
131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3069
EBAZPENA, 1999ko ekainaren 24koa, Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendariarena, "Hondakin arriskutsuak ekoizteko, garraiatzeko eta kudeatzeko azterlana" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako ebazpenaz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira
OINARRIAK
Xedea.– Aipatutako lanak egitea.
Orotariko aurrekontua.– Zortzi milioi (8.000.000) pezeta gehienez ere.
Behin-behineko fidantza.– Ehun eta hirurogei mila (160.000) pezeta.
Behin betiko fidantza.– Hirurehun eta hogei mila (320.000) pezeta.
Kontratisten sailkapena.– Ez da eskatzen oraingoan.
Kontratuaren iraupena.– 5 hilabeteko epean burutu beharko da.
Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairua —Lakua II eraikina—).
Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan agertzen dira.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairua —Lakua II eraikina—), 1999ko uztailaren 27ko 13:30ak arte.
Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen dena.
Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, beheko solairuko 0 gelan (Lakua II eraikina), 1999ko uztailaren 28ko 11:00etan.
Presatasuna.– Gaur hartutako ebazpenaz berehala egin beharrekotzat aitortu dira espediente honi dagozkion izapideak.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 24a.
Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendaria,
TOMÁS EPALZA SOLANO.
RSS