Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2448

EBAZPENA, 1999ko maiatzaren 4koa, Lege Araubideko zuzendariarena, 141/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, prozedura laburtua, Administrazioarekiko Auzitarako Bilbaoko 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.

Administrazioarekiko Auzitarako 2. Bilbaoko Epaitegiak 141/99, prozedura laburtua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Luis Antonio Fernández Amor-ek jarri du auzi-errekurtso hori Herrizaingo sailburuaren 1998ko abenduaren 9ko aginduaren aurka. Izan ere, agindu horretan aurretiaz ipinitako errekurtso arrunta gaitzetsi egiten baitzen. Errekurtso arrunta Segurtasun sailburuordearen 1998ko uztailaren 29ko Ebazpenaren aurkakoa zen; azken honetan, Ertzaintzako lanpostuak betetzeko deialdia, 1998ko maiatzaren 21eko (EHAA-1998ko ekainak 1, 100 zk.) Ebazpenaren bidez egindakoa, ebazten zen.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikulua jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren 7. atalean Lege Araubideko Zuzendaritza honi izendatzen zaizkion eskuduntzen arabera,

EBATZI DUT:

1.– Eskaturiko administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzitarako Bilbaoko 2. Epaitegira bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, Ebatzi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Administrazioarekiko Auzitarako Bilbaoko 2. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 4a.

Lege Araubideko zuzendaria,

JAVIER MADARIAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala