Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
2441

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 3koa, Herrizaingo sailburuarena. Agindu honen bidez Herri Babeseko Boluntarioen Udal Elkarteentzat materialak erosteko udalei zuzendutako dirulaguntzak ezarri eta arautzen dira, Herri Babesarekin zerikusia duten ekintza eta egitarauak gara ditzaten.

Udalei dirulaguntzak emanez, azken urte hauetan Herrizaingo Saila udalek Udal Larrialdi Planak egin ditzaten bultzatzen ari da, plan horien bidez udalek arrisku egoeratan hartu beharreko neurriak eta burutu beharreko jarduketak razionalizatzekotan.

Plan horiek benetan ezartzeko beharrezkoa da ondo prestatuta egotea bai heziketa mailan eta bai dagokion larrialdi-planean ohartemandako Baliabide Mugikorren Katalogoa osatzen duten baliabideen ondasun materialen mailan ere.

Horretaz jabeturik, udalei eginkizun horretan laguntza eskaintzea erabaki du Sail honek. Laguntza horrek Udal Larrialdi Planetan ezarritako Herri Babeseko zereginetan parte hartzen dutenentzako materialak erostea ahalbideratzen du.

Honi dagokionez, 1998 urtean zehar, Herrizaingo Sailak dirulaguntza hauen deialdia egin zuen 1998ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez (apirilaren 14ko EHAA, 68 zk.).

Aipatutako agindu hori oraindik indarrean dago abenduaren 15eko 371/1998 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez indarrean mantentzen baitira aurrekontuaren luzamendurako aldian Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura diren laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapen, eta horrek aukera ematen du urte honi dagozkion dirulaguntzen deialdia egiteko, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren - Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko indarreko xedapen legalen testu bategina onartzen da- IX. tituluko luzamendu-araubidearen baitan.

Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 1999 urterako Herri Babeseko Boluntarioen Udal Elkarteentzat materialak erosteko zuzendutako dirulaguntzak arautzea da agindu honen xedea; materialok, Herri Babesarekin zerikusia duten ekintza eta egitarauak garatzeko izango dira.

Agindu honetan aurrikusten diren dirulanguntzetarako guztira 10.000.000 PTA daude, dagokion aurrekontu-sailaren kontura. Dirulanguntza guztien baturak ezin izango du kopuru hau gainditu.

2. artikulua.– Onuradunak.

Dagoeneko Herri Babeseko Boluntarioen Udal Elkartea duten edo 1999 urtean zehar eratzekotan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eskatu ahal izango dituzte Agindu honetan jasotako dirulaguntzak.

3. artikulua.– Laguntzen azalpena.

Aurreko artikuluan aipatzen diren dirulaguntzak ondoren zehazten diren kontzeptuengatik eska daitezke:

1.– Udal onuradunek zuzenean egin ditzaten erosketetarako izango dira dirulaguntzak. Materialak Herri Babeseko Boluntarioen Udal Elkarteentzat izango dira eta udalerriak dituen arriskuei aurregiteko, eskuhartze zuzenerako zein babeserako.

2.– Boluntarioen berezko lana eskuhartze zuzenetan profesional adituei languntzea izanik, zeregin horrekin zerikusia duten materialak izan beharko dute edo udalerri bakoitzeko arriskuen aurrean larrialdi egoeratan erabiltzeko modukoa.

Dirulaguntzak zein material-mota erosteko emango diren I. eranskinean ageri da.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena.

1.– Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu nahi dituzten udalek, arrazoitutako idazkia aurkeztu beharko diote Herrizaingo sailburuordeari, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta berrogeita bost eguneko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian, Wellingtongo Dukearen hiribideko 2an, Vitoria-Gasteizen, edo bestela, azaroaren 23ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onartutako edozein bide erabiliz.

2.– Honako agiri hauek aurkeztuko dira idazkiarekin batera: – Materiale eta baliabideei buruzko behar nagusien zerrenda, lehentasunen hurrenkeran, eskatutako materialaren ezaugarriak zehaztuta.

– Dirulaguntzaz eskuratu nahi den materialaren aurrekontua, unitateko eta guztirako prezioak jasoz, eragina izan dezaketen beste zerga guztiak sartuz, baita BEZ ere.

– Udaleko idazkariak emandako ziurtagiria, Herri Babeseko Boluntarioen Udal Elkartea eratuta dagoela dioena, edo hori 1995 urtean zehar osatu eta gauzatuko dela dioen proiektuaren ziurtagiria.

– Udal Elkarteko kideen helbideak eta telefonoak jasotzen dituen zerrenda eguneratua, zuzendaritza organoak edo organo arduradunak aipatuz.

– Boluntarioen Udal Elkarteko (eratuta badago) kideen esku jarritako baliabide materialen zerrenda eguneratua.

– 1998 urtean burututako ekintzen memoria eta 1999 urterako aurrikusten diren ekintzen egitaraua.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa. Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurrikusitako laguntzen kudeaketa-lanak egitea.

6. artikulua.– Aurkezturiko eskabidean dauden akatsak zuzentzea.

Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eskabidean akats edo okerren bat ikusiz gero, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio okerrak zuzentzeko. Epe hori agortutakoan zuzendu ez badu eskabidea artxibatu egingo da, bestelako izapiderik egin gabe.

7. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen zeintzu izando diren kideak: lehendakaria (Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria), bi bokal (Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariak), idazkaria (Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria, hitza bai baino botorik izango ez duena). Mahai honek erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu.

Aipaturiko epaimahaiak erabaki-proposamena Eusko Jarularitzako Herrizaingo sailburuordeari zuzenduko dio dirulaguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituz.

8. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

Emandako dirulaguntzei buruzko erabaki-proposamena egiteko eta zenbatekoa finkatzeko, epaimahai kalifikatzaileak honako irizpideok izango ditu kontuan:

a) Udalerriaren arriskugarritasun maila.

b) Dagoeneko Boluntarioen Udal Elkarteek badaukaten materiala.

c) 1998 urtean burututako ekintzen garapena eta 1999 urterako aurrikusten diren ekintzen egitaraua.

9. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Emandako dirulaguntza eskatutako materialak merkatuan daukan kostu errealaren araberakoa izango da, eta aurrekontuaren mugen barnean kokatu beharko da.

10. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Beste erakunde publiko edo pribaturen batek emandako dirulaguntzak eta agindu honetan aipatzen direnak bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.

11. artikulua.– Erabakia.

1.– Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hilabeteko epearen barruan hartuko du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeak deialdi honetan aurrikusitako dirulaguntzak emateko erabakia, Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Erabakia hau esleipendunei jakinarazi egingo zaie eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu egingo da.

2.– Epearen barruan eskabideen gainean erabakirik izan ez denean, eskabideak ez onetsitzat hartuko dira Herri Administrazioen Araubide Jurikikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako Legeak Administrazioari ezartzen dion erabakia idatziz emateko betebeharra alde batera utzi gabe.

12. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti ere honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien agiria jaso duten egunetik hamabost eguneko epea dute entitate onuradunek emandako dirulaguntza expreski eta idatziz atzera botatzeko. Hala egin ezean ados daudela ulertuko da.

b) Emandako dirulaguntza eskatutako helburua betetzeko bakar-bakarrik erabili ahal izango da; 14. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez bada behintzat.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Euskadiko Herri-Kontuen Auzitegiak eskatzen dion informazioa eman beharko dute onuradunek, deialdi hau dela medio jasotako dirulaguntzei dagokienean.

13. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Dirulaguntzen onuradun suertatu diren udalek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eskuratu beharko dituzte, eta faktura orijinalak edo Udal idazkariak konpultsatutako kopiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 1999ko abenduaren 15a baino lehen. Dirulaguntzaren ordainketa aldi batean egingo da, lehendik esleipenerako arrazoitzat jo zen xedea betetzen dela egiaztatzen duten fakturak Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu badira.

14. artikulua.– Dirulaguntzak emateko baldintzetan aldaketak.

Dirulaguntzak emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako, —baina helburua bete da— aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako dirulaguntza jasotzea izan badu, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu egin ahal izango da. Horretarako Likidazio-erabakia emango da emandako dirulaguntzak birmoldatzeko.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Deialdi honetan eta dirulaguntza eman ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera Euskal Herriko Diruzaintza orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa gehi legez dagozkion interesak.

16. artikulua.– Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta ondorioz sor litezkeen egintzen aurka interesedunek nahi izanez gero berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari berari hilabeteko epean, edo egoki iritziz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietarako salan, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitatzen den egunean bertan hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 3a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA

I. ERANSKINA

1.– LANGILEEN EKIPAMENDURAKO MATERIALA

Arnesak

Boltsak

Oinetakoak

Lanerako alkondara

Gerrikoak

Lokarri dinamikoak

Lokarri estatikoak

Zira-Txamarreta

Jausgailuak

Filtroak

Betaurrekoak

Txanoa

Eskularruak

Jertsea

Mozorroak

Motxilak

Monoa

Mosketoiak

Lanerako prakak

Galtza-zira

Petoa

2.– SUTEEI AURRE EGITEKO MATERIALA

Su-astingailua

Eskorgak

Motozerrak

Palak

Pikotzak

Tenazak

Suteak itzaltzeko Zerbitzu Profesionalen babespeko Boluntario Taldeentzat bakarrik:

Ur-lineak jartzeko materiala

25 mm-ko tutu malgua

45 mm-ko tutu malgua

70 mm-ko tutu malgua

100 mm-ko tutu malgua

100 mm baino gehiagoko tutu malgua (zurrupatzekoak)

25 mm-ko ur-jaurtigailua

45 mm-ko ur-jaurtigailua

75 mm-ko ur-jaurtigailua

100 mm-ko ur-jaurtigailua

25 mm-ko murriztekoak

45 mm-ko murriztekoak

70 mm-ko murriztekoak

100 mm-ko murriztekoak

25 mm-ko adartzekoak

45 mm-ko bitan adartzekoak

70 mm-ko bitan adartzekoak

100 mm-ko bitan adartzekoak

25 mm-ko hirutan adarkatzekoak

45 mm-ko hirutan adarkatzekoak

100 mm-ko hirutan adarkatzekoak

Suteak itzaltzeko material eramangarria

5 kilo ur edo gutxiagoko suitzalgailua

5 kilo hauts lehor edo gutxiagoko suitzalgailua

5 kilo CO2 edo gutxiagoko suitzalgailua

5 kilo halon edo gutxiagoko suitzalgailua

5 kilo ur baino gehiagoko suitzalgailuak

5 kilo hauts lehor baino gehiagoko suitzalgailua

5 kilo CO2 baino gehiagoko suitzalgailua

5 kilo halon baino gehiagoko suitzalgailua

Elektrobonba

Eskailera luzagarria

Gakodun eskailera

Hidro-eiektorea

Motobonba

3.– UHOLDEEI AURRE EGITEKO MATERIALA

Txalupa neumatikoa

4.– KOMUNIKAZIORAKO MATERIALA

(Frekuentzien zergatia azalduz)

Metagailua

Antena

Bateriak

Bateria kargadorea

Emisora

Radio-transmisoreak

5.– PRESTAKUNTZARAKO MATERIALA

Liburuak

Panelak

Harbela

DiapositiBa proiektorea

Gardendki proiektorea

Telebista

Bideo Erreproduzitzailea

Bideoak

6.– BESTE MATERIAL BATZUK

ARGIZTAPEN MATERIALA

Bateriak-Metagailuak

Karbureroa

Elektrogeno multzoa

Linternak

Proiectorea-Fokoa

SEINALEZTAPEN-MATERIALA

Balizajeak

Bengalak

Besokoak

Zintak

Konoak

Megafonoa

Plakak

Hesiak

MATERIAL SANITARIOA

Botikinak

Ohatila


Azterketa dokumentala