
18. zk., 1999ko urtarrilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
420
390/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko Arriskutan dauden Inguruak izendatzeko arauak finkatzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen duena.
Nekazaritza intentsiboaren eraginez, ura kutsatu egiten da hainbat egoeratan. Fenomeno horren ondorioz, handitu egiten da lur gaineko eta lurrazpiko uretan dagoen nitrato-kontzentrazioa, eta eutrofizatu egiten dira urtegi, estuario, eta itsas eta ibaiertzetako urak.
Arazo honi aurre egiteko, Europako Batasuneko Batzordeak 91/676/EEE Arteztaraua onartu zuen 1991ko abenduaren 12an, ura nekazaritzatik eratorritako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzkoa. Arau honek jatorri horretako nitratoen eraginez kutsatutako ur guztia identifikatzera behartzen zituen Batasuneko Estatu guztiak, eta drenatze-lanen ondorioz, nitratoekin kutsatzeko arriskutan dauden lurreko gainazalak izendatzeko irizpideak finkatzen zituen.
Espainiako Estatuak ura nekazaritzatik eratorritako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzko otsailaren 16ko 261/l996 Errege Dekretuaren bidez bere legeriara egokitu zuen Arteztarau hau.
Euskal Autonomia Estatutuko 10. ataleko 9. eta 11. zenbakien arabera, Autonomia Erkidego honi dagokio nekazaritzako eskumen osoa, ekonomiaren antolamendu orokorrari jarraiki, eta uraren ustiapenaren eta ubide eta ureztapenen gainekoa, baldin eta azken hauek beren ibilbide osoa Euskal Herrian barrena egiten badute, eta Konstituzioko 149.1.25 atalean dioenaren kaltetan izan gabe betiere. Jarduketa-eremu horietan jasotzen diren egitekoen gauzapena
Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta Garraio eta Herrilan Sailaren esku utzi da urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 10 eta 15 atalen bidez. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzkoa eta berauen egiteko eta jarduketa-eremuak finkatzeari buruzkoa da.
Goian azaldutako guztiari jarraiki, Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren eta Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, aldez aurretik Lehendakariaren onespena jasota eta Gobernu Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Lehen atala.– Arriskutan dauden Inguruak izendatzea eta jarduketarako programak lantzea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, ura nekazaritzatik eratorritako nitratoekin kutsatzeko Arriskutan dauden Inguruen izendapena, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuko 4. atalak finkatutakoari jarraiki, Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren eta Garraio eta Herrilan sailburuaren Agindu bateratuaren bidez egingo da.
2.– Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren eta Garraio eta Herrilan sailburuaren Agindu bateratuaren bidez, otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren 6. atalean jasotako Jarduketa Planak onartuko dira. Plan hauek lantzean, eskumena duten foru-organoen partehartzea ziurtatuko da, nekazaritza-arloan azaroaren 25eko Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Erkidegoa osatzen duten Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko 27/1983 Legeko 7 b) atalari jarraiki, dagozkien eskumenak bermatzearren.
Bigarren atala.– Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea.
Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen da. Kode hori Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa da, eta Dekretu honetako I. eranskinean kodearen testu osoa agertzen da.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Euskal Autonomia Erkidegoan ondoko eremua izendatzen da Arriskutan dagoen Ingurutzat, otsailaren 16ko ura nekazaritzatik eratorritako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzko 261/1996 Errege Dekretutik eratorritako ondorioetarako.
– Gasteizko Unitate Hidrogeologikoa, Mendebaldeko Sektorea. Eremu horri buruzko deskribapen kartografikoa eta inguratzen duen poligonoaren koordenatuak Dekretu honetako II. eranskinean agertzen dira. AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Garraio eta Herri Lan Sailak Dekretu honen bidez Arriskutan dagoen Ingurutzat izendatutako inguruaren berri emango dio Ingurugiro Ministerioari.
Bigarrena.– Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Dekretu honen bidez onartutako Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodearen berri emango dio Nekazaritza eta Arrantza Ministerioari.
Hirugarrena.– Xedapen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ALVARO AMANN RABANERA.
1. ERANSKINA
> Nekazaritza-Lanetan Egoki Jarduteko Kodea
Euskal Autonomia Erkidegoa
1.– Sarrera.
Kode honek 91/676/EEE Arteztarauean, ura nekazaritza-jardueretatik eratorritako kutsaduratik babesteari buruzkoa, finkatutako betekizunak jasotzen ditu.
Nekazaritza-sistemetan baldintza klimatiko eta edafologiko ugari aurkitzen ditugu eta horrek oztopo handia dakar nekazariek lurra ongarri organiko eta mineralekin ongarriztatzeko garaian aintzat hartu beharreko arau orokorrak finkatzerakoan. Horregatik Euskal Autonomia Erkidegoa inguruneka banatu beharra dago, ingurune horiek nekazaritzatik eratorritako nitratoen bidez kutsatzeko duten arriskuaren eta beren ezaugarri agronomikoen arabera.
Kode honetan ez dugu egoera zehatzen berri ematen, aitzitik, orokorrean aztertzen da ura nitrogenoarekin kutsatzen duten produktu eta jarduketek sortutako arazoa, Arteztarau horretako II. eranskinean jasotakoari jarraiki.
Nekazariak ez daude behartuta Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea betetzera baina, nolanahi ere, hemen azaltzen ditugun neurriak Administrazioak Arriskutan dauden Ingurutzat izendatutako eremuetarako finkatutako jarduketa-programetan jasoko dira.
Nekazaritza-lanetan jarduteko hainbat gomendio biltzen dituen zerrenda bat osatuko da, jasangarria eta ingurugiroarekin bateragarria den nekazaritza burutu ahal izateko erreferentzia gisa.
91/676/EEE Arteztarauan jasotako terminologiarekin bat etorriz, ontzat hartzen dira ondoko definizioak:
a) Kutsadura lausoa
b) Unean-uneko kutsadura
c) Arriskutan dagoen ingurunea
d) Lurpeko urak
e) Ongarri nitrogenatua
f) Simaurra
g) Minda
h) Lohiak
i) Eutrofizazioa
2.– Ongarri nitrogenatuak.
Laboreetan bi modutara agertzen da nitrogenoa: ongarri kimikoen edo hondakin zooteknikoen bidez, eta bata ala bestea aukeratu nitrogenoak aurkezten dueneko itxura kimikoaren eta lurraren gaineko jokamoldearen araberakoa da. Ongarri kimikoen artean ondokoak aipa ditzakegu: Nitrogeno nitrikoa soilik duten ongarriak, esaterako, Txileko nitratoak eta kaltzio nitratoak (%15,5), eta potasio nitratoa (%13). Berehala barneratzen dira, baina lurrean gehiegizko higikortasuna dute eta ondorioz, isurketa eta lixibiazio prozesuak jasaten dituzte, eta hala, mugatu egin behar da lurrestaliko erabilera, edo erabiltzekotan zatikako dosietan egin.
Amonio-nitrogenoa soilik duten ongarriak, esaterako, amonio-anhidroa (N=%82), amonio-sulfatoa (N=%21), amonio-fosfatoak eta abar. Hauek errazago hartzen ditu lurrak, gero, biomasa mikrobiarrak nitrifikatu ondoren, erabili ahal izateko.
Nitrogeno nitrikoa eta amonio-nitrogenoa duten ongarriak. Ongarri hauek oso lagungarriak dira ongarriztatzeak eragindako arazoei aurre egiteko, eta laborantza-sasoiaren edota ongarriztatu beharreko unearen arabera bata ala bestea erabiltzen da. Gehien saltzen dena amonio-nitratoa dugu (%33,5 nitrogenoa, erdia nitrikoa eta beste erdia amonikoa), eta badira urea, sulfatoak eta bestelakoak erabiltzen dituzten beste aukera batzuk ere.
Nitrogeno ureikoa duten ongarriak. Ureasa entzima amonio-nitrogeno bihurtu behar da aurrena, eta ondorioz, atzeratu egiten da ongarrion eragina. Dena den, higikortasun handia dute eta uretan oso solubagarriak dira. Oinarrizko produktua urea da (N=%46).
Soilik nitrogeno organikoa duten ongarriak. Proteina moduan agertzen da nitrogeno eta aldez aurretik burutu beharreko eraldatze-urratsen (aminoazidoak, amoniakoa, nitrikoa) araberakoa da erabilgarritasuna. Oso egokia da hondoko ongarriztatzeetan eta ziklo luzeko laborantzan. Ongarri hauen hobekuntza gisa nitrogeno organominerala duten ongarriak aipa ditzakegu. Ongarri hauek maila handiko substantzia organikoak nahasten dituzte eta hala, handitu egiten da beren erabilgarritasuna.
Askatze moteleko nitrogenoa duten ongarriak. Garbitze-galerak galarazi eta egokitu egiten dira landarearen zurgatze-erritmora. Hauen artean urea-formaldehidoa (%36 N), edo mintz iragazkorrez estalitako ongarri mineral modernoak aipa ditzakegu.
Entzimen jardueraren inhibitzaileak. Dagokion erreakzioa geldiaraziz, nitrifikazio eta desnitrifikazio prozesuak inhibitzen dituzten substantziak dituzte ongarri hauek, esate baterako diziandiamida (DCD).
Ekarpen organikoen artean honakoak bereizten dira:
Behi-gorotza: Polimerizazio handiaren eraginez motel degradatzen diren konposatu ugari ditu. Bere egitekoaren zati handi bat egituratzailea da (bateratzailea eta egonkortzailea) eta eragin elikagarri gutxiago du (nitrogenoaren %30 lehen urtean). Jariakorraren (%7 gai lehorra) eta ongarri likidoaren (%15-20 gai lehorra) arteko ongarriak erdira murrizten du bere eragin egituratzailea, baina elikagarria %60ra handitzen da, hondakin-ondorio onak izanik, bere jokamoldea batetik bestera aldatu egiten den arren.
Zerri-gorotz jariakorra: honek ere ekoizpen-aldiaren araberako konposaketa aldakorra du, eta lehenbiziko urtean %60 arteko eraginkortasuna lor dezake.
Ardi-gorotza edo arkorotza: honek izaten du nitrogenorik eta K2Orik gehien. Erdi-mailako eragin egituratzailea eta hiru urteko iraunkortasuna du (%50, %35 eta %15eko eraginkortasuna, hurrenez hurren).
Oilo-zirina: nitrogeno gehiena ongarri hau erabiltzen den lehen urtean metatzen da eta hondakinezko eragin apala du. Zaila da gai hau banatzen, baita ezaugarri elikagarri eta egituratzaileak areagotzen dituzte lehortzeko eta konpost egiteko teknika erabiliz ere.
Konposta: eraldatze aerobio prozesu bat jasan ondoren lortutako ongarria, egur eta zelulosazko hondakin materialak (lastoa, eta abar) ditu eta oso egokia da gorozkiekin nahasteko. Horregatik zaila da hauen erantzun agronomikoa antzematea, baina simaurrarenaren antzekoa da (lehen urtean ez du eraginkortasun handirik baina ezaugarri zuzentzaileak ditu). Kontu handia eduki behar da kutsatzaileekin (metalak eta abar).
Lohiak: hiriko hondakin-urak araztu ondoren, lehen urterako nitrogenoaren %3-5 agertzen da, eta kutsadurari aurre egiteko arreta izan behar da ongarri honekin ere (urriaren 22ko 1310/1990 Errege Dekretua).
3.– Nitrogenoaren zikloa nekazaritza-lurretan.
Lurrean aurkitzen dugun nitrogenoak hainbat eraldaketa eta garraiatze-prozesu jasaten ditu, eta ekarpenen ostean, erreserbak metatzen dira batetik, eta galerak edo erauzketak izaten ditu bestetik, sistema osatzen duten alderdi guztien arteko elkarreraginen ondorioz. Nitrato lixibiazioa nekazaritza-ustiapenak murriztu gabe urritu ahal izateko, nekazaritza-jardunek eta ingurugiroko faktoreek zikloko prozesuetan duten eragina ezagutu beharra dago. Hauexek ditugu aintzat hartu beharreko alderdiak:
Landareak egindako zurgapena eta uztak egindako erauzketa. Nekazariak ekoizpen ona lortzekotan bien arteko oreka optimizatu beharko du. Zurgatutako nitrogenoaren zati bat lurrera itzultzen da uzta-ondoko hondakin berrerabilien bidez, eta beste zati bat uztaren bidez erauzten da, baina bere eraginkortasuna ongarriaren beraren eraginkortasunaren araberakoa da.
Mineralizazioa eta ibilgetzea. Lurrera botatzen den gai organikoaren mineralizazioak Karbonoaren eta Nitrogenoaren arteko erlazioaren eragin handia jasaten du. C/N arteko erlazioa 20-25 edo txikiagoa denean, mineralizazio garbia dugu eta balio horiek baino handiagoa denean, berriz, Nitrogenoaren ibilgetzea.
Nitrifikazioa. Prozesu honen bidez amonioa nitrito bihurtzen da eta hau nitrato, lurreko bakterio aerobioen bidez. Batez beste 10-70 kg/ha eraldatzen dira eguneko, eta hala, amoniako duen ongarria nitrato bihur daiteke egun gutxiren buruan, hezetasuna eta tenperatura lagun baditu.
Desnitrifikazioa: Nitratoa N2 edo nitrogeno-oxido bihurtzean datza prozesu hau, biak ere gas-egoerakoak dira eta eguratsera askatzen dira. Lurrak hezetasun handiegia duenean gertatzen da prozesu hau. Finkatze biologikoa, berriz, gas-egoeran dagoen nitrogenoa eguratsetik landarera igarotzean gertatzen da, prozesu hori zenbait bakteriek (Rhizobium motakoak gehienak) eragiten dute nagusiki eta euriaren bidez ere gerta daiteke, nahiz eta aurrekoa baino hein txikiagoan izan, euriak amonioa eta nitratoak baitakarzkie landareei, urteko 5-15 kg/ha bitarteko zenbatekoan.
Lixibiazioa: Lurreko ura sustrai-ingurutik behera iragaztean nitratoa eramaten du berekin, eta prozesu honen ondorioz, lurrazpiko edo akuiferetako urak nitratoekin kutsatzen dira. Isurketen bidez ere antzeko galera eragiten da, hau da, ura lur gainetik ibiltzen da, eta iragazten ez denez, ur-ibilguetara isurtzen da, ongarri nitrogenatua erabili ostean. Hau euri gehiegi egiten duenean gertatzen da bereziki.
Lurrintzea: Eguratsera gas-egoerako amoniakoa isurtzeko prozesua. Lurreko NH4+, pH alkalinokoa da eta amoniako-gas lurrinkor bihurtzean gertatzen da prozesu hori. Galerak handiak izan daitezke, izan ere, 8 baino pH txikiagoa duten lurretara amoniodun gaiak gehitzen baititu. Era berean, ureak eta ongarriek %50era bitarteko nitrogeno galera izan dezakete lurrintzearen bidez.
4.– Laborantza-teknikak eta labore eta belardien ongarriztatze nitrogenatu arruntenak.
4.1.– Laboreak
Arabako lurralde historikoan daude labore gehienak eta txandaka antolatzen dira. Txandaketa, lurrak ureztatzeko duen egokitasunaren arabera (lurzoruaren kalitatea, ureztapena) finkatzen da. Nekazaritza Politika Komuna (NPK) indarrean sartuz geroztik, lugorriak ere txandaketen barne hartzen dira, Batasuneko urteko araudiari jarraiki finkatutako portzentaietan.
Hona txandaketa arruntenak:
> Zerealak zerealen ondoren:
Txandaketa honetan garia, garagarra eta oloa txandakatzen dira. Garia oso gutxitan landatzen da lursail berean behin baino gehiagotan, baina garagarra, aitzitik, maiz txandakatzen da garagarrarekin, urte luzez gainera. Oloa lursaileko txandakatzeko labore nagusia, garia alegia, landatu aurretik txandakatzen da. Lursaileko atsedenaldia lugorriaren edo beste laboreren baten bidez egiten denean, oloa ez da txandakatzen.
Ongarri nitrogenatua labore bakoitzean zabaltzen da ondoren adierazten den moduan:
– Garia: Ereinaldian: Urrian, azaroan eta abenduan. 40-50 ONU (ongarri nitrogena- tutako unitate)
Lurrestalian: Kimaberritzean: 130-150 ONU.
– Garagarra: Ereinaldian: Otsailean eta martxoan: 30-40 ONU.
Lurrestalian: Lurrestaliko bat kimaberritzen hastean: 100-120 ONU.
– Oloa: Garagarraren antzeko ongarriztatzea.
> Zerealak beste labore batekin:
Txandakatzean garia, garagarra (urtebetez edo bi urtetan), eta zereala ez den beste labore bat nahasten dira. Labore hori olio-landareak, proteaginosoa edo bazka-laborea izan daitezke.
Garia txandakatze honetako labore nagusia dugu, eta ondoren ordezko beste labore bat txandakatzen da. Txandakatze honek aurrekoa baino hobea da mantenugaien erabilpenari eta zaintza fitosanitarioari dagokienez.
Ongarriztatze nitrogenatua honela banatzen da laboreen arabera:
– Garia: Murriztu egiten da dosia, aurretik olio-landare bat landatu bada, bereziki.
Murrizketa %10-25 bitartekoa izaten da
– Garagarra: Aurreko txandakatzearen antzekoa
– Ekilorea: Erein osteko ongarriztatzea: 20-40 ONU
– Ilar proteaginosoak: Erein osteko ongarriztatzea: 20-40 ONU.
– Bazka-laboreak: Gehien landutakoetan (zalkea, ailorbea) oso nitrogeno gutxi erabiltzen da ongarriztatzean.
> Zereala ureztatutako labore batekin:
Kalitate handiena duten lurretan erabiltzen da eta, aurrekoak bezala, gehienetan garia, garagarra (urtebete) eta ureztatze estentsiboko labore bat txandakatzen dira: patata, erremolatxa, leka edo artoa. Lur onenetan garia eta labore ureztatua txandakatzea da aukerarik onena, bai ekoizpenari dagokionez, bai mantenugaien erabilpenari dagokionez. Era berean, aukera honetantxe ematen du emaitzarik onena ongarriztatze nitrogenatua, lurrak berak duen edukia eta askatzen duen Nitrogenoa dela-eta (uztako hondakinak eta nitrogeno organikoaren mineralizazioa).
Hona aukera honetako ongarriztatzea egiteko modua:
Jateko patata: Ereinaldian:Apiril eta maiatzean: 70-90 ONU
Lurrestalian: 1 edo 2 lurrestalitan: 100-140 ONU Ereiteko patata: Ereinaldian: Apiril eta maiatzean: 150-200 ONU
Lurrestalian: Lurrestali bat: 0-75 ONU
Erremolatxa: Ereinaldian: Martxo eta apirilean: 90-100 ONU.
Lurrestalian: Lurrestali bat 6-8 hostotan: 100-120 ONU
Lekak: Ereinaldian: Maiatz eta ekainean: 40-50 ONU.
Ez dago lurrestaliko ongarriztatzerik.
Bazka-artoa: Ereinaldian: Apiril eta maiatzean: 70-100 ONU:
Lurrestalian: 5-6 hostotan: 140-180ONU.
Garia: Ereinaldian: 0-40 ONU.
Lurrestalian: 120-140 ONU
Garagarra: Aurreko txandakatzeen antzeko ongarriztatzea.
4.2.– Belardiak
Multzo honetan erabilera, emankortasun eta ingurugiro aldetik era oso desberdinetako arazoak dituzten azalerak biltzen dira. Laburbilduz, hiru azpimultzo bereiz ditzakegu: aldi baterako belardiak, belardi iraunkorrak eta bazkalekuak.
4.3.– Mahastiak
Mahats-laboreak Errioxa arabarrean lekututa daude nagusiki. 11.200 ha hartzen dituzte eta handitzeko joera dute.
Nekazariek lurrok ongarriztatzeko 30-50 ONU gehitzen dituzte hondoko ongarri gisa. Landareak hazten ari diren aldietan oso gutxi erabiltzen da ongarria, euri-eskasiak eragotzi egiten baitu behar bezalako ustiapena. Nekazariak ez du dosi hori gainditzen, loraldia «lerratzeko» arriskua baitago, eta horrek galerak ekarriko bailituzke ekoizpenean.
4.4.– Baratzeko laboreak
Baratzeko laboreetan erabilitako ongarri-kopurua eta denboran duen banaketa, landutako espeziearen eta laborearen biziagotze-mailaren araberakoak dira. Biziagotze-maila apalenak lur gaineko eta aire zabaleko barazkien ekoizpenean aurkitzen ditugu, honen ondoren, berotegiko lurrean landutako barazkietan, eta mailarik handiena, azkenik, berotegiko substratu-laborantzan edo laborantza hidroponikoetan.
5.– Ongarriztatze nitrogenatuari buruzko gomendio orokorrak. Nitrogenoa edozein laboreren funtsezko osagaia da. Lurrak duen nitrogeno edukia ez da aski izaten, eta hala, erantsi egin behar izaten zaio, lekadunen kasuan izan ezik, hauek bakterio nitrifikatzaileen bidez sintetizatzeko gai baitira. Lekadun laboreak ereinaldian nitrogeno ekarpen txiki bat behar izaten dute (20-30 ONU) lurrak nitrogeno gutxi duenean.
Ongarriztatze arrazionala egiteko aintzat hartu beharreko alderdiak:
Zenbait garaitan lurrean dagoen nitrogeno organikoa erruz mineralizatzen da (udazkenean eta udaberrian). Urtaro horietan landatutako laboreek nitrogeno ugari izango dute hasieran.
Nitrogenoa laboreak premiarik handiena duenean gehitzen saiatu beharra dago, lixibiazioak eragindako galerak eragozteko.
Neguan jarduera eskasa eta eurite handiak izaten ditugu eta udazkenean ereindako laboreak ez dira oso eraginkorrak nitrogenoa erabiltzeari dagokionez, beraz, udazkenaren amaiera aldean nitrogeno asko aplikatuz gero, gehiena galdu egingo da lixibiazioaren bidez.
Gai organiko ugari duten lursailek nitrogeno asko askatzen dute. Landare-hondakinen lurperaketa eta estalki berdeak oso onuragarriak zaizkie gai organikoei, eta bide batez, nitrogeno premia txikiagoa eragiten dute.
Ongarriak eta mindak zabaltzean aintzakotzat hartu beharko da beren osaketa (urea-nitrogeno organikoa, amonio-nitrogenoa ala nitrgeno nitrikoa den). Nitrogeno organiko eta ureikoa motel asimilatzen dira eta hala, baliteke hurrengo laborantza arte ezin erabili izatea. Bestalde, kontuz ibili beharko da isurketarik ez eragiteko. Horretarako, eta lurrinketa bidezko galerak eragozteko, ahal den guztietan lurperaketa egingo da nitrogenoa aplikatu eta berehala.
5.1.– Neguko zerealen ongarriztatzea.
Lur-eremu emankorretan, udazkenaren amaierako ereintzetan ez da nitrogenorik gehituko ereinaldian. Lur-eremu eskasetan urea- zein amonio-nitrogenoko 30 ONU gehituko dira gehienez ere.
Lurrestalian honela egingo da:
Garitan: kimaberritzen hastean. Zatikatzeak ez dakar ekoizpen handiagoa. Baina hala ere, ondoko kasuetan zatikatu egingo dugu:
a) Lehenbiziko lurrestalia oso goiztiarra bada zereala aurreratu izanaren ondorioz.
b) Landarea oso trinkoa ez bada eta, kimaberritze handiagoa eragitearren, lehenbiziko lurrestalia aurreratzen bada.
c) Lurra hondartsua baldin bada.
d) Lehenbiziko lurrestaliaren ondoren, hotz-bolada, euriteak edo elurteak etorriko direla aurreikusiz gero.
Zatikatzea egiten den kasuetan, lehenbiziko lurrestalian urea- edo amonio-nitrogenoa erabiliko da eta bigarrenean, berriz, amoniako edo nitrikoa.
Gehitu beharreko dosia aurreko laborantzaren eta lurzoruaren kalitatearen araberakoa izango da. Dosia erabakitzeko, aintzakotzat hartu beharko dira lurzoruaren gaineko ondoko azterketak:
Lurzoruaren Kalitatea
Aurreko urteko Emankorra Eskasa
Patata 100-125 ONU 150 ONU
Erremolatxa 125 150
Zereala 125 150-175
Lekaduna 100 150
Udaberriko garagarrean: Garagarra urtarril eta martxo bitartean ereiten da eta, beraz, bizkor hazten da. Ondorioz, lurrestalia eta ereinaldia elkarrengandik gertu samar egiten dira. Aurrekari arruntena zereal bat izaten da, baina erein beharrekoa lurzoruaren emankortasunaren arabera egitea komeni da.
Ereinaldian urea- edo amonio-nitrogenoa gehituko da eta lurrestalian, berriz, amoniako edo nitrikoa.
Lurzoruaren Kalitatea Ereinaldiko Dosiak Lurrestaliko Dosiak
Emankorra 30-40 ONU 50 ONU
Eskasa 30-40 ONU 75 ONU
5.2.– Bazka-artoaren ongarriztatzea.
Bazka-artoa lehorreko lurretan landatzen da uda-garaian euri asko egiten duen inguruetan (Aiara, Gorbeia inguruak) eta ureztatutako lurretan hainbesteko euririk egiten ez duen gainontzeko inguruetan.
Abere-hazkuntza dagoen inguruetan ereinaldian simaurra edo minda botatzen zaio lurrari. Gogoan izan behar da ondokoa:
Simaur tona batek 1,5 ONUko ekarpena du
Behi-minda metro kubiko batek 2 ONUko ekarpena du
Ereintza maiatzean egiten da. Garai horretan euria egiten du eta ereinaldiko aplikazioa ereiteko garaitik ahalik eta gertuen egin beharko da.
Artoak duen nitrogeno premia neurtzeko ondoko formula erabiltzen da: 14 x M.S. (t) - Ngutx. (Ngutx. = gutxieneko Nitrogenoa lurzoruaren profiletan agertzen den nitrogenoa mineralaren arabera). Dosia 200 ONUkoa izango da guztira 50 t/ha ekoizpen baterako.
Arto-landareak oso nitrogeno gutxi zurgatzen du 5 hosto dituen arte. Beraz, ereinaldian zabaldu beharreko ongarri guztiaren erdia eta herena bitartean botako zaio gehienez ere. Gainerakoa 5-6 hosto dituenean botako zaio.
5.3.– Ordezko beste labore batzuen ongarriztatzea.
Ilar proteaginosoa:
Ilarrak otsaila-martxoa bitartean ereiten dira. Garai horretan oso nitrogeno gutxi dago lurzoruan eta, hala, 20-40 ONU behar izan litezke.
Lurrestalian ez da nitrogenorik aplikatuko.
Ekilorea:
Apirila-maiatza bitartean da ereintza, eta jasotzen duen euri-uraren araberako emankortasuna du ekiloreak. Lehorretan landatzen da gehienetan, eta ekoizpen eta premi murritzak izaten ditu.
Ereinaldian 40 ONU aplikatzen dira gehienez ere.
Olio-arbia:
Olio-arbiak nitrogeno premia handia du. Irailean ereiten da eta hori dela eta, etekin handia ateratzen dio udazkeneko mineralizazioari.
Ereinaldian 30 ONU aplikatuko zaizkio gehienez ere.
Lurrestaliari dagokionean, berriz, bina egingo dira bakoitzean 60-80 ONU aplikatuz. Lehenbizikoa loratzen hastean egingo da eta bigarrena, handik 20 egunera.
Aintzakotzat hartu beharko dira zerealen kasuan adierazitako irizpide orokorrak.
5.4.– Jateko patataren ongarriztatzea.
Patata oso labore emankorra dugu eta erruz ongarriztatzen da. Berandu ereiten da gainera (apirila-maiatza bitartean). Beraz, lurperatu ondoren neguan nitrogenoa galtzea eragozten duen eta patata-laboreari ONU dakarkion ongarri berdea erabiltzea komeni da.
Ongarriztatze nitrogenatua lortu nahi den ekoizpenaren, lurzoruaren emankortasunaren eta laborantzaren iraupenaren araberakoa izango da. Ekoizpen handiagoa, ziklo luzeagoa eta emankortasun urriagoa lortzeko, nitrogeno dosi handiagoa behar da.
Dosiak 150 eta 200 ONU bitartekoak izango dira guztira eta honela banatuko dira:
Ereinaldian %20 aplikatuko da, ereintzatik ahalik eta gertuen.
Lehenbiziko lurrestalia %30ekoa izango da, eta tuberizaioa hasten denean (ekaina-uztaila bitartean) egingo da.
Bigarren lurrestalia %50koa izango da eta patata horitzen hastean (uztaila-abuztuan) egingo da.
Aldez aurretik Ngutx. metodoa erabiliz azterketa eginez gero,
ongarriztatzea doiagoa izango da.
5.5.– Ereiteko patataren ongarriztatzea.
Jateko patataren inguruan emandako gomendio orokorrek hemen ere balio dute, nahiz eta ereiteko patataren kasuan, beranduago ereiten den, ekoizpen txikiagoak ematen dituen, eta beraz, helburu apalagoak finkatzen diren.
Dosiak 150 eta 180 ONU bitartekoak izango dira guztira eta honela banatuko dira:
Ereinaldian: 90-100 ONU
Lurrestalian: 60-80 ONU, tuberizazioaren hasieran.
5.6.– Erremolatxaren ongarriztatzea.
Erremolatxak ez du ongarri nitrogenatu askorik hartzen, ziklo luzea duen arren (martxotik azarora bitartekoa). 120 eta 180 ONU bitartekoak izango dira dosiak, eta dosi handienak emankortasun txikiena duten eremuetan aplikatuko dira.
Ereinaldian dosi osoaren heren bat zabalduko da.
Lurrestalian gainerako bi herenak zabalduko dira laboreak 7-8 hosto inguru dituenean (ekainean).
Aldez aurretik Ngutx. metodoa erabiliz azterketa eginez gero, ongarriztatzea doiagoa izango da.
5.7.– Leken ongarriztatzea.
Lekak maiatza-ekainean ereiten dira. Oso ereinaldi laburra dute eta ongarri nitrogenatu oso gutxi behar izaten dute. 40-50 ONUko dosia gomendatzen da, ereinaldian zabaldu beharrekoa.
5.8.– Belardien ongarriztatzea.
Egokiena gramineoak eta hirustak nahasten dituzten belardi mistoak dira eta, hala, nitrogeno gehiegi ez botatzea komeni da, hirusten ekarpena ez murrizteko, eta aldi berean, hektarea bakoitzeko nitrogeno finkapenari eusteko.
Ez da komeni urte eta hektareako 200 kg nitrogenoko dosia gainditzea, dela minda, simaur zein ongarri kimikoen bidez zabaldua (2 ALU/ha). Belardien ekoizpena asko aldatzen da Bizkaia eta Gipuzkoako Kantauri aldeko eskualdeetatik Arabako eskualdeetara. Eta alde horiek, eskualde horietako euri-erregimen desberdinari zor zaizkio. Kantauri aldean banaketa uniformeagoa du euriak, eta Araban, berriz, lehorte handia eta luzea izaten dute udan, udazkena hasten den arte.
Horrenbestez, ongarriztatzeko irizpide desberdinak erabili behar dira halaber. Araban udaberrian egin beharko da ongarriztatze nitrogenatua eta Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan, berriz, loraldi osoan zehar banatu daiteke. Nolanahi ere, ongarri nitrogenatuaren dosia ezin da 200 ONUkoa baino handiagoa izan. 2 ALU/ha-ko duten belardien kasuan, azienda horiek utzitako mindek %6ko gai lehorra badute, 70.000 l/ha eta urteko ekarpena egon liteke sega-belardietan eta 45.000 l/ha eta urtekoa bazka-belardietan.
Larratzeari etekin handiagoa ateratzeko, udazkenean nitrogenoa aplikatu daiteke, baina larrea nabarmen haziko dela aurreikusteko moduko baldintzak daudenean soilik. Baliteke ongarririk behar ez izatea, belardiak hirusta ugari dituen kasuetan.
Kasu guztietan ere, aintzat hartu beharko da simaurrak edo mindak dakarten Nitrogenoa, eta murriztu egingo da zabaldu beharreko ongarri mineralaren kopurua. Jarraibide gisa, minden edo simaurraren azterketarik ez duzuenean, ondoko taula erabil dezakezue:
– m.3. behi-minda %10eko MS 1,5 - 2,0 kg.
– m.3. behi-minda %6ko MS 0,9 - 1,2 kg.
– tona behi-simaur (lastoduna) 1,5 kg.
– tona ardi-simaur 2,0 - 2,5 kg.
Lehenbiziko mozketa silorako, eta bigarrena silorako edo belar ondutarako erabiltzen deneko belardietarako gomendatzen den ongarriztatze minerala. Gainerakoa bazkatarako erabiliko da.
lehenago 60-90 ONU
laboreek premiarik eta zurgapenik handiena duten garaian. Arau bera bete behar da ureztatze-dosiari dagokionez ere.
Laborearen sustraiak txertatuta daudeneko lurzoruko geruza bustitzeko besteko dosiaz ureztatuko da.
Ahal delarik ihintzadura bidezko ureztatze-sistema erabiliko da, erabateko lurrestalian edo higikorrean. Kanoia ez da eremu maldatsuetan erabiliko, isurketak eragoztearren. Ez da komeni erruzko edo ildo bidezko ureztapena egitea, nitratoen lixibiaketak eragoztearren.
Ihintzadura bidez ureztatzean arreta handia jarri behar da uniformeki egiteko. Uniformetasun hori lortzeko aintzat hartu beharko dira ondoko oharrak:
Ihinztagailu altuenaren eta baxuenaren arteko aldea ahalik eta txikiena izango da, presio desberdintasunak eragozteko. Adarrak duen batez besteko presioa 2,5 eta 4 kg/cm.2 bitartekoa izango da eta presioen arteko alderik handienak batez bestekoarekiko %20ko aldea izango du gehienez.
Plubiometriaren intentsitateak bat etorri beharko du lurzoruaren iragazkortasunarekin, isurketak eragozteko. Plubiometria uniformea izango da eta horretarako, ihinztagailuak eta iragazkiak berdinak izango dira (marka eta mota berekoak) eta ureztapenaren esparrua ez da aldatuko.
Haizea dabilenean ez da ureztatuko.
Ongarridun ureztapena eginez gero, ura behar bezala banatzen duten ureztatze-metodoak erabili beharko dira kutsadura eragozteko, eta ongarria ez da uretan ureztatzen hasi eta berehala zabalduko, ur guztiaren %20-25 bitartean erabilitakoan baizik, eta ur guztiaren %80-90 inguru erabilitakoan amaituko da ongarridun ureztapena.
Ureztatzean disoluzio elikagarriren bat erantsiz gero, ureztatzeko erabiltzen den uraren osaketa hasiera-hasieratik eta ureztatzen bukatu arte homogeneoa dela ziurtatu behar da, eta horrez gain, erabilitako ongarri nitrogenatuari ahal den etekin guztia atera ahal izateko behar diren gainerako teknika guztiak erabiliko dira.
13.– Azken hitza eta hamar aginduak.
Terminologia teknikoa, alde on eta txarrak eta Kode honetan egindako gomendioak ikusi ondoren, honakoa argibideak emateko Gida Praktiko gisa erabili behar dela nabarmendu beharra dago. Helburua nekazariei urak nitratoen bidez kutsatzea eragozteko laguntza ematea da. Azkenik, Kode hau arriskutan dauden ingurutzat izendatutakoetan derrigorrez bete beharrekoa duzue.
Laburbilduz, lurra kaltetzeko arriskua murrizteko ondoko hamar aginduak betetzea komeni da:
1.– Laborantza-teknikak hobetu.
2.– Belardietako lur-lantzea murriztu.
3.– Zerealak garaiz erein.
4.– Ez gainditu 200 kg/ha-ko nitrogeno kopurua.
5.– Ahal den heinean, udazkenean ongarriztatzea saihestu.
6.– Ureztapen-dosiak eta garaiak optimizatu.
7.– Ez ongarriztatu landu gabeko lurzoruetan, ezta ibaiertzetan ere.
8.– Udazkenean lastoa eta lurra nahastuz gero, murriztu egiten da Nitrogeno galera.
9.– Zereal eta erremolatxa berankorren ostean, hondakinak udaberria arte utzi.
10.– Behar-beharrezkoa denean ureztatu eta egitekotan, modu uniformean.
II ERANSKINA / ANEXO II
DEFINICIÓN DE ZONA VULNERABLE A LA CONTAMINACIÓN POR NITRATOS
NITRATOEN KUTSADURAK ERRAZ ERASO DEZAKEEN EREMUAREN MUGAKETA
UNIDAD HIDROGEOLOGICA VITORIA. SECTOR ORIENTAL.
GASTEIZKO UNITATE HIDROGEOLOGIKOA. EKIALDEA
(Ikus .PDF)
RSS