Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1725

AGINDUA, 1999ko martxoaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) “Cruz Roja” ikastetxe pribatuari Batxilergoa irakasteko baimena ematen diona.

Bilbaoko (Bizkaia) “Cruz Roja” ikastetxe pribatuan Batxilergoa irakatsi ahal izateko baimena eskatuz horren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak jartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1999/2000 ikasturtetik aurrera Batxilergoa irakasteko baimena ematen zaio honen jarraian azaltzen den ikastetxeari, eta baimendurik dituen irakaskuntzekin izango duen osaera ezartzen da:

Kode zenbakia: 48003308.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Bilbao.

Herria: Bilbao.

Izen espezifikoa: “Cruz Roja”.

Titularra: Cruz Roja Española.

Helbidea: José M.ª Olabarri, 6.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Batxilergoa, “Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateetan, 4 unitate eta 140 ikasposturako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Batxilergoa: “Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateak, 4 unitate eta 140 ikasposturako edukieraz.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Osasuna

– Erizaintzaren laguntzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa:

Edukiera: 2 ziklo.

– Dietetikako goi-mailako prestakuntza-zikloa:

Edukiera: ziklo 1.

– Farmaziako erdi-mailako prestakuntza-zikloa:

Edukiera: ziklo 1.

Behin behinekoz, ikastetxeak baimenduta dituen LHko irakaskuntzak ematen jarraitu ahal izango du, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokor berria ezartzeko egutegiaren arabera irakaskuntza horiek ahitzen ez diren bitartean.

2. atala.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

3. atala.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea eta, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikuskaketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik. Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala