Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2440

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek 1999/2000 ikasturtean burutu beharreko jardueretarako diru-laguntzetarako deia egiten duena.

Kooperatiba moduan eratutako ikastetxeek gizartean betetzen duten zereginagatik arreta berezia jasotzen dute indarrean dagoen legeriaren esparruan; hala ikusten da Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunaren Araubidea onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan.

Hori guztia dela eta, legearen arabera eratutako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat antolatutako eskolaz kanpoko jarduerei laguntzea bidezkotzat jo du Hezkuntza Sailak, beti ere, aurrekontuek uzten duten heinean. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dirulaguntzetarako deialdia egin zuen 1998 urtean, 1998ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez.

Agindu horrek indarrean jarraitzen du, abenduaren 15eko 371/1998 Dekretuari –Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurakoak izan eta laguntzei eta dirulaguntzei buruzkoak diren zenbait xedapen arautzailek indarrean jarraitzea xedatzen duen Dekretuari– jarraiki. Horri esker, aurten dirulaguntzetarako deialdia egin daiteke, irailaren 27ko 1/1994ko Legegintza Dekretuaren –Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzeko Dekretuaren- IX. tituluan arautzen den luzapen erregimenaren arabera.

Horregatik guztiarengatik, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren proposamenez,

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA

DEIALDIAREN XEDEA

1. artikulua.– Unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek burutu beharreko eskolaz kanpoko jarduera-gastuak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egitea 1999/2000 ikasturterako. Diru-laguntza gehienez ere 3.000.000 pezetakoa izango da. Eskolaz kanpoko jardueratzat joko dira ikastetxeek beren ohiko jardueran burutu ezin dituztenak, horrela bada, alde batera geratzen dira irakaskuntza arautuaren curriculumeko gaiei buruzko jarduera parekideak.

II. KAPITULUA

BETEBEHARRAK

2. artikulua.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte unibertsitatekoak ez diren mailetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa Arautua, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, Batxilergo Bateratu Balioanitza, LOGSE Batxilergoak edo Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek, zuzenbidearen arabera eratuta daudenean eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta Euskadiko Kooperatiben erroldan izena emanda badaude eta irakaskuntza izaera badute.

2.– Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik, irakaskuntzako kooperatiben federazio gisa erroldatuta dauden unibertsitate-mailakoak ez diren kooperatiben federazioek, aldi berean irakaskuntza-izaera duten guraso-elkarteen erroldan izena emanda daudenean, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik, irakaskuntzako kooperatiba gisa erroldatuta dauden unibertsitate-mailakoak ez diren irakaskuntzako kooperatibek, aldi berean herri-ikastetxeetan edo itunpeko ikastetxeetan guraso-elkarteak eratuta dituztenean, irakaskuntza-izaerako guraso-elkarteen erroldan izena emanda dutelarik, deialdi honetaz baliatu beharko dute edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxeen guraso-elkarteen federazioentzat eta konfederazioentzat, batetik, eta unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxeen guraso-elkarteentzat, bestetik, (hurrenez hurren), helburu bererako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren deialdiez.

3.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazio eta kooperatibek, atal honen 1. paragrafoan ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien erroldan.

III. KAPITULUA

ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK

AURKEZTEKO EPEA

3. artikulua.– Eskabidea, guraso-elkarteen federazioko edo kooperatibako lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailburuordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ikuskaritzan aurkeztuko da. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (30/1992 Legearen) 38.4 artikuluan, 4/1999 Legeak aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz, jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutunazal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-horrian, edozein egoitzatan agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz. Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Kooperatiba-federazioen kasuan:

a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria; agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio; b) 2. artikuluan adierazten den Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio;

c) Federazioa osatzen duten irakaskuntza-kooperatiben kopurua, 1998/99 ikasturteko datuak kontutan hartuz. Puntu honetako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira; d) Federazioa osatzen duten irakaskuntzako kooperatiben zerrenda, 1998/99 ikasturteko datuak kontutan hartuz, eta bakoitzaren egoera Hezkuntza Itunaren Araubidearen arabera. Datu hori Aginduaren I. eranskinarekin batera aurkeztuko da;

e) Federazioaren organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1999/2000 ikasturteko jarduerak burutzeko lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

f) Jardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria;

b) 2. artikuluan adierazten den Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio;

c) 1998/99 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua; d) 1998/99 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle-kopurua; e) 1998/99 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen kopurua;

f) Hezkuntza Itunaren Araubidean sartutako ikastetxeek halaxe adierazi beharko dute agindu honen I. eranskinean horretarako jarritako tokian;

g) Eskabidea egin duen irakaskuntza-kooperatibak irakatsitako hezkuntza-mailak;

Aipatutako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira.

h) Kooperatiba-elkartea eratutako ikastetxeko organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez aipatutako organoak 1999/2000 ikasturtean burutu beharreko eskolaz kanpoko jardueretarako egindako eskabidea onartu duela egiaztatuko da, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Jardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

4. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezik, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, ebazpena –4/1999 Legearen 42. artikuluak aurreikusitako moduan idatzi beharrekoa– eman ondoren.

5. artikulua.– 1.– Agindu honek araututako prozeduraren epea gehienez sei hilabetekoa izango da.

2.– Eskaerak aurkezteko epea 1999ko uztailaren 1ean amaituko da.

IV. KAPITULUA

EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK

6. artikulua.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baremazioko Batzorde Tekniko bat osatuko du dagokion laguntzen adjudikaziorako proposamena Ebaluazio Batzordeari bidaltzeko. Aipatutako Batzorde Teknikoa ondokoek osatua egongo da:

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.

– Hiru Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko unitate bakoitzeko teknikari bat.

2.– Ebaluazio-batzordea honako hauek osatuko dute:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak edo honek izendatutako ordezkariak.

– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruek.

Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzu-burua.

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.

3.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako faktoreei dagozkie:

a) Kooperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxea izateari balioa emango zaio, Hezkuntza Itunaren Araubidearen eraginpean egonik. 3 puntura arte.

b) Beste helburu batzuen artean, neska eta mutilen arteko oportunitate berdintasuna lortzen saiatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzera bideratutako laguntzak on egindako ikasle kopurua zentroan. Puntu bat ikasleko.

c) Kooperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxeko bekadunen portzentajea. puntu bakarretik 2.40 puntura arte.

Gainera, Kooperatiben Federazioetarako:

d) Federazioa osatzen duten kooperatiben kopurua: kooperatiba bakoitzeko puntu bat.

4.– Laguntza horien zenbatekoa 6.2 artikuluan aipatzen den batzorde-baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainokoa izan daiteke.

V. KAPITULUA

EBAZPENA

7. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetzak egingo du deialdi honen ebazpena, balorazio-batzordearen proposamenari jarraituz.

8. artikulua.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, 5. artikuluan adierazitako epearen barruan. Horretarako ezarritako epean argitaratzen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertuko da.

Ebazpen honen aurka gorajotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

VI. KAPITULUA

DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEA ETA EGIAZTATZEA

9. artikulua.– 1.– Laguntzaren ordainketa bi alditan egingo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Lehen ordainketan, emandako diru-laguntzaren %80raino ordaindu ahal izango da aipatutako Ebazpena argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerakoa, 1999/2000 ikasturtean diruz lagundutako jardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztuz egiaztatutakoan ordainduko da. Egiaztagiria deialdi honen V. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izango da.

2.– Egiaztagiri hori 2000ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko zaio bakoitzari dagokion hezkuntzako ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruari.

10. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza bateragarria izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100 gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.

2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, 50.2 artikuluan adierazten duenez (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioak egindako egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzei laguntza ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, 50.2 artikuluan adierazten duenez (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

4.– Onuraduna, emandako dirulaguntza onartzera behartuta dago. Era honetan, jakinerazpenaren osteko hamabost eguneko epearen barnean ez bada espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta gelditzen dela ulertuko da.

11. artikulua.– 1.– Ondorengo gorabehera hauetakoren bat gertatzen bada jasotako laguntzak eta horri ezarriko zaizkion legezko interesak itzuli egin beharko dira:

A.– Irakaskuntzako kooperatibek jasotako diru-laguntza eskabidearen zio izan ziren helburuetarako erabiltzen ez badute.

B.– Agindu honetan ezarritakoa betetzen ez bada.

C.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura diru-laguntzak jaso dituztenei dagozkien betebeharretako edozein betetzen ez bada.

2.– Dirua itzultzeko jardunbidea abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan arautzen dena izango da (EHAAn 1992ko otsailaren 7an). Dekretu horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra. Dekretu horretan, halaber, diru-laguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira.

12. artikulua.– Diru-laguntzaren hartzaileak, lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartuko ditu eta, hala balegokio, behar den asegurua egin behar du.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Prozedurazko gaietan agindu honek arautzen ez duenerako, beraren ordez azaroaren 26ko 30/1992 Legean –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean- ezarritakoa aplikatuko da, 4/1999 Legeak (urtarrilaren 14ko EBO) aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz.

2.– Agindu honek bide administratiboa agortzen du. Beraren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean; horretarako hilabeteko epea izango da, agindu hau HEAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau HEAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko diren izapideak egiteko baimena eman zaio.

4.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

ESKABIDEA

Kooperatiba-federazioaren edo irakaskuntzako kooperatibaren izena (izena eta kodea):

Legezko egoitza:

Harremanetarako telefonoa udala

– III. eranskina: federazioen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1999/2000 ikasturteko jarduerak burutzeko lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

– IV. eranskina. Jardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

– Eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria;

– Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria;

– 1998/99 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua: – 1998/99 ikasturtean ikastetxean izandako ikasleen kopurua: – 1998/99 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen kopurua:

– Hezkuntza Itunen Araubidepeko kooperatiba: bai ..... / ez

– Eskabidea egin duen irakaskuntzako kooperatibak irakatsitako mailak:

– II. eranskina: Erakunde eskatzailearen banketxe datuak.

– III. eranskina: Kooperatiba-elkartearen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1999/2000 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko jarduerak burutzeko irakaskuntzako kooperatibako lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen II. eranskineko ereduaren arabera.

– IV. eranskina. Jardueren zerrenda eta aurrekontua.

KOPERATIBAREN IZENA:

IKASTETXEAREN IZENA:

HERRIA:

Emandako dirua: PTA.

KONTZEPTUAK EGUNAK ZENBAT DIRU


Azterketa dokumentala