Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
302

AGINDUA, 1998ko abenduaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) «San Antonio» ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko unitateak kentzeko baimena emateko dena.

Abanto-Zierbenako (Bizkaia) «San Antonio» ikastetxe pribatuaren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da; Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko unitate bat kentzeko baimena eskatzeko da espedientea.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko legeriak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1998/99 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko unitate bat kentzeko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Abanto-Zierbena.

Herria: Gallarta.

Kode-zenbakia: 48000125.

Izen espezifikoa: «San Antonio».

Helbidea: Cotarro, 16.

Titularra: Congregación Hijas de la Cruz.

Baimena: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa ematea, 3 unitaterako edukieraz. Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko unitate bat kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez–hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 unitate 75 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. atala.– Ikastetxe hori, ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio.

4. atala.– Indarrean dagoen legerian jasotako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak bete beharko ditu ikastetxeak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Agindu honen kontra Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala