

– Egutegiko 3 egun: aita-amaginarreben, suhin-errainen, aitona-amonen, iloben eta koinatu-koinaten heriotzaren zioz.

– Egutegiko 3 egun: gurasoen, aita-amaginarreben, aitona-amonen, seme-alaben, suhin-errainen, iloben, neba-arreben eta koinatu-koinaten eritasun larri frogatuaren zioz.

– Egutegiko egun 1: osaba-izeben heriotzaren zioz.

2.– Aipatu lizentzialdiak, egitate sortzaileak enplegatu publikoaren ohiko egoitzaren lekutik 150 Km. baino urrutiago gertatzekotan, egutegiko bi egunez luzatuko dira.

3.– Senar-emaztearen edo seme-alaben eritasun larri frogatua dagoenetan, enplegatu publikoak, lehenengo lizentziaren amaieratik jarraiko 30 egun igaroz gero, iraunaldi bereko bigarren lizentziarako eskubidea izango du, baina hura ohiko egoitzatik urruntasunaren ziozko luzapena aplikagarria izan gabe.

4.– Aurrekoari dagokionez, eritasun larritzat dagozkion mediku- edo ospitaleratze-agiriak horrelakotzat joa ulertuko da.

"Erlijio-ospakizun edo antzekoren ziozko lizentzia".

49. artikulua.– Egun bateko lizentzia ezartzen da enplegatu publikoaren alde, bere lansaioarekin bat egiten duen seme-alaben erlijio-ospakizunen bat duenean.

"Medikuntza motako kontsulta, tratamendu eta miaketetara joatearen ziozko lizentzia.

54. artikulua.– 1.– Laguntzak behar bezala frogaturik egon eta egiten diren zentroek lan ordutegitik kanpo joateko errazten duten kontsulta orduak ezarri gabe dutenean, funtzionariek lansaioan zehar medikuntza motako kontsulta, tratamendu eta miaketetara joatearen ziozko lizentziarako eskubidea izango dute.

2.– Enplegatu publikoek ezin izango dute eskubide hau hilabeteko 8 ordu baino gehiagoko epealdian erabili.

3.– Aurreko atalean dagoen mugatik salbuetsita eta beraz, bazterturik, medikuaren derrigorrezko preskripzioak sortutako zentro medikuetarako asistentziaren kasuak gelditzen dira.

"Edukitzen duen eginkizun publikoari edo plazari zuzenean ez doazkion ikasketak zentro ofizialetan egitearenziozko lizentzia."

55. artikulua.– Edukitzen duten eginkizunari edo plazari zuzenean ez doazkion gaiei buruzko ikasketak zentro ofizialetan egiteko, funtzionariek ikasketa azterketetara joateko beharrezko lizentziarako eskubidea izango dute, egutegiko egun bi, urte eta asignatura bakoitzeko, eta hauek azterketa egin behar duenaren egoitza lekutik 150 kilometro baino urrutiago egitekotan, egutegiko bi egunez luzatuko dira.

"Norbere arazoen ziozko baimena".

56. artikulua.– Funtzionariek norbere arazoen ziozko baimenerako eskubidea izango dute inolako ordainketarik jaso gabe. Baimen hau zerbitzuaren beharrizanetara baldintzaturik egongo da, eta pilatuta ez du hiru hilabetetik gorako iraupenik izango bi urterik behin.

"Soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa betetzearen ziozko egoera".

59. artikulua.– 1.– Soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa betetzeko zerbitzu berezietako egoera, enplegatu publikoari, hara joateko agindua fogatuz bakarrik aintzatetsiko zaio.

2.– Enplegatu publikoa zerbitzura, soldadutza edo ordezko gizarte prestazioa egiten amaitu eta egutegiko jarraiko hogeita hamar egunen barruan sartuko da berriro.

3.– Dirulaguntza gisa, aparteko ordainketa biren zenbateko baliokidea jasoko da, eta baita ere Gabon Saria, gainerako langileek ere jasoko balute.

4.– Soldadutza betetzen den bitarteko denboraldia, aintzinatasun ondorioetarako zerbitzu aktibotzat joko dira.

"Ordainketa Iragankorra".

77. artikulua.– 1998ko urtarrilaren 26ko Udalbatza Osoaren erabakia transkribatzen da, haren bidez 1997an zehar jasotako ordainsari guztiak bermatzeko ordainketa iragankorra onartzen delarik, 1998rako eta hurrengoetarako ezarriko diren kopuruan eguneratzegarriak, diferentziarekiko behin-behineko ordainketa egitearen bitartez, harik eta hasitako balorazioa bukatu arte, langile guztiek ordainketak osorik jasotzea bermatuz.

"Beste lanpostu bati atxekitzea".

79. artikulua.– Funtzionariren bat salbuespenez eta zerbitzuaren beharrizanen zioz, berak betetzen duen lanpostua baino goragokoaren betekizunak egingo balitu, bere lanpostuaren eta bete beharreko haren lanpostuaren urteko ordainketa gordinen arteko aldea jasoko du.

Ordainketako aldea goragoko lanpostuaren betekizunak betetzen hasi den lehenengo egunetik aurrera jasoko dira.

Edonola ere, goragoko lanpostuko lanak betetzea Alkate-Udalburu jaunaren Dekretuz agindu beharko da, eta hura gabe ez dira kontutan hartuko, eta ezta dagokion kopuruak ordainduko ere.

Presazko kasuetan soilik agin daiteke ahoz zerbitzuren bat betetzea, nahiz eta kasu hori Alkatearen De- kretuz berretsi beharko den.

Zortzi egunen barruan ahozko agindu horren erantzuleak Alkate-Udalburu jaunari jakinarazi beharko dio goragoko lanpostuko lanak betetzeari buruzkoa.

Enplegaturen bat, udalaren erabakiz aldi baterako beste lanposturen batera atxekitua izango balitz, eta haren ordainketak funtzionari horrek betetzen duen lanpostuarenak baino txikiagoak izan, interesetuak jatorrizko bere lanpostuak izendatua duen urteko ordainketa gordin berbera jasoko du.

"Aintzinatasunaren ziozko Saria".

83. artikulua.– Sestaoko Udalean zerbitzu efektiboan 25 urte egitean, aintzinatasunaren zioz 52.837 PTAko sari bat eta opor egun biko saria ezartzen da, opor egun horiek zerbitzuan 25 urteak betetzen direnean hartu beharko direlarik. Kopuru hori urtero gehituko da langileen soldatak igotzen diren heinean.

"Lan Arropa".

84. artikulua.– Jarraian adierazitako funtzionari taldeei eta ondoren adierazitako aldizkotasunez, honako jantziak banatuko zaizkie:

1) Udaltzaingoa:

Udako jantziak: hiru urtez behin banatuko dira eta honako jantzi hauez osatuko da:

3 alkondara (ezkerreko mahukan dagokien harmarriarekin),

2 praka,

2 jertse (ezkerreko mahukan dagokien harmarriarekin), zapatak.

Neguko jantziak:

bi urtez behin banatuko dira eta honako jantzi hauez osatuko da:

3 alkondara,

2 praka,

jertse 1 (ezkerreko mahukan dagokion harmarriarekin),

botak edo neguko zapatak,

txapela 1,

ur-jantzi bat eta neguko jantzi bat.

Aldizka, gerriko bat eta eskularruak.

Udaltzain Motogidaria:

Udaltzain honek, gainerako udaltzainei banatutako arropez gain, bi urtez behin honakoak jasoko ditu:

eskularru pare bat,

motorrerako jantzi 1,

betaurrekoak

eta bota pare bat, guztiak ere bere lanerako egokiak, eta hiru urtez behin kasko bat.

2) Obretako Lan-Taldea.

Lan-Taldeko Langileak.

Lanerako arropak urtero:

Jakatxo 2

praka 2,

2 alkondara,

bota pare 2

Bi urterik behin:

urterarako jantzi bat

eta hotzerako jantzi 1

Hilerriko langileak: Beren eginkizunetarako beharrezko dituzten adina eskularru berezi emango zaizkie.

3) Udal Garbitzaileak:

Urtero 2 pijama eta zueko pare bat.

4) Kiroldegietako langileak:

Lanerako jantziak urtero:

– Mantenimenduko eta Kontrol eta Zaintzako langileak:

2 praka,

2 alkondara,

kirol-oinetako pare bi.

2 Jakatxo (mantenimenduko langileeentzako)

Jaka bat (langileentzako).

Era berean, Kontrol eta Zaintzarako langileei, urtero, lanerako alkondara eta praka bat emango zaie.

– Kirol-Monitoreak:

2 txandal,

2 kamiseta,

kirol-oinetako pare bi.

– Atletismo Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta,

kirol-oinetako pare bi.

– Gimnasia Erritmiko Monitorea:

2 maila,

txandal 1,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Aerobic Monitorea:

Maila 2

Txandal 1

Kamiseta 2

eta kirol-oinetako pare bat.

– Arte Martzialetako Monitorea:

2 Kimono,

txandal 1,

kamiseta bat

eta kirol-oinetako pare bat.

– Judo Monitorea:

Kimono 2,

txandal 1,

kamiseta bat

eta kirol-oinetako pare bat.

– Pilota Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Giharre-lanketa Monitorea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Kirol Eragilea:

2 txandal,

2 kamiseta

eta kirol-oinetako pare bi.

– Igeriketa Monitorea:

2 bainujantzi,

2 kamiseta,

2 praka labur,

2 txankleta pare,

txandal 1

eta hiru urtez behin kirol-zapatila pare bat, eta bost urtez behin Neoprenozko jantzi bat.

Bi urtez behin banatzeko arropak:

Mantenimenduko langileak: Negurako jantzia.

Lau urtez behin banatzeko arropak:

Kontrol eta Zaintzarako langileak: Negurako jantzia.

5) Atezainak eta Mandatariak:

Neguko jantziak, honako hauez osatuak:

jaka bat,

praka 1,

2 alkondara,

jertse 1,

gorbata 1

eta zapata pare bat.

Udako jantziak, honako hauez osatua:

2 alkondara,

praka 1,

eta zapata pare bat.

Atezainak: Goian adierazitakoaz gain, laneko jantzia emango zaie, honako hauez osatua:

praka 1,

jaka 1

eta bota pare bat.

Langile hauei lan arropak emateko ez da aldizkotasun zehatzik ezarriko, lan arropa horien erabilera izaera ofizialeko ekitaldi edo gertakizunetara mugatuko delako. Arropa zaharkitu ahala emango da hura ordezkatzeko berria.

6) Etxeko Laguntzaileak.

2 bata edo pijama (langileak nahiago duenaren arabera)

Zueko pare bat urtero,

eta beren lanerako beharrezko izanez gero, latexko guanteak. Laneko arropak banatzeko ezarritako aldizkotasun horrek ez du eragotziko lan eginkizunaren ondorioz hondaturiko arropak beharrezko denean aldatzea.

Pertsonal Batzarrari kontsultatu egingo zaio funtzionariei banatu beharreko laneko arropen kalitateari buruz.

Adierazitakoaz gain, horrela eskatzen duten lan-taldeetako langileei urtean oihal bat emango zaie.

"Laguntza gastuetarako dirulaguntza".

85. artikulua.– Famili-laguntza, seme-alaba minusbaliatu fisiko edota psikikoren bat duten funtzionariek, hilean 6.000 pezetako dirulaguntza jasoko dute Udalarengandik.

"Gida Baimena berritzea".

86. artikulua.– Beren eginkizunetan ibilgailuren bat erabiltzen duten funtzionariei, Udalak ordainduko dizkie gida baimena berriztatzearen ondorioz sortutako gastuak.

"Gaitasun gutxiagotua".

88. artikulua.– 1.– Langileren batek, bere lanpostua betetzeko beharrezko den egoera fisiko egokian ez egoteagatik lanpostuz aldatzeko eskatuko balu, Udalak, ahal den neurrian eta antolakuntzan eragozpenik sortarazi gabe, langile horren egoera fisikoaren eta zerbitzuaren beharrizanen arabera beste lanposturen batera aldatzea aztertuko du.

2.– Udalak, beren lanpostua betetzeko beharrezko den egoera fisiko egokian ez egoteagatik beste lanposturen batera aldatzen dituen langileek, beren lanpostu berrian zegokien lanpostuaren mailari dagozkion ordainketen %100 jasoko dute, eta betetzera pasatzen diren lanpostuaren mailari dagozkion gainerako ordainketa osagarriak.

"Aholkularitza Juridikoa".

89. artikulua.– Udalak laguntza juridikoa emango die bere funtzionariei, beren eginkizunak betetzearen ondorioz egintza penal edo zibilen bati erantzun behar izanez gero, Abokatuen Elkargoak dagozkien arauetan ezarritako ogibide-sariak eta egotz dakizkiekeen gainerako gastu eta prozedura-kostuak ordainduz.

Salbuetsita geratuko dira funtzionaria doluzko egintza baten ondorioz zigortua gertatzen deneko kasuak.

Udalak, langileak hala eskatuz gero, aurreratu egin dezake arrazoi honengatik langileak aurre egin beharreko ordainketen dirua, funtzionaria doluzko egintzagatik zigortua gertatuko balitz kopuru horiek itzuli beharraren kaltetan gabe.

Dagokion funtzionariak Udalari jakinarazi beharko dio bere erruduntze edo demanda, haren berri izaten duen bezain laster, bere esku diren epai-egintzen kopiarekin batera aurkeztutako idatzi baten bidez, eta horrekin batera defentsa juridikorako hiru eskaintza ekonomiko aurkeztuko ditu, horien arabera erabakiko duelarik Udalak ordaindu beharreko kopurua.

"Kontsumorako maileguak".

91. artikulua.– 1.– Urtebeteko gutxienezko aintzinatasuna duten funtzionariek, eta baldin eta aurreko hiru urteetan beste mailegurik eskatu ez badute, utziezinezko beharrizanetarako gehienez ere 500.000 PTAko aurrerakin bat eska dezakete, korriturik gabe 24 hilabetetan itzultzekoa, beti ere bidezkotutako arrazoi eta utziezinezko beharrizanik izanez gero, eta funtzionari egoeraren iraupenak aurrerakina ezarritako epean itzultzeko aukera emanez gero.

Mailegu hauek emateko urteko aurrekontu osoa 10.000.000 milioitan ezartzen da 1998 urterako.

1999 urterako berraztertu egingo da kontsumorako maileguetara izendatutako aurrekontu zatia handitzeko posibilitatea.

Utziezinezko beharrizantzat, hurrengoek eratortzen dituztenak hartuko dira:

a) Eskatzailearen ezkontza.

Dokumentazioa: Famili liburuaren fotokopia.

b) Eskatzailearen dibortzio, banaketa nahiz ezkontzaren deuseztasuna.

Dokumentazioa:

c) Eskatzailearen eritasun nahiz ebakuntza kirurgiko larria. Dokumentazioa:

d) Ohiko etxebizitza eskuratzea.

Dokumentazioa: Eskabidean adierazi beharko da ohiko egoitza izango dela eskuratzen den etxebizitza, eta salerosketa kontratu edo eskritura aurkeztuz bidezkotu beharko da. Ohiko etxebizitza dela egiaztatzeko, erroldatze agiria edo Batzordeak egoki iritzitako beste edozein agiri eskatu ahal izango da.

e) Ohiko etxebizitza eskuratu edo haren zaharberritzerako, banka kredituak amortizatzea.

Dokumentazioa: Banketxeak luzatutako idazkia, emandako kreditua ohiko etxebizitza eskuratzeko edo hura zaharberritzeko izan zela egiaztatzen duena, eta horrekin batera eskatzailearen eskabidea, aurrerakina jasotzen duenetik hiru hilabetera kitapena bidezkotzeko konpromezua ageriz.

f) Etxebizitzaren zaintzarako ezinbestekoak edo beharrezkoak diren lanak egitea.

Dokumentazioa: Faktura edo onartutako aurrekontuak, kopuruaren %25a ordaindu izan delarik, dagokien kontzeptuetan sailkatuta (sukalde, bainugela, gainerako obrak) eta bakoitzeko kopuruak, eta horiekin batera eskatzailearen idazkia, ordaindutako fakturak aurrerakina jasotzen duenetik hiru hilabetera aurkezteko konpromezua ageriz.

g) Kalifikazio hori merezi duten antzeko izaerazko bestelako inguruabarrak. Egoeraren eta bidezkotzen duen dokumentazioaren arabera.

Aurrerakinak emateko Batzorde bat eratuko da, langilegoaren ordezkaritzako bi kide eta Udalaren bi ordezkarik osatua. Batzorde hau arduratuko da aurkeztutako kasuak aztertzeaz, eta horrez gainera aurreko idazatian ezarritakoa betetzearen ardura izango du.

"Gabon Saria".

92. artikulua.– Gabon jaietan, Sestaoko Udaletxeko funtzionari guztiei, klase pasiboei eta soldadutzagatiko derrigorrezko eszedentzia egoeran dauden langileei gabon sari bana emango zaie, eramateko poltsa eta guzti, bakoitza 12.086 PTAko baliokoa (1998ko balioa), eta urtero igoko da Akordio honetan langileen soldata igotzen den hein berean.

Sindikatuetako ordezkariek ere lagundu egingo dute poltsa eta haren edukina aukeratzen. Horretarako Batzorde Mistoak Gabon sarian sartuko dituen produktuak maiatzean zehaztuko ditu.

Horniduraren enpresa adjudikatariak aurkeztutako eskaintzaren kopurua Udalak lotearen unitate bakoitzerako ezarritako kopurutik beherakoa izanez gero, lote horren edukina osatu egingo da, hasieran adierazitako kopurura iritsi arte.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

langileek betetzen dituzten zerbitzu publikoek duten eskaera handitu egin denez, Udalak bere gain hartzen du konpromezua , lanaldi partziala duten langileek bete ditzaketen lanpostuak ez dituela, inola ere, Eskaintza Publikora aterako, edo beste era batez kontratatuko.

Bigarrena.– Udal honek deitutako hautaketa prozesuetan lehiatzaileei aurrekari penalak eskatzea ezabatzea kontratazio-oinarrietatik.

Hirugarrena.– Lanean egonkortasuna bermatzearren, Udal honek, zuzenean zein zeharka, egin ditzan kontratazio guztietan, inoiz ere du aldi baterako enpresen bitartekotasunik erabiliko, eta horrela jasoko da kontratazioetarako prestatutako baldintza orrietan.

Laugarrena.– Borondatez eta zerbitzuaren beharrizanek baimentzen dutelako, Batzorde Mistoak balioetsi ondoren, eta uztailaren 17ko 94/95. Dekretuaren arabera jubilazioa eska dezakeen langilearen kasuan, Udalak behi-behingoz langabetu bat kontratatuko du, langilearen jubilazio egunetik lanpostu hori behin-betikoz hornitu edo amortizatu dadin bitarterako.

Bostgarrena.– Bigarren Iharduera.

Ohiko lanpostua betetzeko gaitasun fisiko edota psikikoaren murrizpenari aurre egiteko xedez, batzorde bat eratuko da, Akordio hau izenpetzen denetik 4 hilabeteren barruan, beren lanposturako gaitasuna murriztuta duten langileak, trebatu ondoren, beste lanpostu (benetan beharrezko) batetara izendatzeko azterketa eta plangitza egingo duena. Horretarako beren lansaiotik urtean ordu batzuk erabiliko dituzte.

Batzorde hau sindikatuetako lau ordezkarik eta Udalbatzak izendatutako beste lau kidek osatua egongo da.

Honako alde hauek izango dira azterlanaren oinarri:

– Zein langile, bere adinaren zioz, gelditzen da bere lanposturako gomendagarri ez diren baldintza fisikoetan?.

– Zeintzu lanpostu geratzen dira hutsik?.

– Zein langilek bete ditzakete hutsik dauden lanpostu horiek?.

– Zer nolako trebakuntza jaso behar dute lanpostu horiek betetzeko?.

– Urtean zenbat orduz trebatu behar da lanpostu berria behar bezala betetzeko?.

– Eta sortutako gainerako gorabeherak.

Neurri hau Administrazioarentzako onuragarri izango da, dituen giza baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzen lagunduko diolako, eta ezin izango da langileen kalterako erabili, haien urteko ordainketak zati batean edo osotasunean inola ere murriztuko ez dituelarik.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Udal Administrazioak indarrean duen ordainketa eskemarekin jarraituko du:

SOLDATA HIRURTEKOAK

Hileroko kopurua Hileroko kopurua

A Taldea 158.025 PTA 6.069 PTA

B Taldea 134.120 " 4.855 "

C Taldea 99.977 " 3.644 "

D Taldea 81.749 " 2.434 "

E Taldea 74.630 " 1.825 "

Destino Osakina.

30. Maila 2.272.707 PTA

29. Maila 2.020.142 "

28. Maila 1.805.528 "

27. Maila 1.603.501 "

26. Maila 1.414.125 "

25. Maila 1.224.749 "

24. Maila 1.148.972 "

23. Maila .066.935 "

22. Maila 991.159 "

21. Maila 915.447 "

20. Maila 852.323 "

19. Maila 801.787 "

18. Maila 751.308 "

17. Maila 707.030 "

16. Maila 662.881 "

15. Maila 618.668 "

14. Maila 574.518 "

13. Maila 530.305 "

12. Maila 486.155 "

11. Maila 441.942 "

10. Maila 406.840 "

9. Maila 377.645 "

8. Maila 354.264 "

Osakin Berezia.

30. Maila A Taldea 3.880.054 PTA

30. Maila A Taldea 3.104.748 PTA

29. Maila A Taldea 3.492.152 PTA

28. Maila A Taldea 3.104.289 PTA

26. Maila A Taldea 2.393.208 PTA

26. Maila B Taldea 2.392.884 PTA

24. Maila A Taldea 1.765.106 PTA

22. Maila C Taldea 1.307.461 PTA

21. Maila A Taldea 1.108.250 PTA

21. Maila B Taldea 1.253.620 PTA

19. Maila B Taldea 1.194.395 PTA

18. Maila B Taldea 1.167.474 PTA

18. Maila C Taldea 1.167.474 PTA

17. Maila B Taldea 1.140.554 PTA

17. Maila C Taldea 1.140.554 PTA

17. Maila D Taldea 1.140.554 PTA

16. Maila C Taldea 1.124.402 PTA

16. Maila D Taldea 1.124.402 PTA

15. Maila C Taldea 1.108.250 PTA

15. Maila C Taldea 1.002.965 PTA

15. Maila D Taldea 1.108.250 PTA

14. Maila C Taldea 1.075.946 PTA

14. Maila C Taldea 1.043.641 PTA

14. Maila D Taldea 1.075.946 PTA

13. Maila D Taldea 1.043.641 PTA

12. Maila D Taldea 1.016.722 PTA

12. Maila E Taldea 1.016.722 PTA

11. Maila D Taldea 1.000.569 PTA

11. Maila D Taldea 984.417 PTA

11. Maila E Taldea 1.000.569 PTA

10. Maila E Taldea 984.417 PTA

9. Maila E Taldea 969.656 PTA

Ordainketa Iragankorra.

24. Maila A Maila 126.528 PTA

22. Maila C Maila 1.663.169 PTA

21. Maila A Maila 102.779 PTA

21. Maila B Maila 558.188 PTA

19. Maila B Maila 344.368 PTA

18. Maila B Maila 240.505 PTA

18. Maila C Maila 718.507 PTA

17. Maila B Maila 138.778 PTA

17. Maila C Maila 616.780 PTA

17. Maila D Maila 871.972 PTA

16. Maila C Maila 511.237 PTA

16. Maila D Maila 766.429 PTA

15. Maila C Maila 343.684 PTA

15. Maila C Maila 73.941 PTA

15. Maila D Maila 598.876 PTA

14. Maila C Maila 206.267 PTA

14. Maila C Maila 82.177 PTA

14. Maila D Maila 461.459 PTA

13. Maila D Maila 337.329 PTA

12. Maila D Maila 220.144 PTA

12. Maila D Taldea 60.562 PTA

12. Maila E Taldea 319.810 PTA

12. Maila E Taldea 220.054 PTA

11. Maila D Taldea 103.935 PTA

11. Maila D Taldea 100.835 PTA

11. Maila D Taldea 9.157 PTA

11. Maila E Taldea 203.614 PTA

10. Maila E Taldea 92.695 PTA

10. Maila E Taldea 219.731 PTA

Bigarrena.– Mailen bitarteak.

Honako mailen bitarteak mantenduko dira.

Sailkapen Taldea Mailen bitarteak

A Taldea 21.etik 30.era

B Taldea 17.etik 26.era

C Taldea 14.etik 22.era

D Taldea 11.etik 19.era

E Taldea 8.etik 16.era

SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIKO LANGILERIARI EZARTZEKO ERANSKIN AKORDIOA.

Laugarrena.– Lan saioa.

Irakaslegoa: Urtean 1.604 orduko lan saioa ezartzen da, jarraian adierazitako eran banatuta:

– 1.373 ordu bertan egotekoak, horietan klaseak eman, haiek prestatu, klaustroetarako, etab. Horietako 772 ordu klaseak emateko izango direlarik:

– 128 ordu klase kanpoko ekintzak, bilerak, barnetegiak, irakaslegoaren prestakuntzarako edo behar diren beste batzuetarako, eskolako Izendunak erabakiko duelarik.

– 103 ordu irakaskuntzaren eta zerbitzuaren ordutegiko kuadroen berarizkotasuna ordaintzeko, eskaeraren beharrizanetara egokitu behar delako.

– Udal Euskaltegira atxekitutako langileriaren lansaioa jarraian jasotako eran ezarrita geratzen da:

1.– Irakaslegoa:

Irakasle izendunak:

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera.

Eguneroko lansaioa: 7 ordu.

Asteko lansaioa: 35 ordu.

Klase-orduak: 4.

Klasez kanpoko orduak: 3.

Profesores Auxiliares:

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera.

Eguneko lansaioa: 4 o. eta40 min. Asteko lansaioa: 23 o. eta 20 min.

Klase-orduak: 4.

Klasez kanpoko orduak: 40 min.

c) Langile administrariak.– 1.604 orduko lansaioa bete beharko du langilego administrariak, bai administrariak baita laguntzaileak ere, urtero.

Matrikula garaian eta ikasturtearen bukaeran Euskaltegietan izaten dituzten eskaerak, administrazioko langileek betezen dituztenak, Akordioaren 34. Artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz konpentsatuko dira egoera horretan dauden zentroetan.

Era berean, dagokion Udaleko maila bereko langileek duten ordutegiaren banaketa desberdinarekin zerbitzua betetzeagatiko konpentsazioa, euskaltegietako erakunde titularrak eta sindikatuen ordezkariek zehaztuko dute. Seigarrena.– Ordainkizunen, lanpostuak betetzearen eta berneurriratze prozesuen erregimenaz.

1.-Ordainkizunen errejimena gainerako udal langileentzat ezarritako berbera izango da.

2.– Sestaoko Udalak konpromezua hartzen du HABEtik jasotako dirulaguntzak Udal Euskaltegiko platila osatzen duten langileen soldatak ordaintzera zuzentzeko.

II. ERANSKINA

SESTAOKO MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA

UDAL MUSIKA ESKOLETAKO ETA

KONTSERBATORIOETAKO LANGILEEN

LANEGUNAK, ATSEDEN EGUNAK ETA

OPORRALDIAK

I. ATALBURUA

LANSAIOA

5. artikulua.– Irakasleen lan-egutegia.

Urte hasieran ikastegi bakoitzak bere lan-egutegia zehaztuko du, langileen ordezkariekin adostuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindutako jai-egunak eta nondik-norakoak gogoan hartuz. Dena dela, ikastegiko zuzendaritza batzordeak onartutako eskola-egutegia errespetatu egin beharko da. Guztira 200 lanegun izango dira, 175 eskola-egunak izanik.

Ikastegiko titularrak eta langileen ordezkariek hala erabakiz gero, uztaileko lanorduak ikasturteko beste une batzuean erabili ahal izango dira (azterke-gairaian, matrikulazio-garaian, e.a.), eta ordu horiek ez dira apartekoak izango.

6. artikulua.– Irakasleen urteko egutegia.

Sestaoko Udalean ezarritako urteko lansaioa ezartzen da, gaur egun 1.604 urtekoa dena, jarraian adierazitako eran banatuta.

Irakasle guztiek 1.150 ordu emango dituzte ikastegian bertan.

454 ordu ikastegitik kanpo, profesionalatasunari eusteko, irakaskuntzari dagozkion beste betebehar batzuei erantzuteko eta zerbitzua eskaintzeko zehaztutako ordutegien berezitasuna konpentsatzeko.

7. artikulua.– Irakasleen asteko egutegia.

Musika Eskolan, —maila guztietan— astean 30 lanorduko izango dituzte, 25 eskola-ordu eta 5 osagarriak.

Lanaldi murrizuta duen irakaslegoari bere eskola dedikazioari dagokion heineko ordu kopurua ezarriko zaio gainerako dedikazio orduei dagokienez.

Erdi-mailako irakaskuntza arautuan, asteko lan-egutegia 30 ordukoa izango da: 22 eskola-ordu eta 8 osagarri.

"Erdi-mailako eskola-kontserbatorio" ikastegi mistoetan, eskolak bi modalitateetan ematen dituzten irakasleek astean 25 eskola-ordu izango dituzte, baina erdi-mailako irakaskuntza arautuan emandako ordu bakoitzeko 8 eskola-minutu gutxiago izango dute.

8. artikulua.– Ordu lektiboak eta osagarriak.

Eskola-orduak dira klase teorikoak edo praktikoak emateko erabiliak, eta edozein eratako azterketak egiteko erabiliak: ahozko edo idatzizkoak, instrumentalak, etab.

Ordu osagarriak dira klaseak prestatzeko, ebaluazio batzarrak, programazioak eta tutoretzak egiteko beharrezkoak, gurasoekin batzarrak egiteko erabiltzen direnak, klaustro eta mintegi bilerak egiteko behar direnak, e.a.

9. artikulua.– Langile ez-irakasleen lanaldia.

Irakasle ez diren langileen urteko lan-egutegia Sestaoko Udalea ezarritakoa da, eta gaur egun 1.604 ordukoa da, urte hasieran ikastegi bakoitzeko langileen ordezkariek adostutako lan-egutegiaren arabera banatuta. Gutxienez 210 lanegun izango dituzte eta kontuan izango dira jaiegunak eta zerbitzu bakoitzaren berezitasunak eskatutako beharrizanak.

MAILAK ETA SAILKAPEN TALDEAK

I. KAPITULUA

12. artikulua.– Langileak sailkatzeko taldeak eta mailak.

Sailkapena eta mailakatzea egiteko Sestaoko Udalean ezarrita dauden 8tik 30era bitarteko mailak eta Etik Ara bitarteko taldeak hartu ditugu kontuan; horrela, bada, lanpostu bakoitzeko zereginen arabera, era honetako sailkapena egin dugu:

Musika Eskoletako Maila Sailkapena

Irakasleak Taldea

Irakasle-Zuzendaria B 19

Irakaslea B 17


Azterketa dokumentala