
73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
1739
IRAGARPENA, Iruña Okako Udal Antolaketarako Ordezko Arauei buruzko espedientean martxoaren 23an emandako 158/1999 Foru Agindua jakinarazteko dena.
Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:
“Lehenengoa: Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak azaroaren 18an emandako 839/1998 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetakotzat ematea. Iruña Okako Antolaketarako Ordezko Arauak berrikusteko espedientea onartu zen behin betiko foru agindu horretan. Bigarrena: Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru agindu hau argitaratzea.”
Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.
Hirigintza, Arkitektura
eta Ingurugiro Saileko diputatua,
AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.
RSS