
18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
433
IRAGARPENA, farmazi bulego bat eskualdatzeko baldintzak jakinarazten dituena.
1998ko urriaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (191 zk.) iragarpen bat argitaratu zen , 4491 sarrera zenbakiarekin, Donostiako Farmazi Eskualdean farmazi bulego baat eskualdatzeko proposamen baten berri emateko. Espedientearen arauzko tramitazioaren harian, orain jakinarazten da aipatu farmazi bulego hori Donostiako Udalerrian kokatzen dela.
Halaber, farmazi bulegoak eskualdatzeko prozedura ezartzeko urtarrilaren 17an eman zen 29/1995 Dekretuaren 9. atala betetzeko, erosketan interesatuta daudenei jakinarazten zaie zein baldintza eskaintzen dituen farmazilari eskualdatzaileak:
a) Farmazia horren eskualdatzearen prezioa iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bost eguneko epean, jendeari erantzuteko ordutegi barruan, ondorengo helbideetara joaten diren farmazilari guztiei edo beraiek izendatutako apoderatuei jakinaraziko zaie:
Osasun Saila, Wellintongo dukea z/g (Vitoria-Gasteiz).
Osasun Publikorako Arabako Zuzendariordetza, Santiago hiribidea, 11 (Vitoria-Gasteiz).
Osasun Publikorako Gipuzkoako Zuzendariordetza, Antso Jakituna hiribidea, 35 (Donostia-San Sebastián).
Osasun Publikorako Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Gran Vía kalea, 81 (Bilbao).
b) Farmazi bulegoaren lokala Miracruz kaleko 12a, behean dago. Farmazi bulegoaren %80 hartzen duenaren erabilera baldintzak, oinarrian, honakoak dira:
Kontratu mota: negozio lokala alokatzea.
Iraupena: bi urtekoa, epe hori amaitutakoan bi aldeak ados jarriz gero balizko luzapena negoziatu ahal ziango delarik.
Hileko errenta: laurogei mila (80.000) pezeta.
c) Farmazi bulegoaren %80 plantilan dagoen langilearekin eskualdatzen da, Laguntzaile lanbide kategoria duena eta aintzinatasuna 1980ko abenduaren 9tik, hileko oradinsari totala 77.665 PTAkoa eta egun erdiko lan hitzarmenduna.
d) Izakinak: farmazi bulegoak dituen izakinen estimazioa bost milioi zazpiehun eta bergoeita hamar mila (5.750.000) pezeta ingurukoa da, halere, balorazio zehaztza farmazi bulegoa eskualdatzen denean egingo da.
e) Ordaintzeko era: Farmazi bulegoaren %80 eskualdatzearen eta izakinen salneurria ordaintzea eskualdatze erreala gauzatzerakoan egingo da.
f) Beste xehetasun interesgarri batzuk.
– 1997ko ekitaldiko salmentak 31.199.224 PTAkoak izan ziren eta 1996koak 28.736.321 PTAkoak.
Iragarpen honetako baldintzak onartu eta eskualdatzea bereganatzeko prest dauden farmazilarien artean merezimendu lehiaketa iragartzen da, lehentasun hurrenkera bat ezartzeko; eta hori, Ordenazio Farmazeutikorako Legearen 17. atalean xedatutakoa betetzeko egingo da.
Interesatuta dauden farmazilariek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, eskualdatze prezioa ezagutzeko emandako 5 eguneko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasi eta 15 egunetan:
a) Farmazilari izaera egiaztatzen duen agiria, non eta ez duen hori prozeduraren aurreko atalen batean aurkeztu.
b) Tasak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria, non eta ez duen hori prozeduraren aurreko atalen batean aurkeztu.
c) Atentzio farmazeutikoaren alorreko zentro batean, profesional moduan, gutxienez 3 urte aritu izana egiaztatzen duen agiria; non eta ez duen hori prozeduraren aurreko atalen batean aurkeztu.
d) Eskualdatze iragarpen honetan adierazitako baldintzen arabera onartzen duela egiaztatzen duen agiria.
e) Baremoan kontuan hartzeko aurkezten dituen merezimenduak. Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 15a.
Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendaria,
JUAN M.ª FERNÁNDEZ DE GAMARRA BETOLAZA.
RSS