Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 1999ko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2439

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei sail honetaz kanpoko prestakuntza-ekitaldietan parte hartzen laguntzearren, hainbat motatako banako dirulaguntzetarako deialdia egiten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, GARATU programaren urteko planen bitartez, etengabeko prestakuntza-ekitaldiak sustatzen ditu, jardunean dauden irakasleak espezializatu, prestatu eta eguneratzeari begira lehentasunezkotzat jotzen baititu.

Sail honek sustaturiko edo diruz lagundutako eskaintza osatzeko, egokitzat jotzen da banakako dirulaguntzetarako deialdi hau egitea, jardunean dauden irakasleek prestakuntza-ekitaldietan parte hartzen laguntzearren. Sailaren sustapenik edo dirulaguntzarik ez badute ere, horrelako ekitaldien bidez irakasleak hobeto prestatzen dira eta horrek hezkuntza-sistema eta ikasleei eskainitako irakaskuntzaren kalitatea hobetzea ahalbidetzen du.

Arlo horren inguruan dabiltzan erakundeek eskainitako ekitaldiak, irakasleak etengabe prestatzekoak, ugariak direnez eta irakasleen interesak ere desberdinak direnez, bidezkotzat jotzen da irakasleen kidegoak dirulaguntzez nola baliatu zehazteko sistemaren bat arautzea, jarduera-motaren arabera. Sistema horri jarraiki ezarriko dira eman daitezkeen gehienezko diru-kopuruak; hori dela bide, laguntzak hobeto banatu eta jasotzaileen arteko txandakatze egokiagoa lortu nahi da.

Deialdi hau aurrekontuen luzamendu aldian egin da, eta abenduaren 15eko 171/1998 Dekretuaren arabera, 1998ko ekonomi urtean Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura emandako laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten xedapen arautzaileek indarrean jarraitzen dute. Ondorioz, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren proposamenez, hau

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA

DEIALDIAREN XEDEA ETA

DIRULAGUNTZA-MOTAK

1. artikulua.– Banakako dirulaguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleentzat, 1998ko urriaren 1a eta 1999ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten. Horretarako 35.000.000 PTA (210.354,24 euro) emango dira, eta esleipena lehiaketaren bidez ebatziko da.

2. artikulua.– Prestakuntza-ekitaldia zein den eta non garatzen den kontuan hartuta, dirulaguntzak honela sailkatzen dira:

A.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatuetan, dagokion titulazio akademikoa lortzeko aukera edo dagozkion gaiak irakasteko gaikuntza ematen duen edozein ikasketa-mota egiteko laguntzak.

B.– Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko A motaren barnean sartzen ez diren prestakuntza-ekitaldiak egiteko laguntzak (ikastaro laburrak, kongresuak, etab...).

C.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, baina Espainian, prestakuntza-ekitaldiak egiteko laguntzak.

D.– Espainiatik kanpo, Europako Batasuneko kide diren estatuetan prestakuntza-ekitaldiak egiteko laguntzak.

3. artikulua.– Aurreko artikuluan adierazitako laguntza-moten arabera jaso daitezkeen gehienezko diru-kopuruak hauexek izango dira:

A motako 80.000 PTA 480,81 euro

dirulaguntza

B motako 50.000 PTA 300,51 euro

dirulaguntza

C motako 120.000 PTA 721,21 euro

dirulaguntza

D motako 200.000 PTA 1.202,02 euro

dirulaguntza

4. artikulua.– Laguntzak bateraezinak dira beren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso deialdiko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bideren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, europar programetakoekin eta bestelakoekin.

II. KAPITULUA

BETEBEHARRAK

5. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko erregimen orokorreko ikastetxeetan –ikastetxe publiko zein pribatu itunduetan– lantokia duten irakasleek eska ditzakete laguntza horiek, baita ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetan beren funtzioak betetzen dituzten irakasleek ere (Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoa, Pedagogi Aholkutegiak, Curriculuma Eratzeko Institutua, Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak, Itsuen Baliabidetegiak, IRALEko zentroak eta Euskal Girotze Barnetegiak), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

a) Ekitaldia gauzatu bitartean, eskatzaileak lehen aipaturiko edozein ikastetxetan jardun behar du irakasle.

b) Eskatzaileak antzeko beste prestakuntza-ekitaldirik eskurago ez izatea.

c) Eskatzaileak parte hartzeko moduko eta Hezkuntza Administrazioak berak antolatutako beste antzeko prestakuntza-ekitaldirik ez izatea edo, antolatu bada, eskabidea aurkeztu baina onartu ez izatea.

d) Eskatzaileak egiten duen lanarekin edo espezialitate-arloarekin zuzeneko lotura duen prestakuntza-ekitaldia izatea edo, LOGSE gero eta ezarriago dagoelako, lanposturako beharrezko eguneratzea izatea.

Ondorio horietarako, egonkortasun-akordioetan sartuta dauden bitarteko irakasleek eta, ikastetxeko plantila berrantolatu beharra dela eta, ordezkapenak egin behar izan dituzten karrerako funtzionarioek azken bi ikasturteetan jardun-eremutzat izan dituztenak alegatu ahal izango dituzte, beti ere egoera hori egiaztatzen badute.

e) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolaturiko, dei egindako edo diruz lagundutako ekitaldia ez izatea.

f) Prestakuntza-ekitaldia 1998ko urriaren 1a eta 1999ko irailaren 30a bitartean -biak barne– amaitzea.

g) Ekitaldia lanorduetan egin beharrekoa bada, horretarako baimena izatea.

h) Ekitaldi-programaren helburuek bat etorri beharko dutela Sailak curriculum-arlo bakoitzeko ezarri dituen helburuekin.

i) D motako ekitaldietan, burutzen den prestakuntza-ekitaldia ikastaroa bada, dirulaguntza jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

Gutxienez bi asteko iraupena izatea.

Metodologia edo metodologia eta hizkuntza lantzea (ez hizkuntza bakarrik).

Gutxienez astean 20 klase-orduko iraupena izatea.

III. KAPITULUA

DEIALDITIK KANPO GELDITU ETA

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK

6. artikulua.– 1.– Deialditik kanpo geldituko dira ekitaldia gauzatu bitartean ikasketa-baimena duten irakasleak.

2.– Aipatutakoez gain, ondoren esaten direnek ere ezin izango dituzte A motako dirulaguntzak eskuratu: Eskatutako espezialitateari dagokion egokitzapena duten maisu-maistrak, herri-ikastetxeetan irakasten badute, eta lanbide-prestakuntza bera daukatenak, ikastetxe pribatuetatik badatoz; eta azken hiru urteotan ikasketa-baimena lortu duten maisu-maistrak edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dei egindako espezializazio-ikastaroren batean parte hartu dutenak, hori dela eta, gutxienez hilabeteko liberazio osoa izan badute.

3.– Era berean, deialditik kanpo geratuko dira prestakuntza-jardueren eskabideak, Prestakuntza Proiektuen deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta ikastetxe bereko hainbat irakaslek aurkezten badituzte. 7. artikulua.– 1.– Laguntzagai den kopurua kalkulatzerakoan, matrikula, izenematea, joan-etorriak, mantenua eta ostatua hartuko dira kontuan hurrengo irizpide hauen arabera:

a) Matrikula edo izenematea oso-osoan kontabilizatuko da, baina matrikularen kopuru horretatik, gainditzen ez diren irakasgaiei dagokien matrikulako zatia kenduko da.

Tituluak edo prestakuntza-ekitaldietako materiala emateagatik ordaindu beharrekoak ez dira inolaz ere laguntzagai izango.

b) Joan-etorriei dagokienez, lantokiko herriaren eta prestakuntza-ekitaldia egiten den herriaren bitartekoa joko da laguntzagai. Gastua garraio publikoko billetean oinarrituz edo 15 PTA/km-ko kalkulatuko da, eta bi horietatik txikiena dena ordainduko da. Ekitaldia gauzatzen den herri berean bizi direnei ez zaie garraioagatik lagunduko. A motako ekitaldietarako, laguntzagai izango diren gehienezko bidaia-kopurua ekitaldiaren ordu-kopurua laugatik zatitzearen zatidura osoa izango da.

c) Mantenurako laguntza gisa, bazkari eta afari bakoitzagatik 1.000 PTA (ekitaldiak Europako Batasuneko beste estatu batzuetan egiten badira: 1.500 PTA) emango dira, lanaldi etenean burutzen diren ekitaldietarako.

d) Ostatuari dagokionez, benetan sortzen den gastua joko da laguntzagai, baina gau bakoitzeko gehienez 4.500 PTA emango dira (5.500 PTA Europako Batasuneko beste estatu batzuetara joaten bada). Ostatu-gastuek, laguntzagai izateko, ezinbestekoak izan behar dute, hau da, eskatzailearen bizitokitik edo lantokitik ekitaldia egiten den lekuraino dagoen tarteak hala eskatu beharko du. Eguneroko garraioko edo ostatuko gastuen artean, txikiena ordainduko da. Ostatuagatik dirulaguntzan ordainduko diren egunak, gehienez ere prestakuntza amaitu bitartekoak eta bat gehiago izango dira.

8. artikulua.– Jasoko den dirulaguntza, gehienez ere, laguntzagai den guztiaren %80 izango da, 3. artikuluan ezarritako mugak errespetatuz. Aurrekontu kopuruak ahalbideratzen dituen gehienezko zenbatekoak errespetatuz, dirulaguntzak proportzionalki banatuko dira 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

IV. KAPITULUA

ESKABIDEAK

9. artikulua.– I. eranskinean aditzera ematen den ereduaren arabera bete behar da eskabidea eta hurrengo agiri hauekin batera aurkeztuko da:

a) Ekitaldirako deialdia, gutxienez honako xehetasun hauek bertan jasota: erakunde antolatzailea, ekitaldiaren izenburua, hasiera eta amaiera-egunak, tokia, matrikula-saria eta egitaraua zehatz-mehatz azalduta. Balio akademikoko ikastaroetan ez da dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

b) Ekitaldian (jardunaldietan, batzarretan, ikastaroetan...) parte hartu izanaren egiaztagiriaren fotokopia. Ikasturte osoko unibertsitate-ikasketak, diplomaturak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikastaroak kalifikazio-egiaztagiri akademikoen bidez egiaztatuko dira.

c) Matrikularen gordekina, ordainketaren jatorrizko frogagiria edo horren kopia erkatuarekin batera.

d) Bidaien frogagiriak, garraio publikorik erabili badu.

e) Ostatu-gastuen jatorrizko faktura, erabili badira.

f) Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.

g) Ikastetxeko idazkariaren egiaztagiria, zuzendariaren oniritzia izan behar duena, eta II. eranskinaren arabera egina, edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak alderatua; eta, kasua bada, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5.d artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatzen duen agiria.

Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoan beren funtzioak betetzen dituzten irakasleen kasuan, dagokien barrutiko koordinatzailearen egiaztagiria, Ikuskaritzako Lurralde buruaren oniritzia izan behar duena; bertan, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5. d artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatuko da.

h) Deialdi honetara aurkezten den ekitaldi hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko adierazpena.

i) Ekitaldia lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzten duen baimen idatzia aurkeztu behar da.

10. artikulua.– Eskabidea beterik, gorago aipaturiko dokumentazioarekin batera, urriaren 9a baino lehenago aurkeztuko da eskatzailearen lantokiko Pedagogi Berrikuntzarako Herrialde Burutzan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen– 38.4 artikuluan adierazitako bulegoetan.

Aurkeztutako eskabideetan akats edo zehaztugabetasunik ikusten bada, 10 egun izango dira hori zuzentzeko. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea beste izapiderik egin gabe artxibatuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen– 71.1 artikuluarekin bat etorriz.

V. KAPITULUA

DEIALDIA EBAZTEA ETA

DIRULAGUNTZAREN ITZULKETA

11. artikulua.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du deialdia. Horretarako, batzorde batek aztertuko ditu eskabideak edo ebazpen-proposamena egingo dio zuzendari horri. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Irakaslegoaren Hobekuntzako Administrazioko atalburua, batzorde-buru lanetan, Pedagogi Berrikuntzarako lurralde-buruak edo beren ordez doazenak, Irakaslegoaren Hobekuntzako Administrazio-Ataleko beste bi funtzionario eta irakasleen ordezkariak, baina, beti ere, unibertsitatekoa ez den irakasleria publikorako hitzarmenaren baldintzetan.

2.– Behin-behineko ebazpenak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan emango dira ezagutzera urriaren 30a baino lehenago, eta guztietan honako xehetasunak jasoko dira:

a) Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada. b) Uko egiteko izan den arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.

c) Falta diren agiriak, hori izan bada ebazpenik ez hartzeko arrazoia.

3.– Ebazpen horien aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari 10 egun balioduneko epean, aditzera ematen denetik.

12. artikulua.– 1.– Behin-behineko ebazpenak argitaratu eta handik bi hilabetera hartuko ditu behin betiko ebazpenak Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak. Behin betikoak ere EHAAn argitaratuko dira, honako hauek adieraziz:

a) Eskuratuko den zenbatekoa, bidezkoa izango balitz.

b) Osterantzean, uko egiteko izan den arrazoia.

2.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta horien aurka gorajotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.– Bi hilabeteko epean ebazpenik emango ez balitz, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertu beharko da.

13. artikulua.– Behin betiko ebazpena eman ondoren egingo da dirulaguntzen ordainketa, dena batera.

14. artikulua.– Dirulaguntza eskatu eta eman zen helbururako erabiltzen ez badu jasotzaileak; dirulaguntza emateko zergatia izan zen ekitaldia burutzen ez badu; finkaturiko xedeetan erabili duela justifikatzen ez badu; edo, modu batera edo bestera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluan, agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako lege-interesak ere. Horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako jardunbideari jarraitu beharko dio, dekretu horretan ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko araubidea, baita ezarri ere horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak. Hori guztia, bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan joan gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengoa.– 1. artikuluan ezarritako guztirako zenbatekoa aldatu egin daiteke ebazpenak hartu baino lehen, eskatutako laguntza-kopuruaren arabera eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuk burutzetik geratzen den dirua kontuan hartuta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Jardunbide arazoak direla eta agindu honetan ezarri ez den edozertan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearena– hartuko da aintzat.

Bigarrena.– Agindu hau garatzeko eta erabiltzeko behar diren jarraibide guztiak emateko baimena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari.

Hirugarrena.– Agindu hau argitaratu, eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

ESKABIDE-EREDUA. BANAKAKO LAGUNTZAREN ESKABIDEA. 1999 URTEA

NORBERAREN DATUAK

Abizenak:

n Lortu edo eskatu diren dirulaguntzen zerrenda

Idazki hau izenpetzen dudan honek gorago esandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta deialdi honetara aurkezten dudan ekitaldia burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.


Azterketa dokumentala