
131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3054
258/1999 DEKRETUA, ekainaren 22koa, 7113 programan 909.000.000 PTAko kredituak habilitatzen dituena; eta habilitatu, 1999. urterako luzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko 9311 programan lortutako dirusarreren ondorioz habilitatzen dira.
"5a Helburua" Programako Nobef-Orientaziotik dirusarrerak izango dira 1994-1999 aldian; nekazaritzako eta basoko ekoizkiak eraldatu eta komertzializatzeko izan ere.
Habilitatu egingo da, beraz, diru hori, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeari buruzko irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82 eta 83. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena emanda, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko ekainaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Kreditu habilitazioa onartzea 1999. urterako luzatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuan, hain zuzen ere, gastuen egoera-orri honetan:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA
7113 752.00 909.000.0000
Beste horrenbeste diruko dirusarrerak lortuz sortuko dira kredituok, hain zuzen ere, dirusarreren honako egoera-orri honetan:
PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA
9311 741.03 909.000.000
Nekazaritzako eta basoko ekoizkiak eraldatu eta komertzializatzeko "5a Helburua" Programako jardueretarako erabiliko dira fondook.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko ekainaren 22an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
RSS