Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3492

LEHIAKETA PUBLIKOA, Eustatena, 1999ko nekazal zentsuaren datuak grabatu eta balioestea burutzeko. (esp. 18/99).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Organismoa: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustateko) Lege-Administrazio Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 18/99.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: 1999ko nekazal zentsuaren datuak grabatu eta balioestea burutzea.

b) Sortakako banaketa eta zenbakia: ez dago.

c) Burutzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea / lanak bidaltzeko azken eguna: 1999ko urriaren 15ean hasiko da eta abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak, Eustateko idazkari nagusiaren 1999ko uztailaren 23ko ebazpenaren bidez.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Oinarrizko aurrekontua.

Kontrataren gehienezko aurrekontua 5.250.000 PTAkoa (31.553,14 eurokoa).

5.– Fidantzak:

Behin behinekoa: ez da eskatuko.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945017500.

e) Telekopia: 945017501.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 99/09/09a. 7.– Kontratistaren berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: Kontratuen aurrekontuagatik ez da sailkapenik eskatuko. Hala ere, III. Taldeko 3. Azpitladean sailkatuta egotea nahikoa izango da kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko esta profesinala egiaztatzeko.

Aipatutako talde eta azpitaldean sailkatuta ez dauden enpresek hurrengo puntuan arreikusten diren baldintzak kreditatu beharko dituzte.

b) Beste baldintza batzuk:

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa:

– Azken hiru urteetan zerbitzuak saltzeagatiko negozioen guztizko zifrari buruzko adierazpena.

Azken hiru urteetan zerbitzuak saltzeagatiko negozioen guztizko zifra aitortua berrogei milioitik (40.000.000) gorakoa izango da.

Hiru urtetik beherako enpresei dagokienez, aurreko atalean ezarritako kopurua urte bakoitzari buruzkoa izango da.

Kaudimen tekniko edo profesionala: honako agiri hauek aurkeztuta:

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda; besteak beste, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak sartuz.

Egindako lanek nahikoak izan beharko dute grabatzeko eta balioesteko lanak ezagutzen direla egiaztatzeko.

8.– Eskaintzak edo partehartze-eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 99/09/10eko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 kartazal aurkeztu beharko dira: "A", "B" eta "C", administrazio alorreko klausulen pleguetan azaltzen den eran.

c) Aurkezteko tokia: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustaten) egoitza nagusian (Donostia-San Sebastián kalea,1. Vitoria-Gasteiz).

d) Eskaintzegileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: hiru hilabete, 1999ko irailaren 10etik hasita.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartuko. Hala ere, lizitatzaileen iritziz sartzea komeni den hobekuntzak kontuan hartuko dira.

9.– Eskaintzen agertarazpena.

a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 99/09/10.

e) Ordua: 13:00.

10.– Bestelako argibideak. Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustateko) Biztanleri Estatistiken Arloa. Telefonoa: 945017542.

11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 23a.

Eustateko zuzendaria,

LOURDES LLORENS ABANDO.


Azterketa dokumentala