Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
425

IRAGARPENA, Ordiziako «Oianguren» Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektua idazteko eta lanen zuzendaritzarako kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/2/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ordiziako «Oianguren» Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza –arkitekto lanak-.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Ordizia.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hiru hilabete gehienez, proiektua idazteko kontratua izenpetzen denetik kontatzen hasita; zuzendaritzari dagokionez, obra gauzatzeko ezarritakoa (10 hilabete obra-hasierako akta izenpetzen denetik).

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 16.055.215 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzako Baliabideetako Lurralde Burutza.

b) Helbidea: Andía kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: (943) 412897.

e) Faxa: (943) 412851.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko otsailaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatuko.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko otsailaren 23ko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a.– Helbidea: Wellingtongo dukea, 2, Vitoria–Gasteiz –Lakua II, 3. solairua-.

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –5 Aretoa–

b) Helbidea: Wellingtongo dukea, 2, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 1999ko otsailaren 24a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 15a.

Baliabide eta Kontratazio zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala