Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3498

EBAZPENA, 1999ko uztailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 49/1999 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez Leioako Campuseko Zerbitzuen Eraikina (aurrerantzean Zerbitzuen Eraikina) eraikitzeko proiektua idatzi eta lan horiek "giltza eskura" motari jarraiki gauzatzeko kontratua adjudikatuko da.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 00- Faxa: 94 480 11 90. b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 425.000.000 PTA, BEZaren %16a barne (2.554.301,44 euro).

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b. Cianoplan, Errekakoetxe, 8 - 48010 Bilbo; Comercial Askar, Bizkaiko pasealekua, 17 behea 20010 Donostia; eta Sistemas Arco, San Antonio, 16 - 01005 Gasteiz.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 1999ko urriaren 8ko eguerdiko 13:00ak arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: Sailkapena:

Kontratista nagusiari eskatuko zaizkio edo, bestela, azpikontratista legez proposatzen den/diren gremioak/ek aurkeztu beharko ditu/dituzte:

C taldea - 2,3 azpitaldea - d kategoria.

C taldea - 4,6,9 azpitaldea - c kategoria.

I taldea - 9 azpitaldeak - c kategoria.

J taldea - 2 azpitaldeak - c kategoria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: 1999ko urriaren 8ko eguerdiko 13:00ak arte. b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 - Donostia) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Hauxe da ordutegia: 09:00etatik 13:00ak arte. Irailaren 17tik aurrera ordutegia hause izango da, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00ak arte, eta 15:30etatik 16:30ak arte; ostiraletan, 09:00etatik 13:00ak arte. Eskaintzak aurkezteko azken egunean, ostera, 13:00ak.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: Onartuko dira, baina lana egiteko epeari dagokionez soilik.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 1999ko urriaren 18an.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http:/www.ehu.es/contratacion_compras/

Leioa, 1999ko uztailaren 15a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala