Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1722

ERABAKIA, 1999ko martxoaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Katedraduna eta Unibertsitate Irakasle Titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 1997ko abenduaren 3ko (abenduaren 30eko “Estatuko Buletin Ofiziala”) Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko abenduaren 3ko (abenduaren 30eko “Estatuko Buletin Ofiziala”) Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakaskuntza-Kidegoetako plaza batzuk betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1998ko azaroaren 9ko (abenduaren 3ko “Estatuko Buletin Ofiziala”) Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitateko Katedraduna eta Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzea erabaki du:

Unibertsitateko Katedraduna:

15.926.363, Jakintza-arloa: “Zuzenbidearen Filosofia”. Saila: Balioen Filosofia eta Gizarte-Antropologia.

Unibertsitateko Irakasle Titularra:

16.059.513, Jakintza-arloa: “Farmakologia”. Saila: Farmakologia.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 1999ko martxoaren 23a.

ERREKTOREA.

e.e. (96-11-5eko Erabakia)

Irakasleen Errektoreordea

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala