Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 1999ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2227

214/1999 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Euskaltel, S.A. Sozietate Anonimoaren kapitala handitzean Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca (EITB) Ente Publikoaren parte hartzearen baimenari buruzkoa.

Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio-Instituzional barruko eskubide pribatuko Ente Publiko bat da eta bere helburua, irrati eta telebista zabalkunde zerbitzuen titularra denez, Autonomia Erkidegoari dagozkion funtzioak betetzea da. Ente horrek Euskaltel, S.A. Sozietatearen akziodunen %5eko parte hartzea du. Euskaltel, S.A.-ren proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko operatzaile integrala bihurtzea da, eta helburua, telekomunikabideen zerbitzu eta sareen kudeaketa, ustiapena, komertzializaioa eta banaketa.

Euskaltel, S.A.-ren Administrazio Kontseiluak 1999ko martxoaren 23an izandako bileran Akziodunen Batzar Nagusiari kapitala handitzearen onarpena proposatzea erabaki zuen, kapitalaren zenbatekoa hogeita hiru mila laurehun eta hirurogei milioi laurehun eta hogeita sei mila (23.460.426.000) pezetatan jarriz.

Proposamena aztertu ondoren, Euskal Irrati Telebista (EITB) Ente Publikoak kapital handitze horretan berrehun eta hogeita hiru milioi hogeita bat mila eta hirurehun (223.021.300) pezetako ekarpenarekin parte hartzea erabaki da, honekin kapital sozialaren %5eko parte hartze portzentaia mantentzen duelarik.

Euskadiko Ondarearen uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 artikuluak ezartzen du Jaurlaritzak Erakunde Autonomo eta eskubide pribatuko Enteei aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen Sozietateak sortzeko eta horietan parte hartzeko baimena eman ahal izango diela, bakoitzaren aurrekontuen pentzutan, eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta esandako Enteen gaineko Saileko sailburuaren proposamen bateratuaren Dekretu bidez.

Ondorioz, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 13.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca (EITB) zuzenbide pribatuko Ente Publikoa Kultura Sailari atxikia egonik, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzak 1999ko maiatzaren 11ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari Euskaltel S.A. Sozietate Anonimoaren kapitala handitzean parte hartzeko baimena ematea berrehun eta hogeita hiru milioi hogeita bat mila eta hirurehun (223.021.300)) pezetako ekarpenarekin, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoaren aipatutako sozietatean parte hartze portzentaia %5ekoa izango delarik.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen denetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko maiatzaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala