Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 1999ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2226

212/1999 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Euskaltel, S.A. Sozietate Anonimoaren kapitala handitzean Energiaren Euskal Erakundearen parte hartzearen baimenari buruzkoa.

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio-Instituzional barruko zuzenbide pribatuko ente publikoa da, eta bere esparruan dago telekomunikabideak bezalako zerbitzuen kudeaketan parte hartzea, Energiaren Euskal Erakundea sortzen duen Legea aldatzen duen martxoaren 13ko 7/1998 Legeak xedatzen duenaren ondorioz.

Euskaltel, S.A.-ren Administrazio Kontseiluak 1999ko martxoaren 23an izandako bileran Akziodunen Batzar Nagusiari kapitala handitzearen onarpena proposatzea erabaki zuen, kapitalaren zenbatekoa 23.460.426.000 pezetatan jarriz.

Proposamena aztertu ondoren, Energiaren Euskal Erakundeak kapital handitze horretan laurogeita bederatzi milioi berrehun eta zortzi mila bostehun eta hogei (89.208.520) pezetako ekarpenarekin parte hartzea erabaki da, honekin kapital sozialaren %2ko parte hartze portzentaia mantentzen duelarik. Euskadiko Ondarearen Legearen 44.2 artikuluak ezartzen du Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundea bezalako Eskubide Pribatuko Ente Publikoei edozein motako Sozietateak sortu edo beraietan parte hartzeko baimena eman ahal izango diela, bakoitzaren aurrekontuen pentzutan, eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta esandako Enteen gaineko Saileko sailburuaren proposamen bateratuaren Dekretu bidez.

Ondorioz, eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzak 1999ko maiatzaren 11ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeari Euskaltel, S.A. Sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak erabakitako kapital handitzean parte hartzeko baimena ematea laurogeita bederatzi milioi berrehun eta zortzi mila bostehun eta hogei (89.208.520) pezetako ekarpenarekin, Energiaren Euskal Erakundearen aipatutako sozietatean parte hartze portzentaia %2koa mantentzen delarik.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen denetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko maiatzaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala