
73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
1719
ERABAKIA, 1999ko martxoaren 30ekoa, Nekazaritza zuzendariarena, behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko puntuazio eta baremoak ezartzen dituen Erabakiko okerrak zuzentzekoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 155/1993 Dekretuaren 24.2) atalean ezartzen denez, testuinguruak argi eta garbi ezagutzera eman ez dezan huts edo omisiorik eginez gero, eta halako huts edo omisioak zuzentzeak delako xedapen, egintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua ekarriz gero, maila bereko xedapen edo egintzaz zuzenduko dira.
Behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko puntuazio eta baremoak ezartzeko erabakia eman zuen Nekazaritza zuzendariak 1999ko martxoaren 26an. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1999ko martxoaren 29ko alean argitaratu zen (60. zk.koan, alegia), eta, haren edukian, aipatutako motako oker bat sumatu denez, oker horren zuzenketa egiten da erabaki honen bitartez. Beraz, hau
ERABAKI DUT:
Xedapen-zatiaren 2. atalean (4969. orrialdean),
“Zentralari saltzeko kuota propioaren gaineko gehikuntza” dioen lekuan,
haren ordez hau esan behar du:
“Kuota historikoaren gaineko gehikuntza”.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 30a.
Nekazaritza zuzendaria,
JESÚS MARÍA ALONSO VALLEJO.
RSS