Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2449

IRAGARPENA, Asier Ursua Peña jaunari Segurtasun sailburuordearen 1999ko otsailaren 23ko Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu ebazpenaren bitartez, ezetsi egin zen Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1998ko irailaren 21eko Ebazpenaren kontra aurkezturiko errekurtso arrunta.

Esp. 193/99/I (1548/98/GZ).

Mikel Legarda Uriarte Segurtasun sailburuordeak honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan zehaztutako bideetarik —ahaleginik egin arren— ezin izan da gauzatu jakinarazpena. Eta aipatu 59. artikuluaren 4. idatz-zatikoa konplitzearren, idazki honen bitartez, zera jakinarazten zaio Asier Ursua Peña jaunari: Segurtasun sailburuordearen 1999ko otsailaren 23ko Ebazpena, Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1998ko irailaren 21eko Ebazpenaren kontra aurkezturiko errekurtso arrunta ezesten duena hain zuzen ere.

Iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei egunen barruan egin beharko da diru-sarrera, beherago zehazten diren banku-kontuetariko baten, beti ere, izena, espedientearen zenbakia eta Herrizaingo Sailarentzako dela adieraziaz.

Bilbao Bizkaia Kutxa – BBK.

Kontu zk.: 2095-0631-55-21-31000143.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa – KUTXA.

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa - VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561.

Diru-zigorra borondatezko epearen barruan pagatzen ez bada, zeure ondaretik hartuko da, premiamenduzko bidea erabiliaz hain zuzen ere.

Ebazpen honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta bere aurka auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 20a.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala