Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gaintzako Udala
1740

IRAGARPENA, Gaintzako Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuspeneko dokumentuaren testu bateratuari buruzkoa.

Gaintzako udal batzarrak, 1999ko martxoaren 22an egindako bilera berezian, indarrean dagoen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak bere 47. artikuluan ezartzen duen quorumarekin erabaki zuen herriko planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuspeneko dokumentuaren testu bateratua hastepenez onestea. <P ALIGN="JUSTIFY">Aipatu dokumentua iragan urtarrilean ondorengo teknikoek egina dago: Juan Jose Arrizabalaga (arkitektoa) eta Jose Francisco de Assas (abokatua).

Halaber, Gaintzako udal batzarrak egindako bilera berdinean erabaki zuen goian adierazitako dokumentua jendaurrean jartzeko arauzko izapidea betetzea, hori hilabeteko epean ikusgai egongo da, indarrean dagoen legeak agintzen duenaren arabera, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Ondorioz, gai honi dagokion espediente orokorra edozeinek aztertu ahal izango du udal honetako idazkaritzan astelehenetik ostiralera, bulegoko ordutegian aurrean adierazitako epean.

Era berean, epe eta toki berdinean aurkeztu ahal izango dira bere aurka egoki iruditzen diren alegazioak.

Aldi batez jakinarazten da: Udalerri guztiaren zehar orain onartzen den proiektuan proposatzen diren zehaztapenek indarrean dagoen hirigintza erregimenaren aldaketa suposatzen duten eremu edo kasu guztietan lizentzien ematea eteta geratzen dela.

Gaintza, 1999ko martxoaren 23a.

Alkateak,

IGNACIO JAVIER GARMENDIA ARRUABARRENA.


Azterketa dokumentala