
131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Foru Aldundia
3070
IRAGARPENA, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearena, 3867, 3868, 3869 eta 4142/98-3 zenbakiak dituzten eta langileriaren prozedimenduak direla-eta, aurkeztu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzkoa.
GUFE-ko Gobernu Kontseiluko Lehendakari And. Tx. Argiak, 1999ko ekainaren 11 datarekin, hurrengo Behin behineko Ebazpena eman izan du: <P ALIGN="JUSTIFY">Lehena.– Zerbitzari-garbitzaile plazak hornitzeko (98/1/7 BAO) aukerasaioen deialdiaren Epaimahai Kalifikatzailearen lehen azterketaren emaitzei buruzko 98/5/28 Erabakiaren aurka tartekatu den ohiko errekurtsoa gaitzerizten duen 98/7/3 datazko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen Gobernu Kontseiluko Ebazpenaren aurka tartekatu diren Administrazioarekiko Auzibide-Errekurtsoetan bertaratzea, hauek, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salaren aurrean tramitatu direla hurrengo zenbaketa honekin:
1.– Manuela Verdejo Vicente andereak sustatzen duen 3867/98 zkdun. langileriaren prozedimendua,
2.– Maria Carmen Flores Diaz andereak sustatzen duen 3868/98 zkdun. langileriaren prozedimendua,
3.– Rosa Maria Fuentes Gonzalez andereak sustatzen duen 3869/98 zkdun. langileriaren prozedimendua,
4.– Manuela Verdejo Vicente andereak sustatzen duen 4142/98 zkdun. langileriaren prozedimendua
Aurkeztea, Instituzioaren interesak defendatzeko asmotan eta euren alde nahikozko ahalmenak eman zaizkien Abokatu eta Prokuradoreak zuzenbidean bidezkoa den neurrian ahalmenduz egiten da.
Bigarrena.– Goian adierazitako gauzazko zailtasunak ikusita, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuen bidez eta baita Lurraldeko zabalkunderik gehienezko egunkarietan iragarkien bidez interesadunei enplazamendua egitea, aipatu errekurtsoetan euren eskubideak defendatzeko eta demandatuak bezala, gomendagarri izango balitzaie, bertaratu daitezen, horretarako, aipatu argitalpenen arteko azkenetik zenbatzen den bederatzi eguneko epea ematen zaiela; hau honetara egitearen berri izan bezain laister, Auzibideetarako Salari honen berri emango zaio.
Hirugarrena.– Tartekatu diren errekurtsoen baterako administrazio-espedientea Euskal Herriko Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salari bidal biezaio, behar den bezala foliotuta eta agirien indizearekin, kopia Erakundearen egoitzan utzirik.
Bilbao, 1999ko ekainaren 22a.
Gobernu Kontseiluko lehendakaria,
INMACULADA LOROÑO ORMAETXEA.
RSS