Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3053

257/1999 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko 9211 programan lortutako dirusarrerak direla-eta, 4112 programan 5.000.000 PTAko kredituak habilitatzen dituena. Aurrekontu hori luzatu egin da 1999. urterako.

Sanitate eta Kontsumo Ministeritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren artean Farmakozainketako hitzarmena izenpetu izanak 5.000.000 PTA eskuratzea dakar berarekin. Diru hori Galdakaoko ospitalean kokaturik dagoen Euskal Herriko Farmakozainketa-Zentrurako da.

Habilitatu egingo da, beraz, diru hori, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeari buruzko irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82, 83 eta 131. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena emanda, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko ekainaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Kreditu habilitazioa onartzea 1999. urterako luzatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuan, hain zuzen ere, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA

4112 413.00 5.000.000

Beste horrenbeste diruko dirusarrerak lortuz sortuko dira kredituok, hain zuzen ere, dirusarreren honako egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA

9211 431.00 5.000.000

Diru hori Galdakaoko ospitalean kokaturik dagoen Euskal Herriko Farmakozainketa-Zentrurako da.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko ekainaren 22an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala