Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2445

IRAGARPENA, Donostia-San Sebastiánen (Benta-Berrin) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza lanen kontratuaren lizitazioari buruzkoa (arkitekto lanak).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/3/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia-San Sebastiánen (Benta-Berrin) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza lanak (arkitekto lanak).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: proiektua idazteko, gehienez bost hilabete kontratua sinatzen denetik aurrera; zuzendaritzarako, obra burutzeko aurreikusitakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 38.242.954 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideetako Lurralde Burutza.

b) Helbidea: Andia kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: (943)412897.

e) Faxa: (943)412851.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko ekainaren 21a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: II taldea, 4 azpitaldea, A kategoria. Sailkapenetik salbuetsitako profesional kolegiatuak.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko uztailaren 12ko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz —Lakua II, 3. solairua—.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –5 Aretoa–

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 1999ko uztailaren 13a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 25a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala