
18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
421
ERABAKIA, 1999ko urtarrilaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearena, izendapen askeko lanpostu baten adjudikazioa argitaratzeko dena. Lanpostuaren deialdia 1998ko azaroaren 4ko Erabakiaz egin zen (1998ko azaroaren 19ko EHAA).
Gipuzkoako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak egindako idatzia ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 1998ko azaroaren 4ko Erabakian (1998ko azaroaren 19ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela iritzita -erabaki horretan UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, Erabaki horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, UPV / EHUko Errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Erabakiak eman dizkion ahalmenez baliatuz (Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu-arloak eta eginkizunen ordezkapenak zehazteari buruzko erabakia; 1997ko otsailaren 3ko EHAA), h onako hau
ERABAKI DU:
Lehena.– M.ª de la Blanca Imizcoz Ordóñez anderea, Pertsonalaren Erroldan 1594013035A7186 zenbakia duena, lanpostu huts hau betetzeko izendatzea:
Izena: dekano/zuzendariaren idazkaria
Eskala: administrazio-laguntzailea
Taldea: D
Lanpostu-kopurua: 1
Maila: 17
Hizkuntz eskakizuna: 2.a, derrigorrezko datarik gabe
Lan-lekua: Erizaintzako UE
Campusa: Gipuzkoa
Bigarrena.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean bi hilabeteko epearen barruan, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Leioa, 1999ko urtarrilaren 4a.
Gerentea,
MOISES GURIDI ORMAECHEA.
RSS