Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
296

AGINDUA, 1998ko abenduaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Colegio de Sordomudos de Vizcaya» hezkuntza bereziko ikastegiari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko eta izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen diona.

Loiuko (Bizkaia) «Colegio de Sordomudos de Vizcaya» hezkuntza bereziko ikastegi pribatuaren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da; ikastegi horretan Bigarren Hezkuntza irakatsi ahal izateko eta berorren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko da espedientea.

Espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa, Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak jartzen dituena; 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko; eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– «Colegio de Sordomudos de Vizcaya» (kode zk. 48002407) hezkuntza bereziko ikastegiaren izen espezifikoaren aldaketa onartzea; aurrerantzean «Colegio de sordos de Bizkaia Gregorio Ybarra» deituko da.

2. atala.– 1998/99 ikasturtetik aurrera, «Colegio de sordos de Bizkaia Gregorio Ybarra» hezkuntza bereziko ikastegi pribatuari baimena ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko. Honako osaera izango du:

Kode zenbakia: 48002407.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Loiu.

Herria: Loiu.

Izen generikoa: hezkuntza bereziko ikastegia.

Izen espezifikoa: «Colegio de Sordos de Bizkaia Gregorio Ybarra».

Titularra: Asociación Benéfica Colegio de Sordos de Bizkaia Gregorio Ybarra.

Helbidea: Umbetxiki bidea, 9.

Ikastegiaren osaera:

– Haur hezkuntza 2. Zikloa: 4 unitate 28 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate 48 ikasposturako edukieraz.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate 40 ikasposturako edukieraz.

– Lanbide Heziketa Egokitua: 4 unitate 40 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Indarrean dagoen legerian jasotako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak bete beharko ditu ikastegiak, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 5. atalean ezarritakoari jarraituz.

3. atala.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastegia eta, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikuskaketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala