Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1999ko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3489

EBAZPENA, 1999ko uztailaren 23koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 1999ko Euskal Kooperatzailea Saria esleitzeko dena.

Azaroaren 19ko 627/1991 Dekretuaz Euskal Kooperatzailea Saria sortu zen Hirugarren Munduko lurraldeetan egindako lanagatik nabarmendu diren gizon eta emakumeen lana goraipatzeko.

Lehendakaritzako idazkariaren 1999ko martxoaren 18ko ebazpenaren bitartez, ekitaldi honetako sarirako deia egin zen.

Epaimahaiak, ebazpen horretako bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraituz eraturik eta 1999ko ekainaren 23an bildurik, aipatutako ebazpeneko seigarren oinarrian jarritako irizpideekin bat etorriz, saria emateko proposamena egin zuen.

Esandakoagatik eta 1999ko martxoaren 18ko Ebazpeneko zazpigarren oinarrian agindutakoaren indarrez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Epaimahaiak egindako proposamena kontutan hartuta, 1999ko Euskal Kooperatzailea Saria, 2.500.000 (bi milioi eta bostehun mila) PTAkoa, Manuel Carlos Martínez Ibánez jaunari esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organo berean hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian bi hilabeteko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira epeok.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 23a.

Lehendakaritzako idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala