
18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
427
ERABAKIA, 1998ko abenduaren 23koa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, «Donostia-San Sebastiángo –IN.01 Marrutxipi- HJAko Barne Eraldaketarako Plan Bereziko 3 H.J. Eremua hiritzeko proiektuaren idazketa lanak» esleitzen dituena.
1998ko azaroaren 19ko Erabaki batez hasi zen espediente hori, eta horretarako onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.
Ondorioz, hau
ERABAKI DUT:
1.a.– «Donostia-San Sebastiángo –IN.01 Marrutxipi- HJAko Barne Eraldaketarako Plan Bereziko 3 H.J. Eremua hiritzeko proiektuaren idazketa lanak» José Manuel Elicegui jaunari esleitzea. Aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, zazpi milioi bederatziehun eta berrogeita sei mila (7.946.000) pezetakoa da. Horretatik, zazpiehun eta laurogeita hamalau mila eta seiehun (794.600) pezeta Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen bidez ordainduko da eta gainerakoa, hau da, zazpi milioi ehun eta berrogeita hamaika mila eta laurehun (7.151.400) pezeta 1999ko ekitaldiaren kargura.
2.a.– Esleipendun horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, hirurehun eta hogeita lau mila eta zortziehun (324.800) pezetakoa.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 23a.
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,
JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.
RSS