
151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
3497
EBAZPENA, 1999ko uztailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 55/1999 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, Estentsometriako ekipamendu bat bere osagarriekin erosteko, Bilboko Industria eta Telekomunikazio Inegenierien G.E.Tarako.
1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. 94 601 20 00- Faxa. 94 480 11 90. b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.
c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.
d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 3.950.000 PTA (23.739,98 euro) BEZaren %16a barne.
5.– Behin-behineko bermea:79.000 PTA (474,80 euro).
6.– Dokumentuak eta argibideak:
a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 1999ko irailaren 9ko eguerdiko 13:00etara arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: 1999ko irailaren 9ko eguerdiko 13:00etara arte.
b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.
c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 - Donostia) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz. Ordutegia hauxe da: 09:00etatik 13:00etara.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ikusi Preskripzio Teknikoak.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.
b) Eguna: 1999ko irailaren 14an.
c) Ordua: 10:30etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.– Interneteko helbidea: http:/www.ehu.es/contratacion_compras/
Leioa, 1999ko uztailaren 12a.
1997ko otsailaren 3ko ebazpenaz bat, eta kontuan hartuta UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko ebazpena,
Ikasketa Plangintzako errektoreordea,
PILAR ELGOIBAR LARRAÑAGA.
RSS