Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3059

AGINDUA, 1999ko urtarrilaren 25ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB1-0560/96-EE eta EB1-0561/96-EE espedienteen aurka Manuela F. Beaka Bueriberi andreak aurkeztutako errekurtso arrunta ebazten duena.

Sail honek jarraian adieraziko den agindua eman du gaur EB1-0560/96-EE eta EB1-0561/96-EE espedienteen aurka Manuela F. Beaka Bueriberi andreak aurkeztutako errekurtso arrunta ebazteko.

Vitoria-Gasteizko udalerriko 99 gizarte-etxebizitza esleitzeko espedientea aztertu da.

Erreferentziazko espedienteen babespean, arauzko baldintzak betetzen zituzten eskegileei etxebizitza horiek esleitzeko administrazio-prozedurari hasiera eman zitzaion (1998ko urtarrilaren 30eko Agindua), eta aipatutako ebazpena zegokion eran iragarri zen.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Arabako lurralde ordezkariaren 1998ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, prozedura horretan aukeratuak eta baztertuak izan zirenen zerrendak onartu ziren.

Manuela F. Beaka Bueriberi andreak ebazpen horren aurkako errekurtso arrunta aurkeztu zuen; alegatu zuenez, ez da egia ez duela betetzen gutxieneko diru-sarreren baldintza. Aurkeztu zituen agiri berriak kontutan hartu eta espedientea berrikusteko eskatu zuen.

Sail honetako sailburuak du eskumena aztertzen ari den errekurtso arrunta ebazteko, Eusko Jaurlaritzaren 176/1995 eta 365/1985 Dekretuetan ezarritakoaren arabera; errekurtsoa azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen baldintza formalei jarraituz aurkeztu da.

Erabili beharreko lege-araubidea honakoa da: gizarte-etxebizitzetarako finantza neurriei eta lege-jardubideari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako gizarte-etxebizitzak esleitzeari buruzko 1997ko azaroaren 12ko Agindua.

Gizarte-etxebizitzetarako finantza neurriei eta lege-jardubideari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan errenta-erregimenpeko etxebizitzen eskatzaileei ezarritako baldintzen arabera, eskabidea aurkeztean, aurre-aurreko urtean indarrean dagoen LGLaren halako 0,65 eta 2,5en artean dauden urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dituzte eskatzaileek, alegia, etxebizitza esleitzeko eskabidea egiten denean PFEZren aitorpena egiteko epea jadanik amaituta duen urteari dagokiona; kasu honetan, 1996koa da erreferentziatzat hartu behar den ekitaldi fiskala.

1997ko azaroaren 12ko Aginduaren 4. artikuluak dioenez, etxebizitza eskatzen duen elkarbizitza-unitateak (egungoak zein gerokoak) dituen sarrerak joko dira sarrera haztatutzat.

Diru-sarrerak egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren edo aitorpenen kopia erkatua aurkeztu beharko da, eta kontutan hartu beharreko zerga-aldia, berriz, esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den egunaren aurre-aurreko urteari dagokiona izango da.

Aitorpena aurkeztu beharrik ez duten elkarbizitza-unitateko kideen kasuan, diru-sarrerak justifikatzeko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Eskatzaileak inoren kontura diharduten langileak baldin badira, enpresak edo enplegatzaileak emandako agiri bat, kontzeptu guztiengatik hartutako sarrera gordinak jasotzen dituena.

– Eskatzaileak pentsiodunak badira edo langabezi prestazioa edo subsidioa jasotzen badute, urtean jasotako pentsioaren edo subsidioaren egiaztagiria.

Nolanahi ere, PFEZaren aitorpena egin beharrik ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, dagokion Foru Ogasunak emana.

Errekurtsogilearen familia-unitateak 0,- PTAko sarrerak egiaztatu zituen 1996an, beraz, behin haztatuta, LGL halako 0 ematen digu horrek.

1997ko azaroaren 12ko Aginduaren 7. artikuluaren 3. idatz-zatiak zehazten duenez, eskatutako agiriak eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira, eta eskabidearekin batera, edo ondoren egindako eskaerei erantzuteko, bidali ez badira, ez dira kontutan hartuko gerora.

Izan ere, ez da bidezkoa administrazioaren ebazpen zuzen bat aldatu nahi izatea zegokionean aurkeztu ez ziren agirietan oinarrituz, eskatzailea horiek aurkeztera behartuta baitzegoen.

Aipatutako xedapenak eta erabil daitezkeen gainerakoak ikusi ostean, honakoa

XEDATU DUT:

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Arabako lurralde ordezkariak 1998ko azaroaren 12an eman zuen Ebazpenaren aurka Manuela F. Beaka Bueriberi andreak aurkeztutako errekurtso arrunta ezestea; 99 gizarte-etxebizitza errenta-erregimenpean esleitzeko prozedurari buruzkoa zen ebazpen hori eta bere horretan mantenduko da, zuzenbidearekin bat baitator.

Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke artez Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 25a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala