Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1726

AGINDUA, 1999ko martxoaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) “Pureza de María” ikastetxe pribatuari Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena ematen diona.

Bilbaoko (Bizkaia) “Pureza de María” ikastetxe pribatuan Batxilergoko Teknologia modalitatea irakasteko baimena eskatuz horren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauetan eskatutako agiriak erantsi zaizkio.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak jartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1998/99 ikasturtetik aurrera Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena ematen zaio honen jarraian azaltzen den ikastetxeari:

Kode zenbakia: 48002471.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Bilbao.

Herria: Bilbao.

Izen espezifikoa: “Pureza de María”.

Helbidea: Sabino Arana hirib., 5-7.

Titularra: Religiosas de Pureza de María.

Baimena:

– Batxilergoko Teknologia modalitatea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza 2. zikloa: 10 unitate 250 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate 450 ikasposturako edukieraz.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate 360 ikasposturako edukieraz.

– Batxilergoa: “Natur eta Osasun Zientziak”, “Giza eta Gizarte Zientziak” eta “Teknologia” modalitateak, 6 unitate eta 210 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala