Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
295

AGINDUA, 1998ko abenduaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Iurretako (Bizkaia) «María Goretti» ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena eskatuz Iurretako (Bizkaia) «María Goretti» ikastetxe pribatuaren titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espedienteari, indarreko legeriak agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren iritzia eman diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta gai horretan aplikagarri diren eta indarrean dauden gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1998/99 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode zenbakia: 48009463.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Iurreta.

Herria: Iurreta.

Izen espezifikoa: «María Goretti».

Helbidea: Arriaundi, 12.

Titularra: Hermanas Pasionistas.

Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzea, 60 ikasposturako edukieraz

Ikastetxearen osaera:

– Haur hezkuntzako 2. Zikloa: 3 unitate 75 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate 175 ikasposturako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 1 unitate

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate 180 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Ikastetxe hori, ikaspostuen kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala