
73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1731
AGINDUA, 1999ko martxoaren 5ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari (Isurialde mediterraniarra) hasierako onespena emateko dena.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak sustaturiko EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren agiria (Isurialde mediterraniarra) aztertu da.
Eukal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bitartez behin betiko onarpena jaso zutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Isurialde mediterraniarra) idazteari ekin zitzaion, lehen aipatutako Artezpideen agirian aurreikusten zen plana zelarik.
Lurraldearen Arloko Planaren aurrerapena idatzi ondoren, Lurraldearen Antolamendurako 4/1990 Legearen 13.4 atalak aurreikusitako prozedurari jarraituz, 1998ko martxoaren 30ean Administrazio Lurraldetar interesdunei igorri zitzaien, 2 hilabeteko epean egokitzat zeuzkaten iradokizun, aukera eta proposamenak aurkeztu ahal izateko.
Lehenago aipaturiko izapidean aurkeztutako sei iradokizunak aztertuta, aipatutako tresnaren behin betiko agiria idazteari ekin zaio.
Aipaturiko Lurraldearen Arloko Planari, azaroaren 13an izan zen Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen 6/1998 bilkurak irizpena eman zion.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoan eta aipatutako arauko 13.8 atalarekin zerikusia duen horretan hain zuzen ere, xedatutakoaren arabera, Lurralde Antolamendurako, Etxebizitza eta Ingurugiro Sail hau EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari (Isurialde mediterraniarra) behin-behineko onarpena emateko eskudun da.
Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak aldeko irizpena eman zion Lurraldearen Arloko Plan horri.
Aipatutako Lurraldearen Arloko Planarean zehazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideekiko egoki dira eta bertan Lurraldearen Arloko Plan bat egiteko zehazpen eta agiri egokiak daude.
Ondorioz, ezar daiteken legediari atxikita, honako hau
XEDATU DUT:
1.– EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari (Isurialde mediterraniarra) hasierako onespena ematea.
2.– Agindu hau Euskal Herriko, Arabako, Bizkaiko eta Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratzea, eta EAEn gehien irakurtzen direnen arteko bi egunkarietan.
3.– Lurraldearen Arloko Plan hau jendaurrean jartzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.
Epe horretan, EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren (Isurialde mediterraniarra) agiria, aztertu ahal izateko, honako lekuetan egongo da:
– Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza.
Wellingtongo Dukea, 2.
Vitoria-Gasteiz.
– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
Gran Via, 85.
Bilbao.
4.– Lurraldearen Arloko Plan hau Lurraldeko Administrazio Publikoei zor zaien entzunaldian jartzea, bi hilabeteko epean egokitzat dauzkaten ohar eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 5a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS