
18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
432
IRAGARPENA, farmazi bulego bat eskualdatzeko proposamena egin dela jakinarazten duena.
Bilbaoko Farmazi-Eskualdean kokatutako farmazi bulego bat eskualdatzeko eskabidea egin dela jakinarazten da, urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretuaren 3. atalean xedatutakoa betetzeko.
Bi hilabeteko epea ezartzen da farmazi bulegoa eskuratzeko interesa duten botikariarekin egin beharreko negoziazioak egin ditzaten.
Farmazi bulegoak eskualdatzeko prozedura ezartzeko urtarrilaren 17an eman zen 29/1995 Dekretuan ezarritako arauak eta baremoak erabiliko dira merezimendu lehiaketan.
5.1 atalaren arabera, eskualdaketagatik ordaindu beharreko tasak 35.000 PTAkoak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoen maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 140. atalarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 11.
Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendaria,
JUAN M.ª FERNÁNDEZ DE GAMARRA BETOLAZA.
RSS