Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1732

ERABAKIA, 1999ko martxoaren 25ekoa, Nekazaritza zuzendariarena eta Osasun Publikorako zuzendariarena, zeinaren bitartez homologatzen baita landadre-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko Derioko Nekazaritza Eskolak antolatu duen ikastaro bat (oinarrizko mailakoa).

Ingurugirorako eta elikagaien industriarako landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaro bat (oinarrizko mailakoa) homologa dadin, Derioko Nekazaritza Eskolak aurkeztu dituen eskabide eta agiriak azterturik; kontutan hartuta ikastaro horrek behar bezala betetzen dituela Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1995eko otsailaren 28ko Aginduan ezarritako eskakizunak; eta Izurri-hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikaziorako Batzorde Teknikoak homologazioaren aldeko proposamena egin ondoren, hau

ERABAKI DUGU:

Lehenengoa.– Ondoko ikastaro hau homologatzea: Izena: Ingurugirorako eta elikagaien industriarako landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaroa.

Maila: oinarrizkoa.

Ordu kp.: 20.

Antolatzailea: Derioko Nekazaritza eskola.

Destinatarioak: Nekazaritzako kooperatibetan landadre-osasunerako produktuak komertzializatzen dituzten langileak eta lorezaintzako enpresetako langileak.

Helbidea: Berreaga, 5. Tel.: 94 454 14 21. Derio.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten, 1995eko otsailaren 28ko Aginduaren 5. atalaren 4. idazatian xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jar dakieke Nekazaritza sailburuordeari eta Osasun sailburuordeari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 25a.

Nekazaritza zuzendaria,

JESÚS MARÍA ALONSO VALLEJO.

Osasun Publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.


Azterketa dokumentala