Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3056

AGINDUA, 1999ko ekainaren 16koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo "Fundación Hurkoa" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa –Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Donostia-San Sebastiángo "Fundación Hurkoa" fundazioaren estatutuetan Gobernu Organoak onartu eta egindako aldaketa –Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko- onar zezala Fundazioen Babeslaritzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.a.– Donostia-San Sebastiángo "Fundación Hurkoa" fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago G-26 zenbakiaz.

2.a.– 1996ko ekainaren 6an, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) "Fundación Hurkoa" fundazioaren izenean eta ordez, bertako lehendakari bezala, José M.ª Segura Zurbano jaunak bidalitako idazki bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazki horretan, Legean aurreikusitako estatutuen aldaketarako epea luzatzea eskatzen zen eta luzapen hori onartu egin zuen Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak 1996ko uztailaren 31ko Ebazpenaren bidez.

3.a.– 1996ko urriaren 3an, Donostia-San Sebastiángo "Fundación Hurkoa" fundazioak bidalitako idazki bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazki horretan, estatutuetan egindako aldaketa –Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko- onar dezala eskatu zitzaion Fundazioen Babeslaritzari, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

4.a– Eskabide horrekin batera, fundazioak, 1996ko irailaren 17an, Iruñako Elkargoko notario Miguel Angel Segura Zurbano jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaren (José M.ª Sedura Zurbano jaunaren ordez, 2.533 protokolo zk.) bi aldaki baimendu aurkeztu zituen. Eskritura horrek publiko egin zuen Fundazioko Gobernu Organoak fundazioko estatutuak aldatzeko 1996ko irailaren 14ko bileran hartutako erabakia.

5.a.– Aurkeztutako agirietan ikusitako akatsak zuzen zitzala eskatu zion Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak 1997ko urtarrilaren 9an, aipatu fundazioari. Eskatutakoa betez, fundazioak 1999ko maiatzaren 11n eskritura publikoaren bi aldaki baimendu bidali zituen. Eskritura (1.197 protokolo zk.) aipatutako notarioaren aurrean egin zen 1999ko apirilaren 23an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) artikuluan agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arutegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– Gizarte Ongizate zuzendariak, 1999ko maiatzaren 20an, Agindu honetako bigarren aurrekarian adierazitako aldaketa inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, 12/1994 Legearen 36-4 eta 404/1994 Dekretuaren 8-3 eta 62. artikuluetan agindautakoa betez.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arutegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) "Fundación Hurkoa" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzea agintzea, Agindu honek duen egun berean, 1996ko irailaren 17an eta 1999ko apirilaren 23an egindako eskritura publikoetan agertzen den moduan, fundazioaren estatutuen aldaketarako erabakiak publiko eginez. Fundazioaren patronatuak onartu zituen estatuto horiek aipatutako datetan, 12/1994 Legeari atxikitzeko asmoz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal Hurkoago zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 16a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala