Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
430

ERABAKIA, 1999ko urtarrilaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 1/1999 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, FFT bidez Denbora Errealean Seinale Dinamikoak Analizatzeko bi Sistema erosteko kontratazio-espedientea, Bilbaoko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikorako.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. 94 601 20 00- Faxa. 94 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 3.300.000 PTA BEZaren %16a barne.

5.– Behin-behineko bermea: 66.000 PTA.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00etara arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00etara arte. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko litzateke.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 – Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatk 16:30etara, eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara. Edonola ere, eskaintzak aurkezteko azken egunean 13:00etara arte izango da.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi Preskripzio Teknikoak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 1999ko martxoaren 5ean.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http:/www.ehu.es/ contratacion_compras/

Leioa, 1999ko urtarrilaren 7a.

UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz

egindako eskuordetzeaz sinatua.

Ekonomia Gaietako errektoreordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala