Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1724

ERABAKIA, 1998ko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, “Jariakinen Mekanika” jakintza-arloko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularraren plaza bat betetzeko jardupidea amaitu eta plaza hutsik uzten dela jakinarazteko dena. Plaza horretarako deialdia 1997ko irailaren 11ko Erabakiaren bidez egin zen (irailaren 26ko “Estatuko Buletin Ofiziala”).

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko irailaren 11ko Erabakiaren bidez (irailaren 26ko “Estatuko Buletin Ofiziala”) Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularraren plaza baterako deialdia egin zen: Ordena zkia.: 36. Jakintza-arloa: “Jariakinen Mekanika”. Saila: Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika. Plaza lortuko duenak egin beharreko irakaskuntza-jarduerak: Jariakinen Mekanika.

Eta aipaturiko plaza hornitzeko proposamenik egin ez denez, Errektorego honek, ihardupidea amaiturik eta goian aipaturiko Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularraren plaza hutsik uztea erabaki du.

Guztiek jakin dezaten publikoki jakinarazten dena berau.

Leioa, 1998ko abenduaren 16a.

ERREKTOREA.

e.e. (96-11-5eko Erabakia)

Irakasleen errektoreordea,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala