Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 1999ko martxoaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1318

LEHIAKETA. Iragarpena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarentzat, 1999an Santurtziko Itsas Etxea garbitzeko kontratuarena (Esp.: T-A-2/99).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: T-A-2/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarpen honen idazpuruan ageri dena. Ez da aldaerarik nahiz beste aukerarik onartuko.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Santurtziko Itsas Etxea. Cristobal Murrieta kalea, 17-19 – Santurtzi (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: esleipenaren jakinarazpena jasotzen den egunetik, behin betiko fidantza jarri ondoren, 1999ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 529.516 PTA hileko (bostehun eta hogeita bederatzi mila bostehun eta hamasei pezeta hileko) (BEZ barne).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (1. solairua, Lakua I). c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 18.94.06.

e) Faxa: (945) 18.94.50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko apirilaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia, finantza eta teknika edo lanbide mailako kaudimena egiaztatu beharko dute lizitatzaileek, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehazten denaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko apirilaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, «A», «B» eta «C» aurkeztu beharko dituzte, berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutako edukiaz.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, Lakua I). 2.a Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, Lakua I).

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 1999ko apirilaren 12a.

e) Ordua: 13:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria, IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala