Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1999ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3051

255/1999 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko 9211 eta 9311 programetan lortutako dirusarrerak direla-eta, 2211, 2221 eta 2231 programetan 29.097.318 PTAko kredituak habilitatzen dituena. Aurrekontu hori luzatu egin da 1999. urterako.

29.097.318 PTAko fondoak eskuratu dira Europako Batasunetik eta Sustapen Ministeritzatik, honako egiteko hauetarako:

Kontzeptua Zenbatekoa Nondik

Trafikoa kudeatzeko sistema telematikoak aztertzea eta ezartzea 11.043.318 Europako Batasuna

Hainbat hizkuntzatako terminologia polizialaren Gordailua burutzea 3.054.000 Europako Batasuna

112 larrialdi telefonoaren deiak hartzeko zentroak abian jarri eta instalatzea 15.000.000 Sustapen Min.

Habilitatu egingo da, beraz, diru hori, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeari buruzko irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82 eta 83. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena emanda, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko ekainaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Kreditu habilitazioa onartzea 1999. urterako luzatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuan, hain zuzen ere, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA

2211 238.99 3.054.000

2221 632.01 11.043.318

2231 632.01 15.000.000

GUZTIRA 29.097.318

Beste horrenbeste diruko dirusarrerak lortuz sortuko dira kredituok, hain zuzen ere, dirusarreren honako egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA ZENBATEKOA

9211 731.00 15.000.000

9311 741.49 11.043.318

2311 441.49 3.054.000

GUZTIRA 29.097.318

Diruok lehen adierazitako jarduerek ekar ditzaten gastuak ordaintzeko erabiliko dira: trafikoa kudeatzeko sistema telematikoak aztertu eta ezartzeko, hainbat hizkuntzatako terminologia polizialaren Gordailurako eta 112 telefonoa abian jartzeko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko ekainaren 22an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala