Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2442

EBAZPENA, 1999ko maiatzaren 17koa, 1999ko martxoaren 15eko Ebazpenaren hutsen zuzenketarena. Industria eta Mehategiak Administratzeko zuzendariak eman zuen ebazpena eta horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko 1997ko azaroaren 7ko eta 1998ko abuztuaren 10eko Erabakien bidez, ECA, Administrazioaren Lankidetzarako Entitatea, S.A. enpresari eman zitzaizkion baimenak gaurkotu eta areagotu egin ziren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24. artikuluak dio: "Kontextuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira".

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak 1999ko martxoaren 15eko Ebazpena eman zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko 1997ko azaroaren 7ko eta 1998ko abuztuaren 10eko Erabakien bidez, ECA, Administrazioaren Lankidetzarako Entitatea, S.A. enpresari eman zitzaizkion baimenak gaurkotu eta areagotu egin zituena. Ebazpen horretan era horretako hutsak daudela ikusi denez, ebazpen honen bidez dagozkion zuzenketak egingo dira.

Hori guztia ikusita eta Industria Zerbitzuko buruaren proposamenez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1999ko martxoaren 15eko Ebazpenaren 6. puntuan ikusitako hutsa zuzentzea. Ebazpen hori Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko 1997ko azaroaren 7ko eta 1998ko abuztuaren 10eko Erabakien bidez, ECA, Administrazioaren Lankidetzarako Entitatea, S.A. enpresari eman zitzaizkion baimenak gaurkotu eta areagotu egiten ditu.

Honako hau esaten duenean: "6.– Kontrol-Erakunde gisa jarduteko baimen honek, 2002ko uztailaren 24ra arte izango du indarra."

Honako hau esan behar du: "6.– Kontrol-Erakunde gisa jarduteko baimen honek, 2000ko urriaren 24ra arte izango du indarra."

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 17a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala