Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arraia-Maeztuko Udala
1723

IRAGARPENA, 1999 urteari dagokion Lan Eskaintza Publikoarena.

Udalbatza Osoak 1999ko martxoaren 29an izandako ezohiko bileran, Udal honen zerbitzura dauden langileen lan-eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan ondorengo lanpostua agertzen da:

Karrerako funtzionarioa.

Administrari laguntzaile lanpostua.

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: adminstrari laguntzailea.

Taldea: D.

Ordainsari maila: indarrean dagoen legediaren arabera lanpostuari dagokiona.

Titulazioa: eskola graduatua, LH1 edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna: 2.

Derrigortasun eguna: ez du.

Hutsik dauden lanpostu kopurua: bat.

Destinoa: Arraia-Maeztuko udaletxeko bulegoak.

Lanaldia: osoa.

Horniketa sistema: barne sustapena.

Hautaketa sistema: oposizio-lehiaketa.

Eta Toki-Araubidearen oinarriak dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. atalean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. atalean xedatutakoa betez ematen da argitara goian zehazturikoa. Maeztu-Arraia, 1999ko martxoaren 30a.

Alkatea,

M. CARMEN DORRONSORO.


Azterketa dokumentala