Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3495

EBAZPENA, 1999ko uztailaren 22koa, Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendariarena, "lerro marroi eta lerro zuriko aparailuak eta fluoreszenteak birziklatzeko kudeaketa zerbitzuko lanak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lan horiek esleitzeko espedientearen hasiera onartzea erabaki du gaur. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Hogeita hiru milioi (23.000.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Laurehun eta hirurogei mila (460.000) pezeta.

Behin betiko fidantza.– Bederatziehun eta hogei mila (920.000) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– III talde, 8 azpitalde eta c kategoriari dagokiona.

Kontratuaren iraupena.– Lanak burutzeko epea 3 hilabete eta erdikoa da eta, nolanahi ere, 1999ko abenduaren 31n amaituta egon beharko dute. Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1a, 2. solairua).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1ean, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 1999ko abuztuaren 25eko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen da.

Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1ean, beheko solairuko 4 aretoan (Lakua II eraikina), 1999ko abuztuaren 26ko 11:00etan.

Presatasuna.– Gaur hartutako ebazpenez berehala egin beharrekotzat aitortu dira espediente honi dagozkion izapideak.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 22a.

Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendaria,

TOMÁS EPALZA SOLANO.


Azterketa dokumentala