
131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3055
EBAZPENA, 1999ko ekainaren 15ekoa, Toki Administrazioko zuzendariarena, Santurtziko Udalari baimena ematen diona bertako Diruzaintzako lanpostua Udaleko funtzionario behar bezala gaitutako batek bete dezan.
Santurtziko Udalak, 1999ko maiatzaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari bertako Diruzaintzako lanpostua Udaleko funtzionario behar bezala gaitutako batek bete dezan. Lanpostu horretarako, José Miguel Paredes Cisneros jauna, Santurtziko Udaleko funtzionarioa, proposatu zuen.
Autonomia Erkidegoko organo eskudunak baimena eman ahal dio, salbuespenez, behar bezala gaitutako Udaleko funtzionario bati Diruzaintzako lanpostua betetzeko, baldin eskaria egiten duen udalak 50.000 biztanle baino gutxiago baditu edo bere aurrekontua 3.000.000.000 PTAtik beherakoa bada, eta bere idazkaritza lehen mailakoa bada; horixe xedatzen du-eta Estatuko habilitazioa duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarrian.
Santurtziko Udalak 50.000 biztanle baino gutxiago dituenez gero (udal idazkari nagusiaren egiaztagiria) eta bertako idazkaritza lehen mailakoa denez gero, beraz, aurreko lerroaldean aipaturiko Errege Dekretuan adierazten den baimena emateko baldintzak betetzen dira dagokigun kasuan.
Horretaz gainera, Santurtziko Udalean diruzaintzako lanpostua hutsik dago 1988ko urriaren 31z geroztik.
Diruzaintzako lanpostua betetzeko proposatzen den udal funtzionarioak, José Miguel Paredes Cisneros jaunak, postu horretan jarduteko behar bezala gaituta dago, bidezko curriculum profesionalean frogatzen den moduan; eta, gainera, funtzionario hori (Kontabilitateko atalburua) dagoeneko habilitatua izan da, alkatearen dekretu bidez, jarduneko diruzain gisa aritzeko.
Toki araubidearen alorrean Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumeneko aferak ebaztea Toki Administrazioko Zuzendaritzari dagokio, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren 19.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurreko lerroaldeetan aipaturiko xedapenak eta Bizkaiko Foru Aldundiko letradu aholkulariak emandako txostena ikusi ostean, hau
EBATZI DUT:
Baimena ematea Santurtziko Udalari bertako diruzainaren lanpostua José Miguel Paredes Cisneros jaunak, Santurtziko udal funtzionarioak, bete dezan; beti ere baldin eta aurrerantzean ere udal horrek biztanle kopuruaren aldetik eta aurrekontuaren aldetik 1732/1994 Errege Dekretuak ezartzen dituen mugak hausten ez baditu.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ogasun eta Finantzetako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 15a.
Toki Administrazioko zuzendaria,
JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.
RSS