Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2446

LEHIAKETA, sistema-tekniketarako euskarri-zerbitzuaren kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: E-243/99.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: sistema-tekniketarako euskarri-zerbitzua.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: 3 lotetan banatzen da kontratu hau.

1. lotea: Sareko zerbitzarien euskarria: 15.000.000 PTA (90.151,82 euro).

2. lotea: Sistema mikroinformatikoen analisia: 14.000.000 PTA (84.141,69 euro).

3. lotea: Oracle datu-baseetarako euskarria: 20.000.000 PTA (120.202,42 euro).

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 1999-12-31. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa guztira: 49.000.000 PTA, edo 294.495,93 euro.

5.– Fidantzak: behin-behinekoa:

1. lotea: 300.000 PTA (1.803,04 euro).

2. lotea: 280.000 PTA (1.682,83 euro).

3. lotea: 400.000 PTA (2.404,05 euro).

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Kontratazio Arloa, ELAT.

b) Helbidea: Algorta hiribidea, 16.

c) Herria eta posta-kodea: Getxo-48990.

d) Telefonoa: 94-491.17.22.

e) Faxa: 94-460.62.92.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 1999-07-08.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: enpresario batek lizitatu eta lizitatze horretako loteen batuketaren aurrekontua hogei milioi (20.000.000) pezetatik gorakoa bada, honelako sailkapena eskatuko da: III taldea, 3 azpitaldea. Batezbesteko urtekoak zehaztuko du kategoria, berariazko klausula administratiboen pleguan zehazten den eran.

b) Beste betebehar batzuk: ikus lehiaketaren agiriak.

8.– a) Aurkezteko azken eguna: 1999-07-08a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Herrizaingo Saila (ELAT).

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Kontratazio Arloan, Algorta hiribidearen 16an, entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Getxo-48990.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 1999-10-08ra arte.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 8 c) puntuan zehazturikoa.

d) Eguna: 1999-07-08a.

e) Ordua: 13:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuko unitate-kontua: pezetaren unitate-kontuan finkatu beharko da kontratuaren prezioa, beraz, pezetatan zehaztutako eskaintza aurkeztu beharko du lizitatzaileak. Eskaintza pezetatan eta eurotan eginez gero, pezetatan zehaztutako zenbatekoa bakarrik izango da kontutan, eta eskaintza eurotan bakarrik aurkeztuez gero, Administrazioak badu eskumenik pezetatan ipintzeko.

11.– Iragarpenen gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna (hala badagokio): 1999-05-17.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 19a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala