
73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1735
IRAGARPENA, Santiago Ospitalerako txertaketa baskularrak kontratatzeko den Osakidetzaren lehiaketa publikoan gertatutako hutsak zuzentzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) atalean xedatzen duenez, aldizkarian gertatutako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira, baldin eta testuinguruaren bitartez ezin badira argitu eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua badago.
Santiago Ospitalerako txertaketa baskularrak kontratatzeko den Osakidetzaren Lehiaketa Publikoa 1999ko martxoaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 56 zenbakian, eta lehen aipatutako moduko akatsak gertatu direnez, ondoren egiten dira bidezko zuzenketak:
– 4. puntuan (4746. orrialdea), honakoa dioenean:
“4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 5.674.000 PTA, BEZ barne.”
honakoa esan behar du:
“4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 6.835.000 PTA, BEZ barne.”
– 8 a) puntuan (4747. orrialdea), honakoa dioenean:
“a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko apirilaren 19a.”
honakoa esan behar du:
“a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko maiatzaren 17a.”
– 9 b) puntuan (4747. orrialdean), honakoa dioenean:
“b) 1999ko maiatzaren 3a.”
honakoa esan behar du:
“b) 1999ko maiatzaren 27a.”
RSS